Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, «Herrikide Eskolapioak» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena Batxilergo Orokorra modalitatea eskaini dezan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 141
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/19
  • Argitaratze-data: 2023/01/10

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak ikastetxean Batxilergo Orokorreko modalitatea irakasteko baimena eskatuz hasitako espedientea aztertu da.

Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.

3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari Batxilergo Orokorreko modalitatea irakasteko baimena ematea, 2022-2023 ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakiak: 012565 (EAE) eta 20005099 (unibertsala).

Izen generikoa: bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua (BHIP)

Izen espezifikoa: «Herrikide Eskolapioak».

Titularra: Escuelas Pias Emaus.

Helbidea: San Blas Auzoa, 27-A.

Udalerria: Tolosa.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostutarako edukierarekin.

Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Humanitateak eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak, 350 ikaspostutarako edukiera duten 10 unitate.

Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

Lanbide Heziketa:

Familia: Administrazioa eta Kudeaketa:

«Administrazio-kudeaketako» erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Merkataritza eta Marketina.

«Merkataritza-jarduerak» erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Informatika eta Komunikazioak.

«Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Bigarrena. Batxilergo orokorreko modalitate berria baimentzeak ez dakar ikastetxeei baimendutako unitateak zabaltzea.

Hirugarrena. Ebazpen honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

Laugarrena. Ikastetxearen titularra indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena. Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

Seigarrena. Baimendutako irakaskuntzen aldaketa ofizioz inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan, dagozkion erregistro-inskripzio osagarrien bidez.

AZKEN XEDAPENa

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik