Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko abenduaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Olaso Dorrea Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen 3.2 artikuluan egindako aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 152
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/13
  • Argitaratze-data: 2023/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

2022ko azaroaren 23an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Olaso Dorrea Fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2022ko ekainaren 17an erabaki zuen aldaketa, eta publiko bihurtu zen 2022ko azaroaren 2an, Bergaran, Roberto Oliver Puertolas notario jaunaren aurrean egiletsitako eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 642). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Estatutuen 3. artikuluaren bigarren atala aldatzea erabaki da, fundazioaren xedea garatzeko eta gauzatzeko jardueren adibide-zerrenda zehatzagoa izan dadin. Fundazioaren helburua artikulu bereko lehenengo atalean dago jasota eta ez da aldatu.

Aurrerantzean, 3. artikuluaren bigarren atala honela idatzita geratuko da:

  1. Helburu fundazionalak betetzeko, fundazioak, besteak beste, honako jarduera hauek egin ahal izango ditu:

    1. Sustatzea, estimulatzea eta laguntzea Euskal kultura-ondarearen alderdi guztiak (kultura, gizartea, hizkuntza, artea eta bibliografia) eta, bereziki, Bergarako Olaso Dorrea (instalazioak eta edukia barne) eta Telésforo Monzón jaunaren familiaren ondarea, euskal kulturaren adierazle diren aldetik.

    2. Fundazioaren helburua garatzeko prestakuntza- eta hezkuntza-jarduerak.

    3. Edozein motatako sariak, bekak edo laguntzak ezartzea.

    4. Azterlanak, ikerketak, ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak, kongresuak, erakusketak eta erakusketa monografikoak ordaintzea, besteak beste, euskarari, euskal kultura eta nortasunari, bere komunitate politiko kulturalari eta bere autogobernuari buruzkoak, bai eta gobernantza-eremu desberdinetako prozesu erabakitzaileetan herritarrek eta komunitateak parte hartzea ere, herritarrek kontzeptu edo printzipio horiekiko duten atxikimendua sustatuz.

    1. Hedabideen bitartez, lehen aipatutako kultura, azterlan eta ondarearen zabalkundea intentsifikatzea.

    2. Euskal kultura eta nortasuna sustatu eta garatzearekin eta euskara eta bere komunitate politiko-kulturala sustatzearekin zerikusia duten proiektuetan lagundu eta parte hartzea, eta, horretarako, beste fundazio edo entitate batzuekin lankidetza- eta elkarlan-harremanak ezartzea.

    3. Herritarren artean euskal kulturaren eta nortasunaren, komunitate politiko kulturalaren eta euskararen gizarte-komunikazioa sustatzea.

    4. Argitalpenak eta azterlanak finantzatzea, prestatzea eta editatzea.

    5. Eta, oro har, berariaz aipatu gabeko beste edozein jarduera, fundazioaren helburuak betetzeko egokiak badira, bai eta fundazioaren interesak defendatzeko bere eskumenekoak diren gai guztietan esku hartzea ere.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau Agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 13a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik