Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko urtarrilaren 29koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 647
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/01/29
- Argitaratze-data: 2021/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan xedatua aplikatuz, kargutik kentzea gauzatzen da, eta hau
Lehenengoa. Laura Arpon Sadaba andrea Komunikazioetako aholkulariaren kargutik kentzea (kodea: 5223; dotazioa: 5) beste lanpostu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargutik kentze honek 2021eko urtarrilaren 31tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urtarrilaren 29a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.