Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko urriaren 5ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baitira zenbait zehaztapen 2021eko ekainaren 16ko Aginduan. Agindu honen bidez hasiera ematen zitzaion 27 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Abanto-Zierbena udalerrian, El Cerro eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 5313
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/05
  • Argitaratze-data: 2021/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren bitartez, hasiera ematen zitzaion Abanto-Zierbena udalerrian, El Cerro eremuan, 27 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari.

Bigarrena. Izen emateko epea amaitu eta gero, ikusi da kupo orokorrerako erreserbatutako zuzkidura-bizitokiak baino pertsona gutxiagok eman dutela izena prozeduran parte hartzeko eta egoera hau ez zegoela aurreikusita aipatutako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduan. Gauzak horrela, beharrezko ikusten da gertakari hori aipatutako aginduan jasotzea, bide batez kupo batean parte hartzeko eskaerak bertan erreserbatutako zuzkidura-bizitokiak baino gutxiago izan diren kasuetan zelan jokatuko den argituta.

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak ahalmena du agindu hau emateko, araudi hauek ahalbideturik: Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoa.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren seigarren b) ebazpen-zatia aldatzea; horrenbestez, honela geratuko da:

Seigarrena. b) Gainerako 26 zuzkidura-bizitokiak kupo hauetan banatuko dira.

  1. 2 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie agindu hau argitaratzen den egunerako etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonei.

  2. 5 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie etxebizitza-premia berezia duten pertsonei.

  3. 19 zuzkidura-bizitoki gainerako eskatzaileei esleituko zaizkie.

  1. edo 2. puntuetako kupo batean zuzkidura-bizitokiak esleitu gabe geratzen badira, zuzkidura-bizitoki horiek gehituko zaizkio "gainerako eskatzaileei" bideratutako 3. puntuko zuzkidura-bizitokien kupoari.

    Era berean, "gainerako eskatzaileen" kupoko zuzkidura-bizitokiren bat esleitu gabe geratzen bada (b.3 puntuko kupoko zuzkidura-bizitokiak, alegia), soberako bizitoki horiek eskaera gehien izan dituen kupoko pertsonen artean esleituko dira, kupo bakoitzean gordetako zuzkidura-bizitokiak kontuan izanda.

Bigarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso biak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.