Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko otsailaren 24koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio alokairuan 34 zuzkidura-bizitoki esleitzeko prozedurari Irungo udalerrian, Oñaurre alorrean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1398
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/02/24
  • Argitaratze-data: 2021/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Zuzkidura-bizitoki horiek esleitzeko prozedurak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezarritakoa beteko du (agindu hori etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide erkideko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa da), hala ezarrita baitago babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan. Aipatutako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak aldaketak izan ditu (batik bat alokairuko etxebizitzen esleipen-prozedurari dagokion atalean) 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuak eraginda (210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa).

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak zuzenean sustatu ditu alokatzeko araubide erkideko 34 zuzkidura-bizitoki, Irunen, Oñaurre alorrean, eta bera da titularra. Sustapenaren espediente-zenbakia EB3-0753/18-AA-000 da.

Hirugarrena. 34 zuzkidura-bizitoki horietako 2 mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonentzat egokituta daude eta logela bakarrekoak dira eta 58,84 m2 dute; gainerako 32 bizitokien artean, 30 bizitoki logela bakarra dute eta 41,19 m2 eta 49,68 m2 arteko azalera dute; beste 2 zuzkidura-bizitokiak bi logelakoak dira eta 60,00 m2ko azalera dute. Zuzkidura-bizitoki hauek seigarren ebazpenean zehazten diren kupoetan banatuko dira.

Lehenengoa. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak du agindu hau emateko ahalmena, araudi hauek ahalbideturik: babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz (aurrerantzean, 39/2008 Dekretua), eta etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide erkideko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluan xedatutakoaren ildotik (aurrerantzean 2012ko urriaren 15eko Agindua).

Bigarrena. 2018ko uztailaren 5an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Irungo Udala eta Irunvi, Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa SAU; Irun Udalerriko 6.2.01 Oñaurre Esparruko AD Lursailean zuzkidura-bizitokien sustapena egikaritzeko. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2018ko abuztuaren 2an. Hitzarmenaren seigarren klausularen arabera, zuzkidura-bizitokien sustapenean Irun udalerri interesdun bakar izendatzeko konpromisoa hartzen du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak; ondorioz, udalerri horretako herritarrak izango dira lehentasunezko hartzaileak

Hirugarrena. Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legearen 23.4 artikuluak ezartzen du zuzkidura-bizitokiak titulartasun publikokoak izango direla eta beren erabiltzaileek aldi baterako okupatuko dituztela.

Laugarrena. Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legearen 23.3 artikuluaren arabera, etxebizitza bat legez okupatzeko zailtasunak dauzkatenei emango zaizkie zuzkidura-bizitokiak, hala nola gazteei, migratu duten pertsonei, etxebizitza partekatua erabiltzeko eskubidea galdu duten pertsona bananduei edo dibortziatuei, hirigintzako eragiketak direla-eta beste bizitoki baten zain daudenei eta antzeko beste pertsona batzuei. Erabili ahal izango dira, halaber, aldi baterako bizitokia eskaintzeko bai gizarteratzen ari diren kolektiboetako pertsonei, bai babes berezia behar dutenei, hala nola genero-indarkeria jasan duten emakumeei, adineko pertsonei, etxegabeei, desgaitasun fisiko, psikiko edo intelektuala dutenei eta antzeko egoeretan dauden beste batzuei.

Bosgarrena. 39/2008 Dekretuko hirugarren xedapen gehigarriak araubide erkideko zuzkidura-bizitokiak arautzen ditu, eta hau ezartzen du: bizitokiak hilez hil, gehienez urtebeterako, eskuratu ahal izango dira eta epe hori urtero luzatu ahal izango da lau alditan. Bizitoki hauen truke erabiltzaileek kanon bat ordaindu beharko dute hilero. Esleitzeko moduari eta eskuratzeko baldintzei dagokienez, babes publikoko etxebizitzen arloan ezarritako hau aplikatuko da: 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluan araututako prozedura betiere kontuan izanda aldaketak izan dituela titulu horrek, alokairuko etxebizitzen esleipen-prozedura arautzen den atalean, 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuak eraginda (abenduaren 26ko 210/2019 Dekretua).

Seigarrena. Abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak (kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa) azken xedapenetako zazpigarren artikuluko 4. puntuan, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluko III. kapitulua aldatzen du zeinek babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien esleipen-prozedura arautzen duen. Aipatutako dekretuak 2012ko urriaren 15eko Aginduan 47 bis artikulua txertatzen du eta, bertan esaten denez, sustapen guztietan kolektibo jakin bati berariaz bideratutako araubide erkidegoko zuzkidura-bizitokiak izan ezik, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira kolektibo hauen premiei erantzuteko: elbarritasun fisikoa duten pertsonak, 36 urtetik beherako pertsonak (adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne), etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak, etxebizitza-premia berezia duten pertsonak, gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra. Sustapen hori beren-beregi gazteei bizitokia emateko erabiliko da, beraz kupo guztiek baldintza hori beteko dute.

Zazpigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluak, egungo erredakzioan, esaten du etxebizitzak 47 bis artikuluan aipatzen diren irizpideen arabera egingo direla, hots, kupoen arabera, etxebizitzen egokitasunaren arabera eta 51. artikuluan aipatutako baremoaren arabera, betiere prozeduran onartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordenari jarraituz. 51. artikulu horrek baremoa arautzen du, hau kontuan izanik: eskatzaileen diru-sarrerak, bizikidetza-unitateko kide kopurua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan duten antzinatasuna, eta etxebizitza-premia berezia.

Bizikidetza-unitateko kide-kopuruagatik ematen den puntuazioa bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta sustapeneko etxebizitzek duten logela-kopuruaren arabera emango da. Hala, logela bateko etxebizitzetarako: puntu 1 emango zaie bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. 2 logelako etxebizitzetarako: 3 puntu emango zaizkie hiru kidez osatutako bizikidetza-unitateei, puntu 1 bi kidez osatutako bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Zortzigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluak zehazten du etxebizitza bat noiz den egokia, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta esleitu beharreko etxebizitzak dituen logelen arabera.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, hau

Lehenengoa. Hasiera ematea Irungo udalerrian, Oñaurre alorrean, erabilera eskubidean Euskal Autonomia Erkidegoko titulartasuneko 34 zuzkidura-bizitoki alokairuan esleitzeko prozedurari. Sustapen horren espediente zenbakia EB3-0753/18-AA-000 da.

Bigarrena. Zuzkidura-bizitoki horien lagapena epe baterako izango da. Hileka emango da gehienez urtebeterako eskuratu ahal izango direlarik nahiz eta epe hori urtero luzatu ahal izango den lau alditan.

Hirugarrena. Hilez hil kalkulatuko da kanona babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko 2010eko azaroaren 3ko Aginduaren arabera. Kanon hori ezin izango da bizikidetza unitatearen diru-sarrera haztatuen % 30 baino gehiagokoa izan.

Laugarrena. Araudiak egokitzapenaren inguruan esaten duenari jarraituta sustapen honetan ezin izango dute parte hartu 4 kide baino gehiagok osatutako bizikidetza unitateek.

Bosgarrena. 34 zuzkidura-bizitoki horiek esleitzeko prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau argitaratzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek:

  1. Etxebizitza babestuen eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroan altan daudenak alokairuko eskatzaile gisa eremu funtzional honetan: Donostialdea-Bidasoa Behea (Donostialdea-Bajo Bidasoa (Andoain, Astigarraga, Errenteria, Hernani, Hondarrabia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Donostia, Urnieta y Usurbil).

  2. Agindu hau argitaratzen den egunean 36 urte baino gutxiago izatea. Izen emate bateratuen kasuan, nahikoa izango da inskripzioaren titularretako bat 36 urtetik beherakoa izatea.

  3. Etxebideko titularretako batek Irungo udalerrian erroldatuta izan behar du agindu hau argitaratzen den datan.

  4. 2019. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatu behar da. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.

  5. Etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez da eduki behar agindu hau argitaratzen den egunaren aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 9. artikuluan jasotako etxebizitza premiaren baldintzaren salbuespenak ezarriko dira.

  6. Bizikidetza-unitatea ez da izango lau kidekoa baino handiagoa.

    Seigarrena. Esleitu beharreko 34 etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

  1. 2 zuzkidura-bizitoki mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Zuzkidura-bizitoki horiek esleitzeko, 2012ko urriaren 15eko 52. artikuluko egungo ezarpenei jarraituko zaie, hau da: lehenik eta behin, desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei esleituko zaizkie etxebizitzak; gero, 2. eranskin horretan B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei, eta, azkenik, 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenei eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

  2. Gainerako 32 zuzkidura-bizitokiak kupo hauetan banatuko dira.

    1. 2 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie agindu hau argitaratzen den egunerako etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonei.

    2. 4 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie etxebizitza-premia berezia duten pertsonei.

    3. 26 zuzkidura-bizitoki esleituko zaizkie gainerako eskatzaileei.

      Kupo horietako batean etxebizitzak esleitu gabe geratzen badira etxebizitza horiek gehituko zaizkio gainerako eskatzaileei bideratutako 3. puntuko etxebizitzen kupoari.

      Zazpigarrena. Esleipen-prozeduran parte hartzeko onartutako pertsonek eta bizikidetza-unitateek, baldin eta etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa aitortuta badute eta, gainera, araudian premia berezien kolektiboren batean sartuta badaude, seigarren ebazpen-zatiko 2. b) apartatuko kupoan parte hartuko dute.

      Zortzigarrena. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, eskabidea aurkeztu beharko dute, agindu hau argitaratu eta 10 laneguneko epean, leku hauetan:

      Aurrez aurre: Zuzenean zerbitzua (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa.

      Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia kalea 13, 6. Solairua, 20004 Donostia, Gipuzkoa.

      Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

      Bederatzigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluko bertsio eguneratuan ezarri bezala, etxebizitzak esleitzeko orduan, 47 bis artikuluan aipatutako kupoak, etxebizitzen egokitzapena eta prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, betiere 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz.

      Baremazioa agindu honen argitaratze-data kontuan hartuta kalkulatuko da. Berdinketarik badago, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

      Hamargarrena. Onartutako eskaerek lerro hauetan jasotako barematze-irizpideen araberako puntuazioa jasoko dute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluaren arabera:

      1. Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

      2. Bizikidetza-unitateko kide kopurua: bizikidetza-unitateko kide kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela kopurua hartuko da kontuan.

        Logela bakarreko zuzkidura-bizitokiak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

        Bi logelako zuzkidura-bizitokiak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

      3. Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan: puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

      4. Etxebizitza-premia berezia: 4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonak eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonak badira, 4 puntu emango zaizkie hori egiazta dezaketen bizikidetza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

        Hamaikagarrena. Sustapen honetako logela bakarreko zuzkidura-bizitokiak esleitzerakoan gehienez bi kideko bizikidetza unitateei esleituko zaie, bi logelako zuzkidura-bizitokiak esleitzerakoan bi, hiru edo gehienez lau kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaie, hau guztia Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluaren arabera.

        Hamabigarrena. Esleipenaren ondoren zuzkidura-bizitokirik eskuratu ez dutenek itxarote-zerrenda osatuko dute baremazio ordenaren arabera, zortzigarren atalean jasotako lehentasunak aintzat hartuta; esleipendunek uko egiteagatik edo esleipena baliogabetzeagatik hutsik geratzen diren zuzkidura-bizitokiak esleitzeko erabiliko da itxarote-zerrenda hori. Itxarote-zerrenda agortzen bada 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz esleituko dira etxebizitzak.

        Hamahirugarrena. Esleipendunen zerrendak egokitutako zuzkidura-bizitokiak barne, eta dagozkien itxarote-zerrendak toki hauetan argitaratuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan.

        Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso biak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

        Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 24a.

        Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

        IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik