Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko otsailaren 10ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 15. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak osorik betetzea, etxebizitza-transferentziak eginez, Markina-Xemeingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren baitan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1220
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/02/10
  • Argitaratze-data: 2021/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Markina-Xemeingo Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzekoa. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.

GERTAKARIAK

Markina-Xemeingo Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2021eko otsailaren 8an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.4 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko hainbat eremuren artean.

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Markina-Xemeingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2012ko maiatzaren 23an eginiko 2/2012 bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

  1. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 80.4 artikuluan eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 11.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  2. Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren baitan.

  3. Organo honetara atxikitako zerbitzu teknikoek udalak aurkeztu duen eskaria aztertu dute. Bizitegirako hiri-lurzoruan, babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzentzat legeak ezarritako gutxienekoa 4.840 m2t da. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 2.420 m2t da; eta gainerakoa, 4.840 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera, 2.745 m2t dira babes sozialeko etxebizitzentzat eta 2.891 m2t etxebizitza tasatuentzat.

    Lurzoru urbanizagarri sektorizatuari dagokionean, ezarritako gutxieneko estandarrak 12.327 m2t dira babes publikoko araubide bati atxikitako etxebizitzen eraikigarritasunerako. Babes sozialeko etxebizitzentzat, berriz, gutxienekoa 9.040 m2t da, eta gainerakoa, 12.327 m2t-ra artekoa, etxebizitza tasatuentzat. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, babes sozialeko etxebizitzen eraikigarritasunerako, zehazki, 9.040 m2t-koa izatea aurreikusten da, eta 3.287 m2t etxebizitza tasatuen eraikigarritasunerako.

  4. 2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, ezinbestekoa izango da, transferentzia hori baimentzeko, transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportzionala den babes publikoko etxebizitza-kopuruaren aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.

  5. Neurri hori ez da aplikatzen lehen formulazioko edo planeamendu orokorraren erabateko berrikuspen espedienteetan, hala baitago xedatuta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 14.4 artikuluan.

    Aztertuta Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretua, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak emandako aldeko txostena ere, hau

Lehenengoa. Baimentzea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin eta hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako legearen 80.4 artikuluan eta aipatutako dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitako transferentzia, Markina-Xemeingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean.

Agindu honen eranskinean daude jasota Markina-Xemeingo udalerriko eremu bakoitzean babes sozialeko etxebizitzentzat eta etxebizitza tasatuentzat dauden erreserbak.

Bigarrena. Baimen hori emateko, Markina-Xemeingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren testuan txertatu beharko da espedientea bete izanaren justifikazioa, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.

Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena, babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruetako batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena. Markina-Xemeingo Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da, eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebatzi edo ustez ezetsi arte.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 10a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik