Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko martxoaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1495
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/09
  • Argitaratze-data: 2021/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

Lehenengoa. Miren Karmele Agirreazkuenaga Zigorraga Hezkuntza Saileko 5267 kode eta 2 dotazioko Hezkuntza alorreko aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin.

Bigarrena. Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, goren-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.

Laugarrena. Izendapen honek 2021eko martxoaren 13tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-ondorioak.

Era berean, Agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 9a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.