Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko maiatzaren 18koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena. Honen bitartez, baimendu egiten da zuzkidura-bizitokietarako estandarrak modu globalean betetzea, Bilboko hiri-antolamendurako plan orokorraren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 3287
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/05/18
  • Argitaratze-data: 2021/06/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bilboko udalerriko hiri-antolamendurako plan orokorraren dokumentuak memorian justifikatzen du lehendik ere lurzoru-erreserba nahikoa dagoela plangintzan zuzkidura-bizitokietarako, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 81. artikuluan eskatutako gutxieneko proportzioan; 2/2006 Legearen 105.5 artikuluan eta uztailaren 3ko hirigintzako estandarrei buruzko 123/2012 Dekretuak 18.3 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera.

GERTAKARIAK

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Bilboko hiri-antolamendurako plan orokorra aldatzeko espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txostena jaso du 2021eko martxoaren 23ko 2/2021 zenbakiko bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik

  1. Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuak 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  2. Aurkeztutako dokumentuak Bilboko hiri-antolamendurako plan orokorrak bete beharreko zuzkidura-bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidura-bizitokien estandarra betetzearren, 11.582 m2-ko lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, DE 01.1 Elorrieta, DE 07 Zorrotzaurre, OT 01.5 Lozoño 20, OT 02 Oruetabidea, AB 03 Abandoko geltokia, RE 01.1 PE Errekaldeko saihesbidea, RE 04 Uretamendi, BZ 01 Zorrotzako Muturra, BZ 02.4 Zorrozgoiti, BZ 05 Altamira eta BZ 06.3 Olabeaga eremuetan egindako lurzoru-erreserbetan. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, bete beharreko zuzkidura-bizitokietarako estandarra Bilboko hiri-antolamendurako plan orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan betetzea baimentzea; zehazki, DE 01.1 Elorrieta, DE 07 Zorrotzaurre, OT 01.5 Lozoño 20, OT 02 Oruetabidea, AB 03 Abandoko geltokia, RE 01.1 PE Errekaldeko saihesbidea, RE 04 Uretamendi, BZ 01 Zorrotzako Muturra, BZ 02.4 Zorrozgoiti, BZ 05 Altamira eta BZ 06.3 Olabeaga eremuetan.

Bigarrena. Baimen horrek baldintza hau izango du: Bilboko hiri antolamendurako plan orokorraren testuan espedientea bete izanaren justifikazioa eranstea, 2/2006 Legearen 105. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera.

Hirugarrena. Baimen hori aurreko apartatuetan ezarritako baldintzetan ematen da. Hala ere, ez du baliorik izango baldin eta behin betiko onarpenean beste baldintza batzuk ezartzen badira, hau da, aldaketarik egiten bada, zuzkidura-bizitokietarako estandarrak betetzeko, eskumena duten esparruren batean (hartzailea edo igorlea).

Laugarrena. Bilboko Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta hurrengo egunean hasi eta bi hilabeteko epean.

Halaber, nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu horretan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki ebazten den arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 18a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik