Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko irailaren 6koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, «Joxe Mari Korta» sarien 2021eko deialdia argitaratzen duena, «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4798
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/09/06
- Argitaratze-data: 2021/09/20
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ekonomia; Instituzional
Testu legala
Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduak arautzen ditu «Joxe Mari Korta» sariak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.). Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen (2011ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.).
Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da 2021eko ekitaldiko sarien deialdia egitea eta horretarako eman beharreko arauak ematea.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmenaz baliatuz, hau
«Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria eta Berrikuntzako sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2021eko deialdia egitea da agindu honen helburua. Agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak aldatu zuen, zeinaren bidez «Joxe Mari Korta» sariak arautzen baitira.
Agindu arautzailearen 3. artikuluan zehazten diren pertsona fisikoak izan daitezke agindu honen bitartez iragarritako sarien onuradun.
Aurkeztutako hautagaiek aipatu aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, agindu arautzailearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hautagaitzak eta aginduzko gainerako agiriak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzara bidali behar dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduren batean.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Deialdi-agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 6a.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: AGINDUA, 2021eko urriaren 22koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2021eko Joxe Mari Korta Sariak ebazten baitira.
- Ikus: AGINDUA, 2021eko irailaren 13koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, 2021eko «Joxe Mari Korta» sarietarako epaimahaia izendatzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2011ko apirilaren 20koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Joxe Mari Korta Sariak arautzen dituen Agindua aldatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2009ko uztailaren 29koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena, "Joxe Mari Korta" sariak arautzeko dena.