Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko ekainaren 10ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita txanda irekian Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda. Hautaproba horietarako deialdia uztailaren 10eko JUS/764/2019 Aginduaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3727
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/06/10
  • Argitaratze-data: 2021/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Justizia Administrazioko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen martxoaren 4ko JUS/291/2019 Aginduaren hamazazpigarren oinarrian (martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan sarrera irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten duen uztailaren 10eko JUS/764/2019 Aginduaren 8.1.a) oinarrian (uztailaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoaren bat etorriz, honako hau ebazten da:

Lehenengoa. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sarrera irekiko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesua uztailaren 10eko JUS/764/2019 Aginduaren bidez deitu zen.

Bigarrena. Esparru honetako izangaien destino-eskabideak hemen aurkeztuko dira: Vitoria-Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATan, edota Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Gaietako Sailaren Erregistro Nagusian (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan (urriaren 2ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aurreikusitako bideak erabiliz. Eskabideak hogei egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira, hautaprobak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautaketa-prozesuaren deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskineko eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:

Eskabide-ereduan, gehienez, eskainitako lanpostu-kopurua zerrendatu ahal izango da, eta organoa, herria, probintzia eta funtzioa adierazi beharko dira.

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean lanpostu-kopuru nahikoa ez eskatzeagatik, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintziaren araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzaren barruan, destinoak honako hurrenkera honi jarraituz esleituko dira:

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia.

Probintzia-auzitegiak.

Fiskaltzak.

Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen probintziako hiriburukoak.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua.

Dekanotzak eta zerbitzu erkideak.

Instrukzioko epaitegiak.

Zigor-arloko epaitegiak.

Espetxe-zaintzako epaitegiak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.

Lehen auzialdiko epaitegiak.

Merkataritza-arloko epaitegiak.

Administrazioarekiko auzien epaitegiak.

Lan-arloko epaitegiak.

Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.

Adingabeen epaitegiak.

Bake-epaitegiak.

Bulego judizialeko lanpostuen zerrendak, bulego hori ezarrita dagoen udalerrikoak.

Laugarrena. Destinoak esleitzeko, aintzat hartuko da hautaketa-prozesu osoan lortutako hurrenkera.

Bosgarrena. Izangaiek ezin izango dute eskabidea deuseztatu edo aldatu eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren.

Seigarrena. Izangairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoetatik bat ere egokitzen ez bazaio, esleitu ez diren lanpostuetatik beste edozein esleituko zaio, nahitaez.

Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazio-hurrenkeraren arabera.

Zortzigarrena. Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, behin betiko destinoa esleitzen duen ebazpenaren egunetik kontatzen hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 10a,

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

(Ikus .PDF)