Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko azaroaren 30ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2021eko ekainaren 9ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak ebazten dituena. Aipatu aginduak 2021ean egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan parte hartzeko dirulaguntzak emateko arauak ezartzen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 250
  • Hurrenkera-zk.: 6256
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/30
  • Argitaratze-data: 2021/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2021eko uztailaren 1ean EHAAn argitara eman zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Agindua, 2021ean egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko dirulaguntzak, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan dirulaguntzak emateko arauak ezartzeko dena.

  2. 2021eko ekainaren 9ko Aginduaren 10 artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak dirulaguntza eskabideen gaineko agindu-proposamena egin zuen 2021eko urriaren 19ko bilkuran, baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazi ere, hura ikusita, aurkeztutako dirulaguntza eskabideen gaineko erabakia har zezan.

    Horrela bada, balorazio-batzordeak egindako agindu-proposamena ikusita, eta aipatutako aginduaren 13. artikuluan emandako ahalmenez baliatuz, honako hau,

Lehenengoa. I. eranskinean jakinarazten diren entitateei dagozkien dirulaguntzak ematea.

Bigarrena. II. eranskineko eskabideak ez onartzea, bertan agertzen den arrazoia dela eta.

Hirugarrena. 2021eko ekainaren 9ko Aginduan arautako dirulaguntzak jasotzen dituztenek, testuaren 15. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Laugarrena. Dirulaguntza bi ordainketatan pagatuko da; lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarrari dagokiona, eta esleipen-agindua jakinarazitakoan eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da; eta bigarrena, beste hogeita hamarrari dagokiona, 2022ko urtarrilaren 1etik hara gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatutakoan, zeina 2022ko martxoaren 1a baino lehenago burutu beharko baita.

Hori horrela izateko, emandako dirulaguntza onartu egin beharko da. Dirulaguntza ematen zaiela jakinarazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek ez badiote dirulaguntzari espreski eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

Bosgarrena. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek 2022ko martxoaren 1a baino lehen ondoren zehazten diren agiriak aurkeztuko dituzte http://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunearen bitartez:

  1. Jarduerari buruzko txostena. Bertan, gutxienez, 2021eko ekainaren 9ko Aginduan baloratzen diren alderdiak azaldu beharko dira.

  2. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak.

  3. Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura eta dokumentu guztiak espediente elektronikora igo behar dira. Aurkezten diren fakturek jasotako dirulaguntzaren zenbateko osoa justifikatu behar dute.

  4. Jarduera gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

  5. Ekitaldiaren aurrekontu gauzatua; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, baldin eta eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen.

    Seigarrena. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira betiere dirulaguntzaren xedea bete bada edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko agindua aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-agindua emango du esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzeko.

    Zazpigarrena. Ondorengo hauek izango dira ez-betetzeak:

  1. Jasotako dirulaguntzak (zenbateko osoa edo zati bat) 2021eko ekainaren 9ko Aginduan onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

  2. 2021eko ekainaren 9ko Aginduan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

  3. Dirulaguntzaren likidazio aginduan adierazitako kopurua ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

  4. Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

    Ez-betetzeren bat gertatu dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

    Zortzigarrena. Interesdun guztiei agindu honen berri emango zaie banan-banan, nahiz eta EHAAn ere argitaratuko den.

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala adierazten baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 30a.

    Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

    BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

    (Ikus .PDF)