Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko azaroaren 29koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6129
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/29
  • Argitaratze-data: 2021/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Lana eta enplegua

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ertzaintzaren barrutian adierazgarriak diren bi erakunde sindikalek luzatu duten proposamena jaso ondoren, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuan (abuztuaren 6ko EHAA, 153. zk.) aurreikusitakoaren arabera, eta Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeak eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuko 3. artikuluan xedatutakoaren babespean (martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.) urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 203. zk.) eta otsailaren 5eko 18/2019 Dekretuak (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.) aldatu zuten 50/1993 Dekretua, honako hau

Lehenengoa. Ertzaintzako funtzionarioen sindikatuetako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeen deialdia egitea. Hauteskundeak uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez (abuztuaren 6ko EHAA, 153. zk.) onartutako Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluko VII. kapituluan eta Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren eraketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuan (martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.) aurreikusitako araubidearen arabera egingo dira urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 203. zk.) eta otsailaren 5eko 18/2019 Dekretuak (otsailaren 12ko EHAA, 30. zk.) aldatu zuten 50/1993 Dekretua, eta agindu honetan xedatutakoan oinarrituz beteko dira.

Bigarrena. Agindu honen bidez iragarritako hauteskundeak 2022ko otsailaren 10ean egingo dira.

Hirugarrena. Hauteskunde-barrutiak hauteskunde-ataletan eta -mahaietan antolatzen dira, eta agindu honen eranskinean adierazten da zer eratan geratzen diren finkatuta.

Laugarrena. Errolda orokorra, hauteskunde barrutien arabera, jarraian adierazitako eran finkatzen da:

(Ikus .PDF)

Bosgarrena. Hauteskunde-barruti bakoitzean aukeratu beharreko ordezkari-kopurua, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 119. artikuluan (abuztuaren 6ko EHAA, 153. zk.) eta martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honako hau izango da:

(Ikus .PDF)

Seigarrena. Hauteskunde-kanpaina 2022ko urtarrilaren 25an hasi eta otsailaren 8an bukatuko da.

Zazpigarrena. Hauteskunde Administrazioko organoetako kideek, bilkuretara joaten direnean, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuan aurreikusitako kalte-ordainak jasoko dituzte.

Zortzigarrena. 1. Segurtasun Sailak bermatu egingo du hauteskundeetako dokumentazioa behar adinako kopuruan jartzen dela eskura, eta ziurtatu egingo du, halaber, dokumentazio hori Hauteskunde Batzordeari emango zaiola, ondoren hauteskunde mahaietara bidal dadin.

  1. Segurtasun Sailak Hauteskunde Administrazioaren organoen eskuetan jarriko ditu hautestontziak, kabinak eta hauteskunde prozesua burutzeko beharrezkoak diren gainerako bitarteko materialak eta giza baliabideak.

  2. Segurtasun Sailak hauteskunde-dokumentazioa behar adinako kopuruan jarriko du hautagaitzat iragarri diren organizazio, federazio nahiz konfederazio sindikalen esku, hauteskunde prozeduraren barruan bakoitzari dagozkion eginkizunak eta erantzukizunak betetzeko modua izan dezaten.

    Bederatzigarrena. Hauteskunde Batzordearen egoitza Erandion dago (Larrauri Mendotxe Bidea 18).

    Hamargarrena. Agindu honek amaiera eman dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute interesdunek EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

    Hamaikagarrena. Agindu honek EHAAn argitara ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 29a.

    Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

    JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik