Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntza sailburuarena, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2762
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2021/04/27
- Argitaratze-data: 2021/05/14
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
«Asociación Educación Siglo XXI» erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) atzerriko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko, britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Heziketarako eskubidea arautzen duena (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen maiatzaren 28ko 806/1993 Errege Dekretua, Espainian dauden atzerriko ikastetxeen erregimenari buruzkoa (ekainaren 23ko BOE); 2012ko martxoaren 12ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta atzerriko hezkuntza-sistema bateko ikasketak eta Espainiako eta Euskal Herriko hizkuntza eta kulturari buruzko ikasketak eskaintzen dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura eta Geografia eta Historia irakasgaiak ezartzen eta arautzen dituena (apirilaren 20ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoa den indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau:
Honako hau izango da ikastetxearen egitura:
Kode-zenbakia: 010736 eta 01007816.
Izen generikoa: Atzerriko Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Grant Vela School».
Titularra: Asociación Educación Siglo XXI.
Helbidea: Arriagako atea, 66.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Honako hauek dira ikastetxean emango diren britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak:
Nursery-tik (3 urte) Year 6-ra (10-11 urte) bitarteko irakaskuntzak, 60 ikaspostu.
Agindu honek 2020-2021 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Lotutako: AGINDUA, 2024ko uztailaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez luzatzen baita Vitoria-Gasteizko (Araba) «Grant Vela School» ikastetxe pribatu atzerritarrari irekitzeko eta jarduteko emandako baimena, eta ikastetxearen izen espezifikoa aldatzen baita.
- Lotutako: AGINDUA, 2023ko urriaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuari irekitzeko eta jardunean aritzeko emandako baimena luzatzen duena.
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 20023ko otsailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duen 2021eko apirilaren 27ko Agindua aldatzeko dena.