Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko apirilaren 22koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita organo beraren 2020ko abenduaren 22ko Agindua. Hain zuzen ere, aipatutako agindu horren bidez, arautu egiten dira 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak, 2021eko ekitaldirako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2758
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/04/22
  • Argitaratze-data: 2021/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2020ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (261. zk.) argitaratu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Agindua, zeinaren bitartez arautu egiten baitira, 2021eko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Lehenengo Xedapen Gehigarrian («LGENF funtsak sartzea»), honako hau esaten zen: «LGENF funtsari dagokion zenbatekoa 3. oinarrian xedatutako baliabide ekonomikoei gehituko zaie, behin zehaztu ondoren zenbatekoa den Europar Batasuneko funts horren zuzkidura, 2021-2022 trantsizio-aldirako Leaderren 19.2 azpineurrirako. Gehikuntza hori Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo da, eta ebazpena laguntzak emateko prozedura ebatzi aurretik argitaratu beharko da».

Argitaratu egin da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 Erregelamendua (EB), zeinaren bitartez zenbait xedapen iragankor ezartzen baitira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) eta Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) laguntzarako, 2021. eta 2022. urteetan; eta zeinaren bitartez aldatu egiten baitira ondorengo erregelamenduak: 1305/2013 (EB), 1306/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB), errekurtsoei eta erregelamenduaren aplikazioari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan; eta 1308/2013 (EB) Erregelamendua, errekurtsoei eta laguntza horren banaketari dagokionez, 2021. eta 2022. urteetan. Behin erregelamendu hori argitaratuta, Espainiari dagozkion zenbateko zehatzak finkatu dira.

Erregelamendu horretan oinarrituta, erabaki da 7.250.000 euro esleitzea (LGENF) 19.2 azpineurrirako eta 2021eko eta 2022ko ekitaldietarako. Hala ere, 2021eko deialdirako 3.750.000 euro esleitu dira, hasieran aurreikusitakoa baino gutxiago. Beste alde batetik, erabaki da bere horretan uztea deialdi-agindu horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ezarri zen zuzkidura, 1.460.000 eurokoa. Azkenean, zuzkidura osoa 5.210.000 eurokoa izango da.

Europako funtsaren finantzaketa ezagutarazteko beharrizanaz gain, deialdiaren zuzkidura osoa haren xede diren dirulaguntza-lerroen artean banatzeko modua finkatu behar denez, beharrezkoa da deialdiaren baliabide ekonomikoei buruzko oinarria aldatzea.

Horiek horrela,

Ondoriorik gabe geratu dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren Lehenengo eta Bigarren xedapen gehigarriak. Hain zuzen ere, agindu horren bitartez, arautu egiten dira, 2021eko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak.

Aldatu egin da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko abenduaren 22ko Aginduaren 3. oinarria (Baliabide ekonomikoak: I. eranskina, I. kapitulua, zati orokorra). Hain zuzen ere, agindu horren bitartez, arautu egiten dira, 2021eko ekitaldirako, 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak. Ondorioz, aipatutako oinarria honela geratu da idatzita:

  1. oinarria. Baliabide ekonomikoak.

    II., III. [26.1.b) artikulua, gainerakoa], IV. eta V. kapituluetan aurreikusitako laguntzak honakoen kontura finantzatuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak (% 20) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) (% 80). Finantzaketa bateratu horren partaidetza 937.500 eurokoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aldetik, eta 3.750.000 eurokoa LGENFren aldetik.

    III. [26.1.a) artikulua, dibertsifikazioa] eta VI. kapituluetan aurreikusitako laguntzak oso-osorik finantzatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura (% 100), eta, horretarako, 522.500 euro bideratuko dira.

  1. Hau da deialdiari lotutako baliabide ekonomikoen banaketa (5.210.000 euro):

    (Ikus .PDF)

  2. Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, laguntzak emateko prozeduraren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 22a.

    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik