Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2021eko abenduaren 20koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 142
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/20
  • Argitaratze-data: 2022/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Sail honetan goi-kargudunaren idazkari izateko lanpostu bat hutsik dago, eta, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoarekin bat etorriz eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena egin ondoren, sail honek erabaki du agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

    Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek.

  2. Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.

    Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, betiere lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Eskatzaileek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidaliko dituzte eskabideak 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.

    Parte hartzeko eskabideari curriculum vitaea erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

    1. Tituluak.

    2. Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

    3. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

    4. Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

    5. Hizkuntza-ezagupenak.

    6. Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.

      Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, Langileen Erregistroan ez badaude.

      Hautagaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.

      Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

      Laugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eskabideek aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Agindu hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, aukeratutako hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, aukeratutako hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta lanpostu-zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.

      Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietatik batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.

      Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 20a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 145).

Kokapena: Etxebizitza Sailburuordetza.

Saila: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoak: C1 Administraria / C2 Administrari laguntzailea.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2002-12-31.

Betebeharrak:

C1 edo C2 kidegokoa izatea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.