Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko uztailaren 9koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lan eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 2873
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/07/09
- Argitaratze-data: 2020/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Lan eta Justiziako sailburuaren 2020ko ekainaren 2ko Aginduaren hirugarren oinarrian (2020ko ekainaren 10eko EHAA, 113. zk.) xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Orreaga Zorrilla Berasategui izendatzea Ikuskaritzako buru (kodea: 511211; dotazioa: 4) Donostiako Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzan.
Bigarrena. Izendapenak 2020ko uztailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 9a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 27koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langile bat sail honen izendapen askearen bidez beteta zegoen lanpostu batetik kentzea xedatzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2020ko ekainaren 2koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Lan eta Justizia Saileko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzako «Ikuskaritzako burua» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena (kodea: 511211; dotazioa: 4).