Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko uztailaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, etxebizitza eta eraikinen birgaikuntza integral eta efizientearen arloko dirulaguntzen programaren (Renove Integral programa) 2020ko deialdia egin eta arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egiteko eta horien ondoriozko obrak egikaritzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 138
  • Hurrenkera-zk.: 2771
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/07/08
  • Argitaratze-data: 2020/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak (ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzkoa) ondare hori birgaitzeko jardueren araubide juridikoa arautzen du, etxebizitzaren sektorea sustatu eta bultzatzeko.

Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren (ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduera babestuei buruzkoa) lehenengo xedapen gehigarriak aukera ematen dio etxebizitza arloan eskudun den sailburuari, agindu baten bidez, laguntza bereziak izango dituzten berariazko birgaitze-programak ezartzeko, birgaitze-jarduketa jakin batzuen ezaugarri berezien edota aparteko eta ezusteko gorabeheren ondorioz gomendagarria denean.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27 (EB) Zuzentarauak (energia-efizientziari buruzkoa), 4. artikuluan, epe luzeko estrategia bat garatzeko betebeharra ezartzen die estatu kideei, bizitegi-eraikinen berrikuntza sakona eta errentagarriak mobilizatzeko eta, hala, higiezinen parkearen energia-errendimendua hobetu eta energia-kontsumoa murrizteko.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Etxebizitzaren Legea (ekainaren 18ko 3/2015 Legea) onartu zen eta haren 2. artikuluan jaso zen zer printzipiok gidatu behar duten Euskadiko etxebizitza-politika: besteak beste, bai etxebizitza babestu eta zuzkidura-bizitoki berriak eraikitzean, bai birgaitze nahiz eraberritze jarduketak egitean, esku hartze guztien xedea izan dadila bizigarritasun, funtzionaltasun eta segurtasuneko baldintzak hobetzea, bereziki erreparatuz baliabide naturalen erabilera eraginkorrari eta jasangarritasunari, gizartearen, finantzaketaren nahiz ingurumenaren aldetik, diseinu unibertsalaren printzipioak ere kontuan harturik.

Ildo horretan, XI. Legegintzaldirako Gobernu Programak (2016-2020) barnean hartzen du eraikitako parkearen birgaikuntza sustatzeko konpromisoa (144. konpromisoa) etxebizitzari eta hiri-berroneratzeari buruzko multzoan. Alderdi horretan bi ekimen jaso dira: etxebizitzen birgaikuntza sustatzeko 2017-2020 aldiko programa egin eta garatzea, eraikinen mantentze-lan eta kontserbazio egokia barnean biltzeko eta Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren ondorioz energia-efizientziari eta irisgarritasunari buruz ezarritako betekizunekin lotzeko premisa abiaburuan, eta eraikinen ikuskapen teknikoak egin daitezela sustatzea, araudia garatuz eta ekintza pizgarriak ezarriz.

Dirulaguntzen deialdi honen bidez helburu horiek lortzeko ekarpena egiten da, eraikinak birgaitzeko, hiria berroneratzeko eta berritzeko jarduketak finantzatuz, eta Birgaitze Integraleko programa espezifiko gisa eratzen da, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera hobetzeko, irisgarritasuna eta kanpoko bizigarritasuna hobetzeko eta eraikinak eta suteen aurkako babeserako instalazioak eguneratzeko aldi bereko neurriak gauzatzeko, eredu segurua bermatuz, jasangarria eta integratzailea, bai ingurumenekoa eta baita sozial eta ekonomikoa ere.

Horren guztiaren alde egiteko eman da dirulaguntzen agindu hau, jabeen erkidegoentzat, udalentzat, toki-erakunde txikientzat, etxebizitza-sozietate publikoentzat nahiz etxebizitzen sustatzaile publikoentzat, nagusiki etxebizitza gisa erabiltzen diren eraikinetan esku hartzeko proposamenak aurkez ditzaten. Eraikinak dagozkien modalitateetan sailkatuta egongo dira, 1980 baino lehen eraikitakoak izan behar dute, eta hirigintzaren eta egituraren aldetik horretarako egokitasuna izan behar dute.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa bat dator Sailaren arloko dokumentu programatikoetan azaltzen diren konpromisoekin: funtsean, Ingurumen Esparru Programan; Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko 2017-2020 aldiko Esparru Programaren 6. ardatzean jasotako Renove birgaitze programetan; Etxebizitzaren 2018-2020 aldiko Gida Planean; eta XI. Legegintzaldirako (2016-2020) Euskadi 2020 Gobernu Programan. Hau da, Sailaren jarduera-esparruarekin zerikusia duten konpromisoekin.

Dirulaguntzen araubide hau Dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan dago jasota (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Agindu bidez onartu zen), Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 8.1 artikuluak xedatzen duen bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Bestalde, laguntzen araubidea bateragarria da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin; beraz, ez dira Europako Erkidegoko zuzenbidearekin bateratu ezineko estatuaren dirulaguntzen artean.

Programa honetan energia-efizientziari dagokionez ematen diren laguntzen zati bat Europar Batasunak finantzatuko du Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez, Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragilearen esparruan eta, zehazkiago, sektore guztietan karbono gutxiko ekonomiarako aldaketa errazteko helburu tematikoaren alorrean.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) Programa Eragileak inbertsio-lehentasun hau jasotzen du karbono gutxiko ekonomiarako aldaketa errazteko 4. lehentasun-ardatzean: c) jabeen erkidegoek edo erkidegoen elkarteek edo, dagokionean, etxebizitzen kooperatibek energia-efizientzia hobetzeko egindako jarduerak. Horrela, programa honetan energia-efizientziari dagokionez EGEFen ekarpena Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako guztizko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarrera artekoa izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legean badago nahikoa kreditu Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromiso horiek gauzatzeko. Ondorioz, programa honen bidez beste deialdi bat egitea planteatzen da, behar besteko aurrekontu-estaldura baitu.

Ondorioz, lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena) eta apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa) ematen didaten eskumena baliatuta, bat etorrita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena) eta Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau

  1. Agindu honen xedea da etxebizitza eta eraikinen birgaitze integral eta eraginkorraren arloko laguntzen programaren (Renove Integral programa) 2020rako laguntzen deialdia egin eta arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko ondare eraikian esku hartzeko proiektuak egin eta haien ondoriozko obrak egikaritzeko.

  2. Esku hartzeko proiektu horietan proposatutako jarduketak nagusiki etxebizitza gisa erabiltzen diren eraikinetan edo familia anitzeko eraikin multzoetan esku hartzeko izango dira.

    Ildo horretan, eraikinen erabilera nagusia etxebizitza dela ulertuko da, baldin eta gutxienez guztizko azalera erabilgarriaren bi heren erabiltzen badira etxebizitzarako, behe-solairuko azalera zenbatu gabe. Eraikinek erabilera nagusiaren baldintza betetzen dutenean, solairu osoak erabiltzen badira bestelako erabilera batzuetarako, etxebizitzei dagokien esku-hartzea lagunduko da diruz.

    Deialdi honetan, etxadiak edo etxebizitza-blokeak eratu arte multzokatuta dauden familia anitzeko eraikin eta eraikin multzoei buruzko proiektuak besterik ez dira sartuko, 1. irudian jasotako eskemaren arabera, edo etxebizitza-blokeen alde bat eratu arte multzokatuta daudenak, etxadiaren albo bat barne hartzeko moduan, 2. irudian jasotako eskemaren arabera. Bi kasuetan, esku-hartzea gutxienez sei etxebizitzako bizitegi-multzo baten gainean egin beharko da.

    (Ikus .PDF)

    Aurreko baldintzetako batean sartu ezin diren eraikinak edo eraikin multzoak ezingo dira diruz lagundu.

  3. Dirulaguntzaren xede izateko, familia anitzeko eraikinek 1980 baino lehen eraikitakoak izan beharko dute, eta hirigintza eta egituraren aldetik egokiak izan beharko dute, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak (ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa) ezarritako baldintzetan.

    Eraikinean jadanik osorik birgaitzeko esku-hartze bat egin bada, haren adina kalkulatzeko hau izango da eraikuntza osoaren amaitze-data: osorik birgaitu ondoko lehen okupaziorako lizentziari dagokiona, edo, lizentzia hori eduki ezean, obren amaierako ziurtagiriarena.

  4. Laguntza-programari heltzeko, lehendik ere bazeuden eraikinen irisgarritasuneko, bizigarritasuneko eta energia-efizientziako baldintzak hobetzea izan behar da ondare eraikian esku hartzeko proiektuen helburua. Horretarako, jarraian zehaztutako jarduketak bildu behar dituzte, proiektu bakar batean, esku hartzeko proposamenek:

    1. Energia-efizientzia hobetzea: esku-hartzeak barnean hartu behar ditu beharrezko jarduketa pasibo eta aktiboak, eraberritu ostean gutxienez C kalifikazio energetikoa izan dezan eraikinaren energia-efizientziaren ziurtapenak, bai CO2 emisioetan bai lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoan.

      Fatxadaren birgaitze energetikoa egiten bada, nahitaez justifikatu beharko dira alderdi hauek:

      Jarduerak airearen berrikuntzan eragina duenean, barruko airearen kalitatea ez dela okerragotzen, DB-HS3 arauak eskatzen duena betetzeko kanpoko aire emaria bermatuz, hargatik eragotzi gabe oinarrizko agiri horren aplikazio-eremua. Fatxadan edo arotzeria-elementuetan aireztatze-mekanismoak (aireztatzaileak, mikroaireztapeneko gailuak, etab.) txertatuz justifika daiteke alderdi hori.

      Fatxadarako proposatutako soluzioak barne hartzen du EI-60 sektorizazio horizontala solairu bakoitzaren forjatuan, suterik bada fatxadaren bidez bertikalki heda ez dadin.

      Proiektuan jaso beharko da, halaber, barruko erosotasun termikoa eta berogailuaren energia-kontsumoa monitorizatzeko sistema bat, birgaitutako eraikinen edo blokeen lagin adierazgarri batean. Monitorizatzeko instalazioak eta monitorizatuko diren etxebizitzen kopuruak agindu honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak bete beharko dituzte.

    2. Eraikinen irisgarritasuna hobetzea: esku-hartzeak bermatu egin behar du etxebizitza guztiak irisgarriak direla bide publikotik, eta ez dagoela koskadun mailak saihestu beharrik.

    3. Suteen aurkako segurtasun baldintzak hobetzea: esku-hartzean, suteak detektatzeko, alarma emateko eta itzaltzeko ekipamenduez eta instalazio orokorrez hornitu behar da eraikina edo eraikinen multzoa. Halaber, larrialdiko argiak jarri behar dira, ebakuatzean argiztapena dagoela eta irteera eta babesteko ekipamendu eta bitartekoak non dauden adierazteko seinaleak ikus daitezkeela bermatzeko.

  5. Era berean, esku-hartze proiektuetan, etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak jaso ahal izango dira.

  6. Orain arte deskribatutako eremuetan ez baldin bada esku-hartzerik egin behar, betekizunak bermatuta daudelako, ez da atal horretako jarduerarik egin beharko, baina aurkeztutako dokumentazioan justifikatu egin beharko da aplikagarri den araudia eta eskatzen diren baldintzak betetzen direla.

  7. Laugarren apartatuan aipatutako jarduketek interes kulturaleko adierazpena duten edo beste edozein babes-araubidetan sartuta dauden higiezinak ukituko badituzte, aldeko txostena edo, hala badagokio, baimena eman beharko du dagokion babes-araubidea kudeatzeko eskumena duen organoak, bere araudiaren arabera.

  8. Esku hartzeko proposamen hauek ezingo dira lagundu diruz:

    Jendez hustutako eraikinak, aurri-deklarazioa dutenak edota aurri deklaratzeko espediente administratibo baten daudenak. Eraikina jendez hustuta dagoela ulertuko da, baldin eta etxebizitzen % 50ean okupaziorik ez badago, etxebizitza bakoitzaren errolda-ziurtagiri kolektiboan jasotakoaren arabera.

    Jadanik hasitako obrei dagozkienak edo eskabidea aurkezteko unean lizentzia emanda dutenak.

    Eraikinaren egitura birgaitzeko direnak edo eraikinak etxebizitza kopurua handitzeko erabat birgaitzeko direnak.

  9. Ezingo dira diruz lagundu eraikinetan esku hartzeko proposamenak, baldin eta, eraikinaren ikuskapen teknikoaren irizpenak 1., 2. edo 3. mailako lanak jaso, eta dirulaguntzaren eskaerak dokumentu hauetakoren bat falta badu:

  1. , 2. eta 3. mailako lanak gauzatzea barne hartzen duen esku-hartzeko proposamena.

    Erkidegoaren akordioa, zeinean konpromisoa hartzen baitu obra horiek agindu honetako 14. artikuluan jasotako epea baino lehen egiteko.

    Eraikinaren ikuskapen teknikoa zuzendu izanaren ziurtagiria, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua duela.

  1. Ezingo dira diruz lagundu eraikinetan esku hartzeko proposamenak, baldin eta etxebizitzetan ez badira gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen (317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa, IV. eranskina), salbu eta dirulaguntzaren eskaerak dokumentu hauetakoren bat jasotzen badu:

    Aipatutako gutxieneko baldintzak betetzea barne hartzen duen esku-hartzeko proposamena.

    Etxebizitzen jabeen akordioa, non konpromisoa hartzen baitute obra horiek agindu honetako 14. artikuluan jasotako epea baino lehen egiteko.

    Esku-hartzearen proposamenean egiaztatu beharko da gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen direla, II. eranskinean jasotzen den deskribatzeko eta justifikatzeko memorian.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak izango dira jarduketa hauekin bat etorriz egiten direnak:

  1. Energia-efizientzia hobetzea:

    Jarduketa pasiboak: diruz lagungarriak izango dira eraikinen inguratzailean egiten diren erabateko jarduketa pasiboak, berokuntzarako urteko energia-eskaria gutxienez % 30 murrizten badute, eraberritu aurreko gastuarekin alderatuz gero. Energia-efizientziako gutxieneko eskakizunak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuaren arabera.

    Jarduketa aktiboak: diruz lagundu ahal izango dira eraikineko lehen mailako energia ez-berriztagarriaren kontsumoa, eraberritu aurreko kontsumoarekin alderatuz gero, orotara % 30 murriztea lortzen duten jarduketa aktiboak. Besteak beste:

    Energia-efizientzia handiko ekipoak dituzten instalazio zentralizatuak.

    Energia-efizientzia handiko banakako instalazioak. Bazter uzten da galdara indibidualak ordeztea edo instalatzea (halakorik ez bada) eraikinean kalifikatzen diren etxebizitzen % 80tik beherako portzentajean, horien potentzia termikoen batura 100 Kw-tik beherakoa bada.

    Eguzki-kolektoreak eta energia berriztagarriko beste iturri batzuk jartzea.

    Instalazio termikoak bete behar dituen energia-efizientziako gutxieneko baldintzak memoria teknikoan justifikatuko dira, Eraikingintzaren Kode Teknikoko «Energia aurreztea» oinarrizko dokumentuan eta Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduan (RITE) xedatutakoaren arabera.

    Energia-monitorizazioa.

  2. Irisgarritasuna hobetzea:

    Igogailuak instalatzea, kanpoaldean nahiz eraikinen barrualdean, aurrez halakorik ez bazuten eta, beharrezkoa bada, eskaileran ere moldaketak egitea.

    Igogailuak egokitzea jadanik igogailua duten eraikinetan.

    Zero kotara arteko irisgarritasuna konpontzea xede duten jarduketak, aurreko bietan sartu ezin direnak.

    Irisgarritasuna konpontzeko eta bide publikotik eraikinera arteko ibilbidea irisgarria dela bermatzeko jarduketak, ezkaratzaren gertuko urbanizazio pribatuko guneetan egiteko direnak (jarduketak arkupeetan edo etxe aurreko lorategietan), ez baldin badago beste ibilbide irisgarririk aukeran.

  3. Suteen aurkako segurtasuna hobetzea:

    Detekzio- eta alarma-sistemak instalatzea.

    Ebakuatzeko sistemak instalatzea: larrialdiko argiteria.

    Sua itzaltzeko sistemak instalatzea: itzalgailuak eta tutu lehorra.

  4. Etxebizitzen kanpoko bizigarritasuna hobetzea:

    Balkoiak edo terrazak jartzea kanpotik lehen halakorik ez zuten eraikinetan, espazio horiek etxebizitzen erabilera pribatiboko espazio gisa konfiguratzen direnean.

    Balkoiak handitzea edo luzatzea lehendik ere badituzten eraikinetan, kanpoan egoteko zona edo terraza bihurtzeko, espazio horietarako azalera handitzen denean eta etxebizitzen erabilera pribatiboko espazio gisa konfiguratzen direnean.

Aurreko artikuluan azaldu diren esku-hartzeekin bat etorriz, hauek izango dira dirulaguntza jaso dezaketen kostuak:

  1. Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idaztea eta lanak zuzentzea.

    Diruz laguntzen diren jarduketak gauzatzeko ezinbestekoak direnean soilik lagundu ahal izango dira diruz dokumentuak idazteagatiko eta lanak zuzentzeagatiko ordainsariak.

    1. artikuluan dagoen denbora eremuan egin, fakturatu eta ordaindu diren lanak gauzatzeagatiko ordainsariak soilik lagundu ahal izango dira diruz.

      Esku-hartzean agindu honen arabera diruz lagundu ezin diren jarduketak ere egingo badira, diruz lagundu daitezkeen jarduketek obraren guztizkoari dagokionez hartzen duten proportzioan soilik eman ahal izango da obra idatzi eta zuzentzearen ondoriozko ordainsari teknikoetarako dirulaguntza.

  2. Diruz lagundu daitezkeen esku-hartzeei dagozkien obrak gauzatzea. Diruz laguntzen diren jarduketak gauzatzeko ezinbestekoak direnean soilik lagundu ahal izango dira diruz.

    Esku-hartzean agindu honen arabera diruz lagundu ezin diren jarduketak ere egingo badira, diruz lagundu daitezkeen jarduketak 2. artikuluan ezarritakoak izango dira.

  1. Laguntza hauen onuradun izango dira esku hartzeko planteatu diren proposamenen eremuko jabeen erkidegoak, dirulaguntzen xede diren jarduerak egiten badituzte.

    Horrez gain, laguntzen onuradun izan daitezke udalak, toki-erakunde txikiak, etxebizitza-sozietate publikoak eta etxebizitzen sustatzaile publikoak, jarduketen eremuan sartzen diren eta babespeko errentamendurako erabiltzen diren eraikinen jabe badira, osorik nahiz hein batean.

  2. Laguntza-deialdi honetan ezingo dute parte hartu zigor- edo administrazio-bidetik zehatuak izan eta dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazita dutenek, ezta legezko debekuaren pean daudenez horretarako gaitasunik ez dutenek ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) Azken Xedapenetako Seigarrenean xedatutakoari jarraikiz.

  3. Onuradunek Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

  4. Orobat, agindu honetan araututako laguntzak eta dirulaguntzak eman, eta, hala behar badu, ordaindu ahal izateko, amaituta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi diren itzultze- edo zehapen-prozedura guztiek, eskaera egiten denean prozedura horiek oraindik izapidean badaude, behintzat.

  5. Eskatzaileek egunean eduki behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta automatikoki egiaztatuko da hala den, eskatzaileen baimena beharrik gabe, hala xedatzen baitu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena) 50.3 artikuluan. Halaber, egunean eduki beharko dituzte dirulaguntzen itzulketaren ondoriozko betebeharrak. Emandako dirulaguntza likidatu arte eutsi beharko zaie eskakizun horiei.

    Dena dela, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Dirulaguntzei buruko Lege Orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.

  1. Laguntza-eskabideak bi hilabeteko epean aurkeztuko dira, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Erakunde eskatzaileen izenean eta haien ordez jarduten dutenek aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Jabetza Horizontalari buruzko Legeak (uztailaren 21eko 49/1960 Legea), erakundeari bereziki aplikatzekoa den araudiak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legea) xedatutakoaren arabera. Ordezkaritza espediente administratiboan jaso beharko da, zuzenbidearen arabera baliokoa den eta ordezkaritza horren existentzia dudarik gabe frogatzen duen edozein bitartekoren bidez.

  3. Interesdunek bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskabideak, kontsultak eta prozedura honetako izapide guztiak. Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak izapidetzeko zehaztasunak, eta gainerako ereduak, egoitza elektroniko honetan eskuratu daitezke (Url):

    http://www.euskadi.eus/renove-plana-2020/web01-tramite/eu

    Eskabidearen ondoko izapideak http://www.euskadi.eus helbidean egingo dira, «Egoitza Elektronikoa / Nirekarpeta» atalean.

  4. Erakunde eskatzaileek euskaraz zein gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa, nahi bezala. Era berean, prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak (euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa) 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

  5. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak konpromisoa hartzen du datuak dagokion babes-mailarekin tratatzeko, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko Lege Organikoan (abenduaren 5eko 3/2018 Legea) eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. Eskaera egiten duen entitatearen ezaugarriak eta gauzatu nahi den ekintza kontuan harturik, eskabide guztiekin batera, ezinbestez, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Eskabidea aurkezten duen pertsonaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen tituluaren kopia.

    2. Jabeen Batzarrak egindako akordioaren ziurtagiria, agindu honetako III.1 eranskinean jasotako ereduaren arabera. Bertan adieraziko da diruz lagundu nahi den esku-hartzeko proiektua onartu dela, Jabetza Horizontaleko Legean ezarritako gehiengoaren bidez, zein den obren nondik norakoak eta zer zenbateko onartu den horretarako. Dirulaguntza eskabideko esku-hartze proiektuan parte hartzen duten jabeen erkidegoek ziurtagiri bana aurkeztu beharko dute.

      Indarrean den Jabetza Horizontalaren Legeak eskatutako boto eta koefizienteen gehiengoak onetsi ez duen proposamenik ez da onartuko.

      Era berean, esku-hartzean elementu pribatiboen gaineko obrak sartzen badira, elementu pribatibo horien jabeen baimena aurkeztu beharko da horiei eragiten dieten obrak gauzatzeko. Baimen hori III.1bis eranskinean jasotako ereduaren arabera aurkeztu beharko dute, ukitutako etxebizitza bakoitzaren jabeek sinatuta.

    3. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena) 50. artikuluaren 6. paragrafoan aipatutako erantzukizunpeko deklarazioa. Puntu hauek hartuko ditu barne:

      1. Erakunde eskatzaileak jadanik eskatu eta lortu al duen xede bererako laguntzarik, dirulaguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako baliabiderik, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batetik. Orobat, berariaz adierazi behar da dirulaguntza programa horietan BEZa ere diruz lagundu daitekeen ere. 2) Erakunde eskatzailea dirua itzultzeko edo zehatzeko prozeduraren batean dagoen edo halakoren baten xede izan den. 3) Erakunde eskatzailea zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo dirulaguntza publikorik ez jaso ahal izateko zigortu duten, edo dirulaguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekuren bat duen. 4) Dirulaguntza eskatu duen pertsona edo erakundea sexu-diskriminazioagatiko zigor administratiborik edo penalik betetzen ari den, eta debeku hori ezarrita duen, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen arabera. 5) Erakunde eskatzaileak eskabide honen xede diren obrak abiarazi dituen edo horiek gauzatzeko udal-lizentzia eskatu duen. 6) Erakunde eskatzaileak Dirulaguntzei buruko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotzen diren baldintzak betetzen dituen.

    4. Eraikinaren adina ziurtatzen duen dokumentua: obra berriaren adierazpena edo, hori ezean, katastro-ziurtagiria.

    5. Erregistroko idatzohar soila edo etxebizitzen titulartasuna egiaztatzeko zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bitarteko, eta errolda-ziurtagiri kolektiboa edo etxebizitza gaur egun okupatuta dagoela egiaztatzen duen beste dokumentu bat (errentamendu-kontratua eta hileko errenta ordaindu izanaren orain dela gutxiko ziurtagiria edo antzeko bat).

    6. Eraikina dena delako araubide bereziaren mende dagoela egiaztatzeko beharrezko agiriak, hala badagokio.

    7. Hala badagokio, babespeko errentamenduko kontratuen kopia.

    8. Babes-araubidearen mende dauden eraikinak badira, proposatutako obrak gauzatzeko aldeko txostena edo baimena, organo eskudunak emandakoa, agindu honen 1. artikuluaren 5. apartatuari jarraikiz.

    9. Esku hartzeko proposamenari buruzko udal-txostena, agindu honetako III.2 eranskinean jasotako ereduaren arabera.

    10. Esku-hartzean sartzen diren eraikinen ikuskapen teknikoaren txostena, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua duela. Irizpenean 1., 2. edo 3. mailako obrak egitea eskatzen bada, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

      Eraikinaren ikuskaritza teknikoa zuzendu izanaren ziurtagiria, dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua duela. Jabeen Batzarrak egindako akordioa, EITaren irizpenaren 1., 2. eta 3. mailako obrak agindu honen 14. artikuluan zehaztutako epemuga baino lehen gauzatzeko konpromisoa adierazten duena.

    11. Esku-hartzeko proposatzen den eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiri erregistratua, bai eta proiektuari esker lortu nahi den energia-efizientziaren proposamena eta kalkulurako fitxategi editagarriak ere.

    12. Esku-hartzeko proposamena, II. eranskinaren arabera idatzia; barnean hartu behar du monitorizazio-proposamena, agindu honen I. eranskinaren arabera egina.

    1. Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteagatiko ordainsari teknikoen zenbatespena, jabeen erkidego bakoitzerako banakatua.

  2. Agindu honen III. eranskinean jasotako inprimaki-ereduak eskuragai egongo dira, halaber, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

  1. Laguntza kudeatzen duen organoak eskabidean akats edo hutsegiteren bat dagoela edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumenturen bat falta dela ikusten badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango, akatsa zuzendu edo dokumentua aurkez dezan. Adieraziko zaio, halaber, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, ebazpen bidez. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoaren arabera eman beharko da.

  2. Erakunderen batek aurrez aurre aurkezten badu eskabidea, aurkezpen elektronikoaren bidez zuzen dezala eskatuko dio dirulaguntzaren kudeatzaileak. Horretarako, zuzenketa egin zeneko eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

  3. Halaber, eskabidea izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntzaren kudeatzaileak interesekotzat jotako informazioa eskatu ahalko dio erakunde eskatzaileari, aurkeztutako proiektua egoki balioesteko, eta 10 eguneko epea emango dio horretarako. Orobat jakinaraziko dio informazioa eman ezean eskatutako informazioa kontuan hartu gabe aztertuko dela proiektua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen kudeaketa-lanak egitea eta aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea.

  1. Dirulaguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, hurrenkera honen arabera:

    1. Onartutako proposamenak ordenatzeko, kontuan hartuko dira, lehenik eta behin, kalteberatasun bereziko eremuetan egiten diren jarduketak; hau da, Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Eremu degradatuetan edo Ezkerraldeko, Meatzaldeko edo Oarsoaldeko udalerrietan sartzen diren jarduketak, eta babestutako errentamendurako etxebizitzak etxebizitza guztien % 50 baino gehiago diren higiezinetan egiten diren jarduketak.

      Horretarako, honako udalerri hauek hartzen dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalerritzat: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena eta Erandio. Hauek dira Oarsoaldeko udalerriak: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia eta Irun.

      Aurrekontu-zuzkiduraren gainerako zenbatekoa gainerako esku-hartzeetarako erabiliko da.

    2. Aurreko bi multzoen barruan, onartutako proposamenak ordenatzeko, proposamenen eraikuntza-konfigurazioa hartuko da kontuan, lehentasun-hurrenkera honen arabera:

      Etxadiak edo etxebizitza-blokeak osatu arte multzokatutako familia anitzeko eraikin-multzoak. Etxebizitza-blokeen alde bat osatzen duten edo gutxienez eraikuntza-etxadiaren alde bat barne hartzen duten familia anitzeko eraikin-multzoak.

      Proposamena familia anitzeko eraikin multzo bati buruzkoa dela jotzen da baldin eta jabeen erkidegoek lortutako Akordioa legez lotzen bazaio hura osatzen duten bloke guztien jardunari. Hala ez bada, proposamenak blokez bloke aztertuko dira.

    3. Aurrez azaldutako talde bakoitzaren barruan, proposamenak ordenatuko dira, diruz lagundu ahal diren jarduketen kopuruaren arabera, lehentasun-hurrenkera honen arabera:

      Energia-eraginkortasunaren, irisgarritasunaren, suteen aurkako segurtasunaren eta kanpoko bizigarritasunaren arloko jarduketak jasotzen dituzten proiektuak. Hiru jarduketa barne hartzen dituzten proiektuak. Bi jarduketa barne hartzen dituzten proiektuak. Eta, azkenik, jarduketa bakarra proposatzen duten proiektuak.

    4. Talde bakoitzaren barruan, diruz lagundu daitezkeen jarduketak berdinak badira, lehentasuna emango zaie irisgarritasuna hobetzeko jarduketa motaren arabera onartutako proposamenei, lehentasun-hurrenkera honen arabera:

      Lehenik eta behin, lehentasuna emango zaie igogailurik gabeko blokeetan igogailua instalatzea planteatzen duten esku-hartzeei, gainerakoen aurretik. Bigarrenik, igogailua izanda ere, desnibelak gainditu gabe etxebizitza guztietarako sarbidea bermatzen ez duten eraikinetan eginiko esku-hartzeei. Hirugarrenik, kabinak egokitzea planteatzen dutenei. Laugarrenik, atarietan edo horien ondoko kanpoaldean zero kota bermatzeko jarduketei. Azkenik, irisgarritasuna bermatuta dagoelako, irisgarritasun-proposamenik jasotzen ez dutenei.

    5. Azkenik, talde bakoitzaren barruan, proposatutako esku-hartzeak ukitutako etxebizitza-kopuruaren arabera antolatuko dira proposamenak, eta lehentasuna emango zaie ukitutako etxebizitza-kopuru handiena duten jarduketei eta, horrela, hurrenez hurren, beheranzko hurrenkeran.

  2. Dirulaguntzak multzoen hurrenkera kontuan harturik esleituko dira, lehiaketa bidez, eta haien barruan puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, aurrekontu-kreditua agortu arte.

    Talde bereko hainbat proposamenek puntuazio bera jasotzen badute, eta aurrekontu-kreditua guztietarako iristen ez bada, hainbanaketa egingo da.

  3. Proiektuei eman beharreko zenbatekoak esleitzeko, hautaketa-fasearen ondorioz ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio, eta Agindu honetako 11. artikuluak kasuan-kasuan ahalbidetzen duen gehieneko kopurua emango da, deialdiaren diru-hornidura agortu arte.

Agindu honetan zehaztutako ekintzetarako, zortzi milioi zortziehun eta hirurogeita zazpi mila zazpiehun eta hogeita hamar euro eta laurogeita zazpi zentimokoa (8.867.730,87) izango da aurrekontuko zuzkidura, banakapen honen arabera:

(Ikus .PDF)

Zuzkidura aurrekontu-partida honetan dago jasota: 20.0.1.05.31.0000.4.753.01.43122.008/C.

Energia-efizientziaren ziurtagiria hobetzeko esku-hartzeetarako dirulaguntzak, agindu honetan jasotakoak, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera daude finantzatuta. Horregatik, atal horiei heltzen dioten esku-hartzeko proiektuek bete egin beharko dituzte Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduan (L347/320ES EBAO, 2013ko abenduaren 20koa) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1301/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoak. EGEFen ekarpena Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako guztizko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarrera artekoa izango da.

11 artikulua. Dirulaguntzen zenbatekoa.

  1. Energia-efizientzia, irisgarritasuna, suteen aurkako segurtasuna eta kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketa diruz lagungarriei dagozkien laguntzen batura izango da dirulaguntzaren zenbatekoa.

    Horretarako, jarduketa bakoitzaren kostu edo aurrekontuaren gehieneko ehuneko jakin bat aplikatuko zaio jarduketa bakoitzari, kontuan harturik laguntzaren gehieneko zenbatekoa, artikulu honen hurrengo ataletan jasotako baldintzetan.

    Esku-hartzean elementu pribatiboei buruzko obrak jasotzen badira, ez dira kontuan hartuko, ez laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, ez diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzerako eskatzen den hobekuntza-maila betetzeko, elementu pribatibo horien jabeen baimenik ez duten jarduketak elementu pribatibo horiei eragiten dieten obrak gauzatzeko baimena, hain zuzen ere.

  2. Dirulaguntzen zenbatekoari dagokionez, honako jarduera hauek hartuko dira kasu berezitzat, eta laguntzen ehuneko eta gehieneko muga handiagoak izango dituzte:

    Birgaitze Integratuko Eremuetan edo Bizitegi Eremu degradatuetan sartutako jarduerak. Halaber, agindu honetan Birgaitze Integratuko Eremuetarako edo Bizitegi Eremu degradatuetarako ezarritako laguntzen araubidea Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Oarsoaldeko udalerrietan egiten diren jarduketei aplikatuko zaie.

    Horretarako, honako udalerri hauek hartzen dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalerritzat: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena eta Erandio. Hauek dira Oarsoaldeko udalerriak: Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia eta Irun.

    Babestutako errentamendurako etxebizitzak etxebizitza guztien % 50 baino gehiago diren higiezinetako jarduketak.

    Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legean aurreikusitakoaren arabera interes kulturalekotzat jotako edo aitortutako beste edozein babes-araubideren mende dauden higiezinetan jardutea.

    Eraikuntzaren inguratzailea birgaitzeko eta/edo instalazioei dagozkien jarduketa aktiboetarako (sistema berritzaileak) ikerketa-proiektu baten esparruan energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketak. Laguntzen muga eta gehieneko ehunekoa energia-eraginkortasuneko jarduketa berritzaileen gainean soilik handituko dira, eta gainerako jarduketetarako kasu orokorraren gehieneko mugak eta ehunekoak hartuko dira kontuan.

    Dirulaguntzen zenbatekoari dagokionez, kasu orokortzat hartuko dira lehen aipatutako kasu berezietako batean ere sartu ezin diren jarduketa guztiak.

  3. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo ditu inola ere gainditu muga hauek:

    (Ikus .PDF)

  4. Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idaztearekin eta obrak zuzentzearekin lotutako ordainsari teknikoei dagokienez, hauek dira gehieneko ehunekoak eta zenbatekoak:

    (Ikus .PDF)

    Laguntzaren gehieneko ehunekoa dokumentuak idatzi eta obrak zuzentzeagatiko ordainsari teknikoen kostu garbiari aplikatzen zaio; hau da, zergak kanpo utzita.

    Gehieneko zenbatekoa ateratzeko, esku-hartzeko proiektuaren aplikazio-eremuan sartzen diren etxebizitza guztien kopuruarekin biderkatu behar da taulan adierazitako kantitatea.

  5. Agindu honen 2. artikuluaren arabera diruz lagundu daitezkeen obrak gauzatzeari dagokionez, ehuneko hauek aplikatu behar zaizkio laguntza jasotzen duen jarduketa bakoitzari:

    (Ikus .PDF)

    Laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitezkeen jarduketen kontratazio-aurrekontuari aplikatzen zaio, zergak bazter utzi eta gero.

    Jarduketek energia-efizientzia hobetzeko sistema berritzaileak badituzte, energia-efizientziarekin lotutako jarduketei (sistema pasiboak, aktiboak eta monitorizazioa) besterik ez zaie aplikatuko % 80a, eta % 70 aplikatuko zaie gainerakoei.

  6. Diruz lagundu daitezkeen obrak gauzatzeari dagokionez, gehieneko zenbateko hauek aplikatuko dira:

    1. Energia-efizientzia hobetzea.

      Gehieneko zenbateko bat zehaztu da jarduketa pasibo eta aktiboen multzorako (monitorizazioa kanpo) eta gehieneko zenbateko bereiziak jarduketa pasiboetarako, aktiboetarako eta monitorizaziorako:

      (Ikus .PDF)

      Jarduketa aktiboei dagokienez, gainera, ezingo dira gainditu muga hauek:

      Energia-efizientzia handiko ekipoak dituzten instalazio zentralizatuei, artikulu honetako 5. atalean zehaztutako gehieneko ehunekoak aplikatuko zaizkie (3. taula: gehieneko ehunekoa jarduketa-eremuaren arabera). Jarduketa aktiboei dagozkien zenbatekoen batura ezingo da izan aurreko taulan (4. taula) zehaztu diren zenbatekoak baino handiagoa.

      Banakako galdarak instalatu eta/edo ordeztuko badira eraikineko eta/edo ezkaratzeko etxebizitza guztien % 80an edo gehiagoan, sorgailu berrien potentzia termikoen batura (Pi) eta taulan jasotako kantitateak biderkatuz lortutako zenbatekoa emango da gehienez ere:

      (Ikus .PDF)

      Eguzki-instalazioak jartzeko, taulan adierazitako zenbatekoak bider eguzki-instalazio termikoaren potentzia (P1) eginez lortutako zenbatekoa emango da gehienez ere. Potentzia termikoa kalkulatzeko, instalatutako eguzki-kolektoreen azalera bider 0,7 kW/m2 egingo da.

      (Ikus .PDF)

      Etxeko ur berorako eta/edo berokuntzarako energia geotermikoa erabiltzen duten instalazioetarako, taulan adierazitako kantitateak bider sorgailuaren (Kw) potentzia termikoa (P2) eginez kalkulatuko da emango den gehieneko zenbatekoa.

      (Ikus .PDF)

      Beste energia berriztagarri batzuk instalatzeko, artikulu honetako 5. paragrafoan ezarritako gehieneko ehunekoak aplikatuko dira (3. taula: gehieneko ehunekoa jarduera-eremu bakoitzeko).

      Jarduketa aktiboei dagozkien zenbatekoen baturak ezin izango ditu gainditu atal honetako 4. taulan ezarritako zenbatekoak (Etxebizitza-laguntzaren gehieneko muga efizientzia energetikoko jarduketa bakoitzerako).

    2. Irisgarritasuna hobetzeko:

      Gehieneko zenbateko jakin bat ezartzen da irisgarritasuna hobetzeko jarduketa multzo osorako, eta gehieneko zenbateko bereiziak egin daitezkeen jarduketetarako (igogailuaren instalazioa, kabinaren egokitzapena, zero kotaren irisgarritasuna...).

      (Ikus .PDF)

      Jarduketek barne hartzen badute igogailua instalatzea (baita, hala badagokio, eskailerak egokitzea ere) aurrez halakorik ez zuten eraikinetan, gehienez ere zenbateko hauek emango dira igogailu bakoitzeko:

      (Ikus .PDF)

      Zenbateko horiek ere aplikatuko dira igogailua duten eraikinetan, etxebizitzetarako sarbidea bermatzeko komunikazio-gune berri bat sortzea dakarten esku-hartzeetan.

      Jarduketek barne hartzen badute aurrez ere bazeuden igogailuen egokitzapena, gehienez ere zenbateko hauek emango dira igogailu bakoitzeko:

      (Ikus .PDF)

      Zero kotara arteko irisgarritasuna konpontzea barne hartzen duten jarduketetarako, aurrez adierazitakoez bestelakoak badira, eta, urbanizazio pribatuko eremuetan bide publikotik eraikinera arteko irisgarritasuna konpontzeko helburua duten jarduketetarako, diruz lagungarriak badira agindu honen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, gehienez ere zenbateko hauek emango dira ezkaratz bakoitzeko:

      (Ikus .PDF)

    3. Suteen aurkako segurtasunerako, zenbateko hauek emango dira:

      Detekzio- eta alarma-sistemak instalatzeko, taulan adierazitako kantitateak etxebizitza kopuruarekin biderkatuz ateratzen den zenbatekoa emango da gehienez ere.

      Su-itzalgailuak eta larrialdiko argiak instalatzeko, taulan adierazitako kantitateak etxebizitza kopuruarekin biderkatuz lortutako zenbatekoa emango da gehienez ere.

      Tutu lehorra instalatzeko, taulan adierazitako kantitateak etxebizitza kopuruarekin biderkatuz lortutako zenbatekoa emango da gehienez ere.

      (Ikus .PDF)

    4. Etxebizitzen kanpoko bizigarritasunerako:

      Gehieneko zenbateko bat ezartzen da kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketetarako, bai eta gehieneko zenbateko independente bat ere jarduketa posibleetarako (sortu berriak diren kanpoko espazioak eta lehendik dauden kanpoko espazioak handitzea).

      (Ikus .PDF)

      Kanpoko espazio sortu berrietarako, gehieneko kopuru bat emango da, taulan adierazitako kopuruak espazio horien azalerarekin biderkatuta ateratzen dena, m2-tan. Ez da diruz lagunduko 1 m2-tik beherako azalera duen eremurik.

      (Ikus .PDF)

      Lehendik dauden kanpoko espazioak handitzeko, gehieneko kopuru bat emango da: taulan adierazitako zenbatekoak bider espazio horietan handitutako azalera (m2). Handitzeak lehendik dauden elementuak ordeztea badakar, azalera zabaldutzat ere hartuko da, baldin eta ateratzen den azalera-gehikuntza 1 m2 baino handiagoa bada. Ez da diruz lagunduko 1 m2-tik beherako azalera-gehikuntza dakarren esku-hartzerik.

      (Ikus .PDF)

  1. Eskabideak balioesteko Balioespen Epaimahai bat eratuko da, honako kide hauez osatua: Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria, epaimahaiburu lanetan; Proiektu, Obra eta Ikuskapen Zerbitzuen arduraduna; eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko teknikari bat, Etxebizitzako sailburuordeak izendatua, idazkari jardun dezan.

    Laguntzen eskatzaileei jakitera emango zaie zer osaera duen Balioespen Epaimahaiak, Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren Legeak (urriaren 1eko 40/2015 Legea) 24. artikuluan araututako errekusatze-araubidearen ondorioetarako.

  2. Balioespen-prozesuan zehar, beharrezkoa iruditzen bazaio, bere zeregina gauzatzeko egokitzat dituen argibide guztiak eskatu ahal izango dizkie Epaimahaiak interesdunei. Balioespen Epaimahaiak, bere eginkizunak betetzeko, arloko behar adina adituri eskatu ahal izango dio bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezkotzat jotzen badu.

  3. Epaimahaiak, agindu honen 9. eta 11. artikuluetan xedatutako irizpideak aplikaturik, dagokion ebazpen proposamena formulatu eta Etxebizitza Sailburuordetzari helaraziko dio. Proposamenean jasoko du onuradunen zerrenda, lehentasun-hurrenkeraren arabera, eta adieraziko du zein jarduera lagunduko diren diruz eta zer zenbateko proposatzen den laguntzetarako, bai eta, hala badagokio, zer eskabide ezestea proposatzen duen eta zein diren ezesteko arrazoiak ere.

  1. Deialdi honetan aurkeztutako eskabideak prozedura bakar batean izapidetuko dira eta horiek ebaztea, interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Etxebizitzako sailburuordeari dagokio, Balioespen Epaimahaiaren proposamenez.

  2. Emandako ebazpenaren bidez erabakiko da eskatutako dirulaguntzak emango edo ukatuko diren. Ematen badira, datu hauek adieraziko ditu ebazpenak: erakunde onuradunen izena edo izen soziala, finantzatutako jarduketa, diruz lagundutako inbertsio edo gastuaren zenbatekoa, IFK edo NANa, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jarduketen arabera banakatua urterokotan banatua eta jarduketak gauzatzeko epea. Ezetsitako dirulaguntzen kasuan, datu hauek jasoko dira: eskatzaileen izena edo izen soziala, IFK edo NANa eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak.

  3. Aurreko paragrafoan aipatzen den ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

  4. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie onuradunei. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen zerrenda, zenbateko dirulaguntza eman zaien eta, hala behar badu, urterokotan nola banatuko den adierazita.

    Energia-efizientzia hobetzeko obrei buruzko ataletako dirulaguntzei dagokienez, EGEF funtsen finantzaketa jasotzen dutenez, emakidaren jakinarazpena Laguntzaren Baldintzak Ezartzen dituen Dokumentua (DECA) da halaber, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 125.3.c) artikuluak xedatzen duen moduan. Hori dela eta, jakinarazpenean jasoko dira, artikulu honetako 2. atalean zehaztutako alderdiez gain, EGEF finantzakide izateko beharrezkoak diren gainerako alderdi bereziak, zeinak agindu arautzaile honetan azaldu baitira.

  5. Prozedura ebazteko eta ebazpena interesdunei jakinarazteko, sei hilabete izango da gehieneko epea, dagokion deialdi-agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena) 25.1.a) artikuluan xedatutako ondoreetarako.

  6. Laguntzak emateak esan nahi du birgaitzeko jarduera babestu gisa deklaratzen dela obra, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuak (ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa) ezarritako moduan.

  7. Onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen eremuan hasi den eta oraindik izapidean dagoen edozein itzultze- edo zigor-prozedura amaitzea.

  1. Laguntzaren xede diren jarduketak 2020ko ekitaldian hasi beharko dira, eta 2023ko uztailaren 31 baino lehen amaituta egon beharko dute. Obren onarpen-aktaren edota obraren amaiera-ziurtagiriaren bitartez ziurtatu beharko da egoera hori.

  2. Erakunde onuradunarekin zerikusirik ez duten arrazoiak badaude eta behar bezala justifikatuta badaude, epea luzatzeko eskatu ahal izango du erakundeak, ezarritako gauzatze-epea iraungi aurretik. Epea ez da luzatuko onuradunak justifikatutako atzerapen-denbora baino gehiago, ez eta 2023ko abenduaren 30etik aurrera ere. Luzapena Etxebizitzako sailburuaren ebazpen baten bidez onartu beharko da, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.

  1. Erakunde onuradunek 2023ko irailaren 30a baino lehen justifikatu beharko dute diruz lagundutako ekintza, Dirulaguntzen Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 30. artikuluarekin bat etorriz.

  2. Horretarako, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bitarteko elektronikoz, https://euskadi.net/nirekarpeta webgunean:

    1. Obrak hasi aurretik, eta onuradun bihurtu ondoren, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

      Obrak egikaritzeko proiektua. Ezin izango dira obrak lizitatu edo hasi Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak dagokion obra-proiektua onartu arte, betiere proiektua agindu honen helburuekin bat datorrela egiaztatu ondoren. Egikaritze-proiektuak agindu hau betetzeko beharrezkoak diren eta diruz lagundu daitezkeen jarduketa guztiak jaso beharko ditu, eta EKTn ezarritakoaren arabera egin beharko da; betiere, esku hartzeko proposamenean eskatutako edukia jaso beharko du, eta, hala badagokio, berariaz adierazi beharko ditu dirulaguntzaren oinarri izan zen proposamenari dagokionez egindako aldaketak. Aurrekontua egitean, kapitulu independenteen sistema bat ezarri beharko da diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzerako, agindu honen II. eranskinean proposamena idazteko jasotako jarraibideetan ezarritakoaren arabera.

    2. Obrak egikaritzeko proiektua onartu ondoren, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

      Dagokion agintaritzak emandako obretarako udal-lizentziaren kopia. Obrak hasteko akta. Egindako txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteagatiko ordainsari teknikoei dagozkien fakturak eta ordainagiriak, onuradun bakoitzarentzat bereizita. Ordainsari teknikoen eta sinatutako kontratuaren hiru eskaintza, ordainsari teknikoek Sektore Publikoko Kontratazioaren azaroaren 18ko 9/2017 Legean ezarritako zerbitzu-kontratu txikietarako zenbatekoak gainditzen badituzte. Halaber, agindu honen 17.3 artikuluan aipatzen den justifikazio-memoria, hautatutako eskaintza ez denean ekonomikoki onuragarriena. Obrak egikaritzeko hiru eskaintza eta sinatutako kontratua, obraren aurrekontuak Sektore Publikoko Kontratazioaren azaroaren 18ko 9/2017 Legean obra txikietarako ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu. Halaber, agindu honen 17.3 artikuluan aipatzen den justifikazio-memoria, hautatutako eskaintza ez denean ekonomikoki onuragarriena.

    3. Obrak egin bitartean, eta dirulaguntza ordaintzeko eskabide bakoitzarekin batera, agindu honen 16. artikuluan ezarritako baldintzetan, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

      Obraren bilakaerari buruzko txosten bat, argi eta garbi adierazita egindako obraren ehunekoa, kapituluen araberako aurrekontua eta ehunekoen banakapena, obraren une horretako egoera islatzen duten argazkiak barne. Argazkiren batean, nolanahi ere, agindu honen 18. artikuluan aipatzen den informazio-kartela agertu behar da. Obra-ziurtagiriak, zuzendaritza teknikoak sinatuta. Obren ziurtagirien eskema aurrekontuari egokitu behar zaio, diruz lagundu daitezkeen jarduketak kapitulu independente gisa ager daitezen, agindu honen II. eranskinean proposamena idazteko jasotako jarraibideetan ezarritakoaren arabera. Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteagatiko eta obren zuzendaritzagatiko ordainsari teknikoei dagozkien fakturak eta egindako ordainketen egiaztagiriak. Obrak egikaritzearekin lotuta egindako ordainketen fakturak eta egiaztagiriak. Fakturetan jasotako kontzeptuak erraz ezagutu ahal izango dira obra-ziurtagirietan.

    4. Laguntzaren xede den jarduketa amaitzean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

      Zuzendaritza fakultatiboak sinatutako obren azken likidazioa Obren amaierako ziurtagiria eta obraren amaierako egoera erakusten duten argazkiak. Laguntzaren xede diren jarduketak behar bezala egin direla egiaztatzen duen txosten fakultatiboa. Txosten horrek diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatu beharko du: eraginkortasun energetikoaren hobekuntzari buruzko laburpena, ziurtagiri energetikoa kalkulatzeko kontuan hartutako parametroak jasoko dituena, obra-amaieran eta ziurtagirietan jasotako informazioarekin bat etorriz; irisgarritasunaren arloko betetze-mailaren laburpena eta eraberritutako egoeraren planoak (kotak, sestrak, maldak), betetze hori egiaztatzeko behar adina xehetasunez; eta suteen aurkako segurtasun instalazioen laburpena eta planoak. Esku-hartzeak kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduketak aurreikusten baditu, jarduketa horien laburpena eta planoak ere sartu beharko dira. Era berean, hasieran onartutako proposamenari dagokionez aldaketak egin badira, horiek berariaz adierazi beharko dira. Amaitutako eta erregistratutako eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta dagokion etiketa energetikoa. Instalazio termikoaren ziurtagiria, instalazioaren zuzendariak edo autonomia-erkidegoko organo eskudunean baimendutako instalatzaileak sinatua. Hala badagokio, EITn 1., 2. eta 3. esku-hartze mailetan atzemandako akatsak zuzendu izanaren ziurtagiria, teknikari eskudunak sinatuta, eta dagokion udalean aurkeztu izana egiaztatzen duen zigilua duena. Erabilera eta Mantentze Plana izatearen ziurtagiria, agindu honen III.3 eranskinean jasotako ereduaren arabera. Txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteagatiko eta obrak zuzentzeagatiko eta egikaritzeagatiko ordainsari teknikoei dagokienez egindako ordainketen fakturak eta egiaztagiriak.

  3. Erakunde onuradunek banku-transferentzia eta -ziurtagirien bidez ordaindu beharko dituzte jarduketak. Ez da eskudirutan egindako ordainketarik onartuko.

  4. Aurreko atalean jasotako ordainketen frogagiriek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Transferentzia, banku-ziurtagiri nahiz ordainketa-laburpenetan argi eta garbi agertu behar dira ordainketaren igorle eta hartzailea, ordaintzen den fakturaren zenbakia eta ordainketaren eguna. Ordaintzeko modua banku-transferentzia bat baldin bada, haren karguaren frogagiriaren kopiaren bitartez justifikatuko da, transferentziaren kontzeptuan faktura-zenbakia adieraziz, edo, halakorik ezean, ordainketa-kontzeptua jasoz.

    2. Aurkezten diren frogagiri guztietan, ordainketaren igorle gisa agertu behar du onuradunak; frogagirian ordainketaren igorlea agertzen bada, banku-erakundearen egiaztagiria aurkeztu beharko da, honako hauei buruzko informazioa barne: ordainketaren igorlea, ordainketaren hartzailea, data eta zenbatekoa.

  5. Geroratutako ordainketak badira eta laguntzaren frogagiria aurkezteko epearen ondoren badute muga-eguna, honako hauen bidez egindako ordainketak soilik onartuko dira laguntzaren xede gisa ordaintzeko:

    1. Txeke pertsonala, banku-laburpenaren bidez justifikatuz deskontatu egin dela.

    2. Banku-txekea, eta horrekin batera erantsiko da hornitzaileak jaso izanaren agiria, non ordaintzeko modu gisa onartzen baitu.

    3. Ordaindukoa, eta horrekin batera erantsiko da hornitzaileak jaso izanaren agiria, non ordaintzeko modu gisa onartzen baitu.

    4. Kanbio-letra, onartua.

    5. Kreditu-gutun atzeraezina, berretsita, edo dokumentu-kreditu atzeraezina.

      Dirulaguntza likidatzeko agiri horiek ordainketa-frogagiriak badira ere, organo kudeatzaileari egiaztatu beharko zaio ordainketa horiek egin direla, agindu hau betetzeko: HFP/1979/2016 Agindua, abenduaren 29koa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren programa eragileen barruan diruz lagun daitezkeen gastuetarako arauak onartzen dituena 2014-2020 aldirako.

      Kasu hauetan, konprometitutako azken ordainketaren mugaegunetik hiru hilabeteko epearen barruan, ordainketa guztiak egin direla egiaztatu beharko zaio organo kudeatzaileari. Justifikazio hori egin gabe epea igarotzen bada, ez-betetze bat izan dela ulertuko da, eta hasiera emango zaie agindu honen 22. artikuluan arautzen diren prozedurei.

  1. Deialdi honen babesean emandako dirulaguntza ordaintzeko, ordainketa partzialak egingo dira, honela:

    1. Agindu honen 17. artikuluaren 1.a) atalean ezarritako epea igaro ondoren, berariaz uko egiten ez bazaio, emandako dirulaguntzaren ehuneko hamabostaren ( % 15) baliokidea den ordainketa aurreratua egingo da. Ez da dirulaguntzaren beste ordainketarik egingo, harik eta justifikatu arte, 11. artikuluan jasotakoaren arabera, aurreratutako ordainketa horren berdina edo handiagoa den dirulaguntza bat dagokien jarduketak.

    2. Lizitazioa egin eta obrak hasi aurretik: txostenak, ziurtagiriak eta proiektuak idazteagatiko ordainsari teknikoak, aurreko artikuluan adierazitako moduan egindako gastua egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren.

    3. Obrak egin bitartean, ordainketa bat, jarduketaren % 30 egikaritu dela egiaztatzen denean, eta beste ordainketa bat, % 70 egikaritu dela egiaztatzen denean, egindako gastua egiaztatzeko dokumentazioa aurreko artikuluan adierazitako moduan aurkeztu ondoren.

    4. Jarduketa amaitzean, azken ordainketa bat egingo da, eta, horren barruan, obra-likidazioari eta obren zuzendaritzatik eratorritako zerbitzu-sariei dagokien dirulaguntza ordainduko da, aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzetan egindako gastua egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren. Emandako dirulaguntzaren eta benetan egikaritu eta fakturatutakoaren artean desadostasunik badago, dirulaguntza egokitu ahal izango da, agindu honen 20. artikuluan ezarritako moduan.

  2. Ekitaldi batean ordaindutako kantitateek ezingo dute gainditu, inolaz ere, dirulaguntzak esleitzeko ebazpenean urte horretarako adierazitako zenbatekoa.

  1. Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek edonola ere bete beharko dituzte betebehar hauek, baita Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 14. eta 56. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena) 50.2 artikuluan ezarritako gainerako guztiak ere.

    1. Esleitutako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazten dien idazkia jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.

    2. Eman den xede horretarako erabiltzea dirulaguntza.

    3. Obra-prozesuan zehar, eta obraren aurrekontuaren kargura, barneko konfort termikoa eta berokuntzaren energia-kontsumoa monitorizatzeko sistema bat instalatzea, agindu honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriekin, bai eta sistema hori mantentzea ere, berokuntzaren energia-kontsumoari eta ingurumen-baldintzei buruzko datuak tele-irakurketan, bilketan eta ustiapenean erabili ahal izateko, obrak amaitu eta gutxienez hiru urteko epean.

    4. Diruz lagundutako ekintza egikaritu eta justifikatzea, agindu honen 14. eta 15. artikuluetan ezarritako epeetan.

    5. Hala badagokio, proiektuak egikaritzea egoki diren lizentziak, baimenak eta gainerako sektore-eskakizunak betez.

    6. Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako teknikariei obretarako sarbidea ematea, obrei jarraipena egiteko eta obren azken egiaztapena egiteko.

    7. Dirulaguntza esleitzen duen organoak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egingo dituen egiaztapen-ekintzak betetzea, baita nazioko zein Europako Erkidegoko kontrol-organo eskudunek finantza-arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen edozein ekintza ere. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eman behar dute onuradunek.

    8. Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariari jakinaraztea diruz lagundutako jarduera finantzatzeko bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu izana. Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, dirulaguntza justifikatzeko agiriekin batera.

    9. Dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo zein subjektibo aldatu bada, horren berri ematea Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariari, agindu honen 20. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

  2. Era berean, onuradunak nahitaez bete beharko ditu Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrean (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) eta haren Erregelamenduan aurreikusitako oinarrizko araudia, baita kontrolari, erantzukizunari, zigor-araubideari eta ez-betetzeei buruzko Europako Erkidegoko legeria ere.

    Laguntzak onartzeak berekin ekarriko du, halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduak 115. artikuluaren 2. atalean jasotako eragiketen zerrenda publikoan sartzeko baimena ematea. Gainera, aintzat hartu behar da EGEFen kofinantzaketa dela-eta nahitaezkoa izango dela gauzatzen diren ekintzei buruzko finantzaketari, administrazioari eta jarraipenari buruzko informazioa artxibatuta edukitzea 3 urte igaro arte, eragiketaren gastuak barne hartzen dituzten kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31n kontatzen hasita. Testuinguru horretan, onuradunaren betebeharra da informazio hori erraz eskuratzeko moduan jartzea (kontabilitate-sistema bereizia edo berariazko kodeketa).

  3. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa handiagoa bada Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako zenbatekoak baino, onuradunak, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 31.3 artikuluan xedatutakoa betez, gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu, obrarako konpromisoa hartu aurretik, zerbitzua egiteko edo ondasuna emateko. Alderdi hori hala proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko kontratuan (zerbitzu-kontratua) nola obra-kontratuan aplikatu beharko da. Aurkeztutako eskaintzen artetik aukeraketa egiteko (justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskabidean aurkeztuko dira), efizientzia-eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

  1. Agindu honen babespean diruz lagundu diren obrek adierazi egin beharko dute Eusko Jaurlaritza dela finantzakideetako bat, onuradunei dagokienez publikotasuna emateko betebeharra betetzeko, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 18. artikuluan jaso bezala.

  2. Kartelen bidez adierazi beharko da hori, obrak gauzatuko diren eraikinetan. Dirulaguntzaren behin betiko ebazpenarekin batera jakinaraziko den ereduaren araberako iragarkia erakutsiko dute kartel horiek.

  3. Agindu honetan araututako dirulaguntzak baliatzen dituzten higiezinek metalezko xafla bat jarri beharko dute ikusgai eraikineko sarbide atetik edo ateetatik gertu, dirulaguntzaren behin betiko ebazpenarekin batera jakinaraziko den ereduari jarraikiz, eta haren bidez jakinaraziko dute Eusko Jaurlaritzak eta EGEF funtsek finantzatutako birgaitze-jarduketa babestua direla, hala badagokio.

  4. Halaber, jarduketa hedatzeko edo jendarteratzeko erabiltzen den beste edozein bidetan ere adieraziko da Eusko Jaurlaritza finantzakide dela.

  5. Artikulu honen xedeetarako, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan (Eusko Jaurlaritzaren Korporazio Identifikazioari buruzko Eskuliburua arautzen duena) ezarritakoa beteko da.

    1.4 artikuluko a) ataleko dirulaguntzei dagokienez, Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF Programa Eragilearen esparruko kofinantzaketa dutela iragarri beharko da diruz lagundutako obretan, 1303/2013 (EB) Erregelamenduko 115.3 artikuluaren eta XII. eranskineko 2.2 atalaren arabera. Informazio- eta komunikazio-ekintzak egiten badira diruz lagundutako obrei buruz, EGEFen bidez Europaren finantzaketa jaso dela aipatuko da horren berri emateko sortzen diren material edo euskarrietan, Batasunaren ikurra eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta; eta eragiketa gauzatzean, labur deskribatuko da eragiketa webgunean, Batasunaren dirulaguntza nabarmenduta, eta gutxienez informazio kartel bat jarriko da proiektuari buruz, gutxienez A3 tamainan, zeinean Batasunaren dirulaguntza aipatuko baita jendearen ikusgai.

  1. Banako eta erkidego onuradunek 100.000 eurotik gorako laguntzak jasotzen badituzte etxebizitzak birgaitzeko, nahitaez bete beharko dituzte publikotasun aktiboaren gaineko betekizunak. Abenduaren 9ko 19/2013 Legeak (gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta gobernu onari buruzkoa) zehazten ditu, II. kapituluan.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko batzuek nahiz beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako dirulaguntzekin, xede bera badute edo helburu berarekin ematekoak badira. Salbuetsita daude Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak jabeen erkidegoari emandakoak.

    Hala ere, bateragarriak izango dira eskubideen titular bakoitzari diru-sarreren arabera ematen zaizkion laguntzekin, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Aginduan (etxebizitzak birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa) xedatutakoari jarraikiz.

  2. Xede berarekin emandako laguntza bat baino gehiago jasotzen bada, dirulaguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundutako jarduketen kostua. Horrelakorik gertatuz gero, laguntzaren muga ez gainditzeko, agindu honen konturako laguntza murriztuko da lehendabizi.

  3. Agindu honetako 1.4 artikuluko a) ataleko dirulaguntzei dagokienez, EGEF funtsen kofinantzaketa dutenez, 1303/2013 Erregelamendua aplikatuko zaie. Hori dela eta, «operazio batek Europako egitura- eta inbertsio-funts bateko edo bat baino gehiagoko laguntza jaso ahal izango du, bai eta Batasuneko beste instrumentu batzuena ere, baldin eta Europako egitura- eta inbertsio-funts bateko ordainketa jasotzeko eskaera batean sartutako gastu-sailak ez badira Batasunaren beste funts edo instrumentu batek (edo funts berberak, beste programa batean) diruz lagundutakoak» (1303/2013 Erregelamenduaren 65. artikuluaren 11. puntua).

  1. Dirulaguntza esleitzeko kontuan hartutako baldintzetan aldakuntzaren bat eginez gero, baldin eta deialdiaren xedea betekotzat jotzen bada eta, hala dagokionean, deialdi honetan esleitutako dirulaguntzez gain beste erakunde publiko zein pribatu baten dirulaguntzak edo laguntzak jaso badira, horren berri aurretiaz eman beharko dute Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak horrelakoak berariaz onar ditzan. Aipatutako aldaketek dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekarri ahal izango dute, betiere agindu honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira. Horretarako, dagokion kitapen-ebazpena emango da, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa aldatzeko edota, hala badagokio, egoki den zenbatekoaz gaindi jasotakoa itzultzea eskatzeko.

    Ildo horretan, emandako dirulaguntza doitzearen ondorioz ez da inola ere ontzat emango deialdiaren ebazpenean emandako zenbatekoa gainditzen duen dirulaguntzarik.

  2. Aldaketak ezingo du inola ere jarduketaren izaera aldatu.

  3. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazioan adierazten badu dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egin direla eta litekeena dela aldaketa horrek ebazpena bera ere aldaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.12 artikuluak xedatzen duenaren indarrez, eta aldaketok onartzeko aurrez behar den baimen-izapidea egin ez bada, dirulaguntza eman duen organoaren esku geratuko da aurkeztutako justifikazioa ontzat ematea; betiere, hori eginda beste inoren eskubideei kalte egiten ez bazaie.

  1. Laguntzaren eskatzaileak atzera egin dezake bere eskabidean, eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Agindu honetan jasotako laguntzak kudeatzen dituen organoari aurkeztuko zaio atzera egitea, eta hark, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura, salbu eta hirugarren interesdun batzuek izapidera aurkeztu eta jarraitzeko eskaera egiten badute, atzera edo uko egitea jakinarazi denetik hamar eguneko epean.

  2. Laguntzaren onuradunak uko egin diezaioke onartu zaion laguntzari, emandako laguntza onartu eta gero. Uko egiteko asmoa idatziz aurkeztuko zaio laguntzak kudeatzen dituen organoari eta hark, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

    Ukoa onartutakoan, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko ditu, halakorik jaso badu.

  1. Erakunde onuradunak ez badu eskatu eta eman zen berariazko xederako erabiltzen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren dirulaguntza, ez badu dirulaguntzari bide eman zion jarduketa egiten, ez badu justifikatzen dirulaguntza edo behar bezala justifikatzen ez badu edo, oro har, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) 37. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan, agindu honetan edo emakida-ebazpenean dirua itzultzeko arrazoi gisa jasotako zergatietako bat gertatzen bada, emandako eta jasotako kopurua itzuli beharko du legez aplikatu beharreko interesekin batera, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen berme eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duena) horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz.

  2. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 19. artikuluaren 3 zenbakian jasotako kasuan, halaber, diruz lagundutako jarduketaren kostuaz gaindi izandako soberakina itzuli beharko da, eta dirulaguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesa ere eskatuko da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan berariaz jaso gabe geratu den guztirako, arau hauek aplikatuko dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzko Orokorra; eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 8a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Hartutako neurrien funtzionamendua eta eraginkortasuna egiaztatzeko sistemen monitorizazioa, kontsumoari buruzko datuen eta ingurumen-baldintzen teleirakurketa, bilketa eta ustiaketa ahalbidetzen duen sistema bat erabiliz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak urrutitik egin dezan. Monitorizazio-sistemak prestazio hauek izan beharko ditu gutxienez:

Erabilitako monitorizazio sistemak gai izan behar du etengabe eta hamar minutuko tartean barneko giro-tenperatura, barneko hezetasun erlatiboa eta berokuntzarako energia-kontsumoaren balioak monitorizatzeko. Tenperatura, hezetasuna eta berokuntzarako energia-kontsumoa etxebizitza bakoitzaren arabera diskretizatuko dira. Nahikoa da tenperatura eta hezetasun erlatiboa noizean behin neurtzea etxebizitzaren barruko baldintzak hobekien adierazten dituen gelan.

Erabilitako sentsoreek haririk gabeko transmisio-sistemaren bat eduki beharko dute, instalatzeko obra handirik eskatzen ez dutenak, eta energiaz elikatzeko sistema propioa badute, monitorizazio-kanpaina osoan funtzionatzeko nahikoa izan behar du.

Konexio-sistemak sendoa izan behar du eta korronte elektrikoaren hornidura-gorabeheretatik babesteko sistemaren bat eduki behar du. Erregistroa eteten bada, sistemak automatikoki jarri beharko du martxan.

Aldagaien neurketaren ziurgabetasunak balio hauek baino txikiagoak izango dira: ± 0,5 ºC tenperaturari dagokionez; % ± 5 hezetasun erlatiboari dagokionez; % ± 5 berokuntzarako energia-kontsumoaren neurriari dagokionez.

Monitorizazio-sareak behar beste baliabide izan beharko du, eskuratutako datuak zerbitzari zentral batera transmititzeko, aurretik zehaztutako formatuan.

Neurketa-ekipoak muntatzeko zein haien funtzionamendurako egindako jarduerek eraikinaren segurtasunerako edota bizilagunen osasunerako ez direla arriskutsuak bermatu beharko du instalatzaileak, beharrezko diren neurri guztiak hartuta.

Eraberritutako eraikinaren energia-efizientziaren hobekuntza egiaztatzeko eta kuantifikatzeko, ezinbestean egin beharko dira barneko konfort termikoaren eta berokuntzaren energia-kontsumoa neurtzeko jarduketak, eraberritutako eraikinaren edo blokearen etxebizitzen lagin adierazgarri batean.

Hautaketa adierazgarria egiteko, jarraian zehaztu diren taulan ezarritako irizpideak bete beharko dira etxebizitzak hautatzeko. Etxebizitzak ezin badira hautatu irizpide horietako baten arabera, proiektuaren baldintza partikularren arabera justifikatu ahal izango da beste etxebizitza batzuen hautaketa. Nolanahi ere, monitorizatutako etxeak birgaitutako etxebizitza guztien % 20 izango dira gutxienez.

(Ikus .PDF)

Proposamenak barne hartuko du beharrezko informazio guztia, idatzia zein grafikoa, agindu honen xedea betetzen dela frogatzeko eta, proposatutako jarduketan oinarriturik, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatu ahal izateko. Proposamena gidoi honi jarraikiz egingo da:

  1. Deskribatzeko eta justifikatzeko memoria.

  2. Proposamenaren azterlan ekonomikoa.

  3. Planoak.

    1. DESKRIBATZEKO ETA JUSTIFIKATZEKO MEMORIA.

    Zehazki, eskema honi jarraituko dio deskribatzeko eta justifikatzeko memoriak:

  1. Eragileak. a) Erredakzio-taldea. b) Proiektuaren sustatzaileak: sustatzaile bakoitzaren IFK adierazi behar da. 2) Enkarguaren xedea. 3) Aurretiazko informazioa. a) Kokalekuari eta ingurune fisikoari buruzko datuak. b) Aurrekariak eta abiapuntuko baldintzatzaileak. c) Hirigintzako araudia eta beste araudi batzuk, hala badagokio (babes-araubidean dauden higiezinak, birgaitze integratuko eremuetan daudenak, eta abar). 4) Egungo egoeraren deskribapena. a) Eraikuntza multzoaren ortoargazkia edo kokapen-planoa, dauden ezkaratz guztiak adierazita eta dirulaguntza zer ezkaratzek eskatzen duten nabarmenduta. b) Zenbat urte dituen multzoak. Munta handi samarreko beste birgaitze-lan batzuk egin badira, noiz egin ziren eta zertarako. c) Solairuen azalera eta erabileren koadroak, ezkaratz bakoitzerako. Solairu bakoitzaren etxebizitza kopurua adierazi beharko da. d) Etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak betetzen diren justifikatzea, ezkaratz bakoitzerako, 317/2002 Dekretuaren IV. eranskinaren arabera. e) Eraikuntza-ezaugarri orokorrak. i) Zimenduak eta egiturak. ii) Inguratzailea. iii) Etxeko ur beroaren eta berokuntzaren produkzioa. iv) Irisgarritasuna. v) EITaren emaitza Premiazko lanak. vi) Argazki-erreportajea. 5) Esku hartzeko proposamenaren deskribapena. a) Jarduketen laburpena: zer-nolako esku-hartzea egingo den adierazi behar da (birgaitze integrala, birgaitze partziala, eraberritzea...), EITan jasotako definizioen arabera, eta berariaz adierazi behar da: i) Birgaitze integrala den edo ez. ii) Egituraren gain jardungo den eta, hala bada, egitura finkatzeko jarduketa bat den. iii) Esku-hartzearen ondorioz etxebizitza kopurua handitzea aurreikusi den. b) Energia-efizientzia hobetzeko jarduketak. i) Gaur egungo egoeraren energia-ziurtagirian eta esku-hartzeko proposamenaren ziurtagirian lortutako emaitzen laburpena, gaur egungo egoeraren eta proposamenaren kalifikazio energetikoari dagokienez, ezkaratz bakoitzerako, honako hauen artean bereizita: 1) CO2 emisioak, lortutako hobekuntzaren ehunekoa eta emisio horiei dagokien kalifikazioa adierazita. 2) Lehen mailako energiaren kontsumoa, lortutako hobekuntzaren ehunekoa eta kontsumo horri dagokion kalifikazioa adierazita. 3) Berokuntzarako urteko energia-eskaria, lortutako hobekuntzaren ehunekoa adierazita. ii) Jarduketa pasiboen deskribapena. 1) Proposatutako konponbidearen deskribapena, ezkaratz bakoitzerako, honako hauek bereizita: Fatxada: berariaz adierazi behar da EI-60 sektorizazio horizontala txertatuko dela solairu bakoitzaren forjatuan, suterik bada fatxadaren bidez bertikalki heda ez dadin. Baoak. Hegalak, irtenguneak, teilatu-hegalak. Zubi termikoak. Estalkia. Zolarria edo forjatu sanitarioa. Berokuntzarik gabeko eremuekin kontaktuan dauden barne-partizioak. 2) Itxitura mota bakoitzaren eraikuntza-sekzioen ereduen eskema, zer elementu dituen eta guztizko transmitantziaren emaitza zein den jasoko dituen laburpenarekin batera. Itxitura bakoitzerako, gaur egungo egoerari eta eraberritutako egoerari dagokion informazioa jaso behar da, baita aztertutako itxituraren guztizko azalera gutxi gorabehera zein den ere. 3) Proposatutako hobekuntzak etxebizitzen barneko airearen egoera okerragotuko ez duen justifikatzea. iii) Jarduketa aktiboen deskribapena. 1) Proposatutako konponbidearen deskribapena, honako hauek bereizita: Efizientzia handiko instalazio kolektiboa: deskribapena. Banako galdarak instalatzea/ordeztea: adierazi behar da, ezkaratz bakoitzerako: etxebizitza bakoitzean zer sistema dagoen etxeko ur beroa eta berokuntza produzitzeko. zenbat galdara ordezkatuko / berri instalatuko diren eta zer potentzia duten. Eguzki-instalazioak. Ezkaratz bakoitzerako jaso beharko da: Instalazioaren bideragarritasunaren aurretiazko azterketa: estalkian erabilgarri dagoen azalera eta orientazioa, instalazioak jartzeko beharrezko espazioa libre dagoen eta zer hoditeria proposatzen den. Xafla kopurua eta proposatutako kaptazio-azalera. Geotermiako instalazioak. Ezkaratz bakoitzerako jaso beharko da: Instalazioaren bideragarritasunaren aurretiazko azterketa: urbanizazio pribatuan erabilgarri dagoen azalera eta orientazioa, instalazioak jartzeko beharrezko espazioa libre dagoen eta zer hoditeria proposatzen den. Sorgailuaren potentzia termikoa. iv) Monitorizazio-proposamenaren deskribapena, ezkaratz bakoitzerako, agindu honen I. eranskinean adierazitakoari jarraikiz. c) Irisgarritasuna hobetzeko jarduketak. i) Lehendik zeuden irisgarritasun-baldintzen deskribapena, ezkaratz bakoitzerako: 1) Hiri-eremuan (bide publikotik ezkaratzeraino). 2) Eraikin barruan (ezkaratzean eta komunikazio bertikaleko gunean). ii) Proposamenaren deskribapena eta irisgarritasunaren arloan aplikatzekoa den araudiaren justifikazioa, ezkaratz bakoitzerako. Honako hauen artean bereizi behar da: 1) Igogailu berriak instalatzea, eskailerak moldatuko diren edo ez zehaztuz, eta nukleo berriak gauzatzea. Soluziorako lurzoru publikoa okupatu edo espazio-azalera pribatiboak laga / erosi behar badira, alderdi horiei dagokienez proposamena bideragarria den dokumentatu beharko da. 2) Lehendik ere bazeuden igogailuak egokitzea 3) Zero kotarako irisgarritasuna konpontzeko jarduketak, aurrekoaz bestelakoak. 4) Ezkaratzetik gertuen dagoen hiri-eremuan irisgarritasuna konpontzeko jarduketak, urbanizazio pribatuetan egitekoak badira. d) Suteen aurkako segurtasuna hobetzeko jarduketak. i) Suteei aurka egiteko dauden baldintzen deskribapena, ezkaratz bakoitzerako. ii) Proposatutako konponbideak SS OD betetzen duelako justifikazioa, ezkaratz bakoitzerako. iii) Lehendik zeuden babes-baldintzen deskribapena, ezkaratz bakoitzerako bereizirik: 1) Larrialdietarako argiak eta itzalgailuak. 2) Tutu lehorraren instalazioa, hala badagokio. 3) Detekzio- eta alarma-instalazioa. e) Kanpoko bizigarritasuna hobetzeko jarduerak. i) Etxebizitza bakoitzean (balkoiak, terrazak) atari bakoitzerako dauden kanpoko espazioen deskribapena. ii) Etxebizitza bakoitzean proposatutako kanpo-espazioen deskribapena, atari bakoitzerako bereiziz: 1) Kanpoko espazio sortu berriak. 2) Handitu beharreko kanpoko espazioak. 6) Jarduketa-programa: proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko kalkulatu diren epeei buruzko kronograma.

    2. PROPOSAMENAREN AZTERKETA EKONOMIKOA.

    Proposamenaren azterketa ekonomikoak eskema honi jarraituko dio:

    Proposamenaren aurrekontuaren laburpena, kapitulu bakoitzaren zenbatespen orokorrarekin. Aurrekontu bat egingo da ezkaratz bakoitzerako.

  1. Diruz lagundu daitezkeen jarduketei buruzko kapituluak. EGEF funtsen kofinantzaketaren ondoriozko betebeharrak betetzeko, diruz lagundu daitezkeen jarduketek kontabilitate bereizia izatea eskatzen baitute, kapitulu bereizi batean jaso beharko da diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitza, azpikapitulu hauekin, hala badagokio: 1. Energia-efizientzia / Jarduketa pasiboak (fatxada + estalkia). 2. Energia-Efizientzia / Jarduketa aktiboak: 2.1. Galdarak instalatzea/ordezkatzea / energia-efizientzia handiko instalazio kolektiboak. 2.2. Eguzki-instalazioak. 2.3. Instalazio geotermikoak. 3. Energia-efizientzia / Monitorizazioa. 4. Irisgarritasuna (obra zibila + igogailua): 4.1. Igogailu berria instalatzea. 4.2. Dagoen igogailu-kabina egokitzea. 4.3. Ezkaratzaren zero kotako obrak. 4.4. Kanpo urbanizazioko irisgarritasun obrak. 5. Suteen aurkako segurtasuna. 5.1. Itzalgailuak eta larrialdiko argiteria. 5.2. Tutu lehorra. 5.3. Detekzio- eta alarma-sistema instalatzea. 6. Kanpoko bizigarritasuna. 6.1. Sortu berriak diren bizitzeko kanpoko espazioak. 6.2. Lehendik dauden kanpoko espazioak handitzea. Aldi berean, zer-nolako obra den, aina azpikapitulu batzuk jaso daitezke kapitulu horien barruan, aina diruz lagundu daitezkeen jarduketa bakoitzari buruzko kapitulu eta azpikapituluak edonola ere kapitulu gisa agertu behar dira aurrekontuan. 2) Hondakinen kudeaketari, segurtasun eta osasunari eta kalitate-kontrolari buruzko kapituluak Gainera, kapitulu hauei dagozkien zenbatekoak era koherentean jasanaraz daitezke, diruz lagundu daitezkeen jarduketei buruzko kapituluei dagokienez: 2.1. Hondakinen kudeaketa. 2.2. Obraren segurtasuna eta osasuna. 2.3. Kalitate-kontrola. Horretarako, bi aukera daude: Kapitulu bereiz gisa sartzea aurrekontuan, eta hala bada diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzaren portzentajearen arabera jasanaraziko da (kapitulu horiek kanpo utzirik). Diruz lagundu daitekeen jarduketa bakoitzean azpikapitulu gisa sartzea; adibidez: Kapitulua: Energia-efizientzia / Jarduketa pasiboak (fatxada + estalkia) Azpikapitulua: Jarduketa pasiboetako hondakinen kudeaketa. Kapitulua: Irisgarritasuna (obra zibila + igogailua). Azpikapitulua: Irisgarritasun obretako hondakinen kudeaketa 3) Bitarteko osagarriak eta diruz lagundu daitezkeen jarduketetan jasanaraz daitezkeen beste kontzeptu batzuk. Azalpen hauek proposamena gauzatzeko proiektuaren fasean jaso behar dira; hala ere, memoria teknikoaren fasean hartu behar dira aintzat, zenbatespen ekonomiko zehatzagoa egin ahal izateko. Ohikoa da birgaitzeko lanetan bitarteko osagarriak egotea eta zuzeneko lotura izatea diruz lagundu daitezkeen jarduketekin; halakorik gabe, ezinezkoa litzateke horiek gauzatzea. Era berean, badira aurretiaz egiten diren zenbait jarduketa (eraispenak, desmuntatzeak...), jarduketak gauzatzeko ezinbestekoak direnak. Halakoetan, diruz lagundu daitezkeen jarduketekin lotura hertsi-hertsia duten bitarteko osagarriei eta aurretiazko jarduketei buruz ari garela betiere, diruz lagundu daitezkeen jarduketetan sar daitezke azpikapitulu gisa. Hala gertatzen da, adibidez, aldamioa jartzen bada fatxada baten birgaikuntza energetikoa egiteko, edo fatxadako zenbait elementu eraisten badira, edo zenbait hodi desmuntatzen badira birgaitze-lana egin ahal izateko. Bitarteko osagarri eta aurretiazko jarduketa horiek diruz lagungarritzat hartzeko, berariaz jaso behar dira azpikapitulu gisa diruz lagundu daitekeen dagokion jarduketaren kapituluan, proiektuaren gauzatze-fasean aurrekontua egiten denean. Fase horretan, diruz lagundu daitezkeen jarduketen kapitulu edo azpikapitulu bakoitzean jasanarazi direla ulertuko da. 4) Beste kapitulu batzuk. Diruz lagundu daitezkeenak ez ezik, beste jarduketa batzuk ere obren xede badira, aurrekontuan kapitulu bereizien bidez justifikatuko dira.

    3. PLANOAK.

    Planoen eskala eta neurria normalizatuak izan beharko dira. Horien zehaztapen-maila aurreproiektu batena izango da; dena dela, gaur egungo egoeraren eta birgaitu ondorengo egoeraren irisgarritasun-baldintzak justifikatzeko behar diren kotak eta oharrak egin beharko dira.

  1. Egoeraren eta kokalekuaren planoak. 2) Gaur egungo egoeraren oinplanoak, sekzioak eta altxaerak. Honako hauek adierazi behar dira: a) Itxitura motak, memoria deskribatzailearen arabera. b) Arotzeria motak, memoria deskribatzailearen arabera. c) Dauden kanpoko espazioak, memoria deskribatzailearen arabera. 3) Birgaitu ondorengo egoeraren oinplanoak, sekzioak eta altxaerak (esku-hartzearen ondorioz nabarmen aldatu direnak baino ez). Honako hauek adierazi behar dira: a) Energia hobetzeko itxiturak, memoria deskribatzailearen arabera. b) Hobetu edo ordeztu beharreko arotzeriak, memoria deskribatzailearen arabera. c) Egoera eraberrituan dauden espazioak, etxebizitza bakoitzean hauek bereiziz: i) Espazio sortu berriak: kotatuta eta ondoriozko azalera erabilgarria adierazita. ii) Handitu beharreko espazioak: kotatuta eta handitutako azalera erabilgarria eta guztizko azalera erabilgarria adierazita. 4) Egungo egoeraren irisgarritasun-baldintzak (bide publikotik), eta suteei aurre egiteko dauden segurtasun-baldintzak: a) Hiri-eremuaren eta atarirako sarbidearen oinplanoak, kota orokorrak eta zirkuluak barne, irisgarritasun-araudia betetzen den egiaztatzeko, eta dauden aldapak eta maldak adierazita. b) Eredu-oinplanoa eta kota orokorrak komunikatzeko nukleoa. 5) Birgaitu ondoko egoeraren irisgarritasun-baldintzak eta suteei aurre egiteko segurtasun-baldintzak. a) Hiri-eremuaren eta atariko sarbidearen goitiko bista, kota orokorrak eta zirkuluak barne, irisgarritasun-araudia betetzen den egiaztatzeko, eta proposatutako aldapak eta maldak adierazita. Suteei aurre egiteko babes-sistemen antolamendua. b) Eredu-oinplanoa eta kota orokorrak komunikatzeko nukleoa. Suteei aurre egiteko babes-sistemen antolamendua.

    (Ikus .PDF)