Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, sailburu beraren 2019ko irailaren 3ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 25
  • Hurrenkera-zk.: 595
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/01/14
  • Argitaratze-data: 2020/02/06

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak argitaratu ziren (2019ko martxoaren 7ko EHAA).

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren bidez, zuzendari beraren 2019ko urtarrilaren 22ko Ebazpena aldatzen da; ondorioz, Iker Navarro Antón jaunari eta Alazne Ramos Urutxurtu andreari, alegia izangai hautatuei, handitu zitzaien aipatutako hautaketa-prozeduren lehiaketa-aldian guztira lortutako puntuazioa.

Era berean, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren bidez (ebazpen horrekin aldatu egiten dira 2019ko uztailaren 30eko eta 2019ko abuztuaren 30eko zuzendari beraren Ebazpenak, zeinen bidez argitara eman baitziren hautatutako izangaien behin betiko zerrendak), aipatutako izangai hautatuek lortutako puntuazio globala handitu zen, lehiaketa- eta oposizio-aldietan lortutako puntuazioak haztatu izanaren ondoriozkoa. Aldaketa horiek eragina dute aipatutako izangaiei esleitutako zerrenda-zenbakian; horiek praktiketako funtzionario izendatuak izan ziren Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bidez.

Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren VI. eranskina; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, sailburu beraren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak. Honako aldaketa hauek egin dira esleitutako zerrenda-zenbakiari dagokionez, VI. eranskinean:

Iker Navarro Antón jaunari, Maisu-maistren kidegoko Ingelesa espezialitatekoa, txanda irekian, 2019093995 zerrenda-zenbakia dagokio.

Alazne Ramos Urutxurtu andreari, Maisu-maistren kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatekoa, txanda irekian, 2019127450 zerrenda-zenbakia dagokio.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, bai eta Hezkuntza Sailaren web-orrietan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» y «Pasahitza» sartu behar dira) «Berriak» atala eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (4)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.