Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko irailaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4034
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/09/08
- Argitaratze-data: 2020/10/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau
Lehenengoa. José Andrés Blasco Altuna Legebiltzarreko kontuetako aholkulari izendatzea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean (kodea: 5256; dotazioa: 1; maila: zuzendaria).
Bigarrena. Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.
Hirugarrena. Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.
Laugarrena. Izendapen honek 2020ko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da, izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein unetan indargabetu daiteke.
Bosgarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 8a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.