Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2020ko irailaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zabaltzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4259
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/09/30
- Argitaratze-data: 2020/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Herrizaingoa
Testu legala
Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatua Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.
Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako eskola-kontseiluen erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.
Itunpeko ikastetxe pribatuetako eskola-kontseiluetako kideen azken hautespena 2018-2019 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2020-2021 ikasturtean egin behar da berrikuntza.
Hezkuntzako sailburuari dagokio hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela adieraztea.
Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa
Hauteskunde-prozesua urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatua xedatutakoaren arabera egingo da. Horren bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozedura.
Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 30a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.