Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez, Bilboko udalerriko Uretamendin (Armotxabidea), alde batetik 25 etxebizitza esleipen prozedura orokorretik kanpo uzten baitira ordezko bizileku bat eskuratu behar dutenen eskubidea ahalbidetzeko, eta bestetik hasiera ematen baitzaio babes bereziko 20 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 2574
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/08
  • Argitaratze-data: 2020/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Etxebizitza hauen esleipen prozedurak Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak ezartzen duenari jarraituko dio. Izan ere horrela ezartzen du Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluak. sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduak aldaketak izan ditu (batik bat alokairuko etxebizitzen esleipen prozedurari dagokion atalean) 2020ko urtarrilaren 20an EHAAn argitaratu zen dekretuak eraginda (210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa).

Bigarrena. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Bilboko Udaleko alkateak 2013ko uztailaren 23an lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, Bilboko udalerrian, Iturrigorri, Gardeazabal, Armotxabidea, Penaskal bidea, Arangoitiko eta Txurdinaga alorretan, babes ofizialeko etxebizitzen sustapena arautzeko. Aipatu hitzarmenaren seigarren atalean sailak hitz ematen du sustapen horietan Bilboko Udala bakarrik joko duela udal interesduntzat.

Hirugarrena. 2019ko otsailaren 6ko Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariaren Ebazpenaren bidez, babes sozialeko behin betiko kalifikazioa eskuratu zuen Bilboko udalerriko Uretamendiko (Armotxabidea) 45 etxebizitzako sustapenak. Eusko Jaurlaritzak sustatzen ditu etxebizitza horiek eta EB2-2305/11-EE-000 da espediente zenbakia.

Laugarrena. Bilboko Uretamendi auzoko 45 etxebizitza sozialeko sustapen hau Gardeazabal auzoan lurralde antolaketatik kanpo dauden etxeetan legez bizi diren pertsonei ordezko etxebizitza bat emateko da batik bat. Gauzak horrela, sustapeneko 25 etxebizitza familia horiei ordezko etxebizitza emateko erabiliko dira eta gainerako 20 etxebizitza aurrekarien lehen atalean azaltzen den prozeduraren arabera esleituko dira.

Bosgarrena. Alokairuan esleituko diren 20 etxebizitza horietako bi, bi logelakoak, 88,84 m2-ko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorra duten desgaituei egokituta daude. Gainerako 18 etxebizitzetatik, 12 bi logelakoak dira eta 59,66 m2 eta 59,74 m2 bitarteko azalera dute, eta 6 etxebizitza hiru logelakoak dira eta 87,83 m2-ko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko erregimena alokairua izango da, eta xedapen-zatiaren seigarren atalean azaldutako kupotan banatuko dira.

Lehenengoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari dagokio agindu hau ematea, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen denaren arabera; eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokia esleitzeko prozedurei buruzko Aginduko (hemendik aurrera Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua) 48. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Bigarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak 36. artikuluan eta ondorengoetan ezartzen ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Toki Administrazioen hirigintza-jardueren ondorioz beste bizileku bat eman behar den kasuetan jarraitu beharreko irizpideak eta prozedura.

Hirugarrena. Martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 39.6 artikuluak zehazten duenez, aipatutako eskubidea bermatzera bideratutako etxebizitzak ez dira prozedura orokorraren bidez esleituko, eta 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 48. artikuluak ezartzen du esleipen prozedurari hasiera emateko aginduan zehaztu behar dela, besteak beste, zenbat etxebizitza bideratuko diren ordezko bizilekutarako.

Laugarrena. Abenduaren 26ko 210/2019 Dekretuak (Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa) azken xedapenetako zazpigarren artikuluko 4. puntuan aldatzen du 2012ko urriaren 15eko Aginduaren II. tituluko III. kapitulua non arautzen baita alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien esleipen prozedura. Dekretuak 2012ko urriaren 15eko Aginduan 47 bis artikulua txertatzen du eta bertan esaten denez, sustapen guztietan kolektibo jakin bati berariaz bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien kasuan salbu, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira kolektibo hauen premiei erantzuteko: desgaitasunen bat duten pertsonak, gutxienez titularretako bat 36 urtetik beherakoa duten bizikidetza-unitateak, etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak, etxebizitza-premia berezia duten pertsonak eta gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra. Kupoek 47 bis artikuluko 4. puntuan aipatzen diren ehunekoak errespetatu behar dituzte.

Bosgarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluak, egungo erredakzioan, esaten du etxebizitzen esleipena 47 bis artikuluan aipatzen diren irizpideen arabera egingo dela; hots, kupoen arabera, etxebizitzen egokitasunaren arabera eta 51. artikuluan aipatzen den baremoaren arabera, betiere prozeduran onartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordenari jarraituz. 51. artikulu horrek baremoa arautzen du, honakoa kontuan izanik: eskatzaileen diru-sarrerak, bizikidetza-unitateko kide kopurua, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan duten antzinatasuna eta etxebizitza-premia berezia.

Bizikidetza-unitateko kide-kopuruagatik ematen den puntuazioa bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta sustapeneko etxebizitzek duten logela-kopuruaren arabera emango da. Hala, logela bateko etxebizitzetarako: puntu 1 emango zaie bi kidek osatutako bizikidetza-unitateei, eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. 2 logelako etxebizitzetarako: 3 puntu emango zaizkie hiru kidek osatutako bizikidetza-unitateei, puntu 1 bi kidek osatutako bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Azkenik, 3 edo 4 logelako etxebizitzetarako, 7 puntu emango zaizkie sei kidek edo gehiagok osatutako bizikidetza-unitateei, 5 puntu bost kidek osatutako bizikidetza-unitateei, 3 puntu lau kidek osatutako bizikidetza-unitateei eta puntu 1 hiru kidek osatutako bizikidetza-unitateei.

Seigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 27. artikuluak zehazten du etxebizitza bat noiz den egokia, bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren eta esleitu beharreko etxebizitzak dituen logelen arabera.

Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau

Lehenengoa. Alde batetik, Bilboko udalerriko Uretamendin (Armotxabidea), EB2-2305/11-EE-000 espedienteko, 25 etxebizitza esleipen prozedura orokorretik kanpo uztea, ordezko bizileku bat eskuratu behar dutenen eskubidea ahalbidetzeko; eta bestetik, sustapen honetako babes bereziko 20 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematea.

Bigarrena. Prozeduratik kanpo utzitako etxebizitzak ordezko etxebizitzak emateko erabiltzen ez badira, Etxebizitzako Lurralde ordezkariak esleituko ditu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluan ezartzen denari jarraituz.

Hirugarrena. Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko erregimena alokairua izango da, horrek ezertan galarazi gabe ordezko etxebizitza laga zaien pertsonen eskubideak.

Laugarrena. Araudiak egokitzapenaren inguruan esaten duenari jarraituta, sustapen honetan ezin izango dute parte hartu 6 kide baino gehiagok osatutako bizikidetza unitateek.

Bosgarrena. 20 etxebizitzako esleipen prozedura honetan Agindu hau argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Bilboko udalerrirako edo Bilbao Metropolitarreko udalerriren batean altan daudenek parte hartu dezakete, betiere honako baldintzak betetzen badituzte:

  1. Agindu hau argitaratzen den egunean Bilboko udalerrian erroldatuta egon behar da gutxienez bizikidetza unitateko eskatzaileetako bat.

  2. 2018. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Baldintza hau egiaztatzeko eskabidearen titular guztien diru-sarrerak kontuan hartuko dira. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko, ez eta etxebizitza bat izateko eskubide subjektiborako eskubidea onartuta dutenek ere.

  3. Etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez eduki izana agindu hau argitaratzen den eguneko aurreko bi urteetan. Dena dela, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduko 9. artikuluan jasotako etxebizitza premiaren baldintzaren salbuespenak kontuan izango dira.

    Seigarrena. Esleitu beharreko 20 etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

  1. 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten desgaituei egokitutakoak. Etxebizitza horiek esleitzeko, 2012ko urriaren 15eko 52. Artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio, hau da: lehenik eta behin, desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei esleituko zaizkie etxebizitzak; gero, 2. eranskin horretan B letrarekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonei, eta, azkenik, 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenei eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

  2. 18 etxebizitza gainerako eskatzaileen artean banatuko dira kupo hauek errespetatuta:

    6 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 33,33) bizikidetza-unitatearen titularretako bat gutxienez 36 urtetik beherakoa den kasuetarako.

    4 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 22,22) etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonen artean esleituko dira.

    4 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 22,22) etxebizitza-premia berezia duten pertsonen artean esleituko dira.

    4 etxebizitza (sustapen honetan esleituko direnen % 22,22) gainerako eskatzaileen artean (kupo orokorra) esleituko dira.

    Kupo hauetako batean etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, etxebizitza horiek handitu egingo lukete kupo orokorrera bideratutako etxebizitzen kupoa.

    Zazpigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 47 bis 2. artikuluak esaten duenari jarraituz, hainbat kolektibotako kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak, etxebizitzen kopuru handiena duen kupoko taldera sartuko dira.

    Zortzigarrena. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza-unitateek sustapen honetako esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute 2020ko uztailaren 3tik 29ra bitartean (biak barne) hauetako bide baten bitartez:

    Telefonoz: Etxebideko webgunean http://www.etxebide.euskadi.eus argitaratuko den telefono zenbakira deituta eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula) argitaratuko den telefono-zenbakira deituta.

    Postaz: Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua, 48011 Bilbao.

    Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus webgunearen bidez.

    Bederatzigarrena. Onartutako eskaerak hurrengo lerroetan jasotako barematzeko irizpideen araberako puntuazioa jasoko dute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 51. artikuluak dioenari jarraituz.

  1. Diru-sarrerak: 10 puntu emango zaizkie 0 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei; 9 puntu, 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei; 8 puntu, 15.001 eta 25.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 25.001 eta 39.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituztenei.

  2. Bizikidetza-unitateko kide kopurua: bizikidetza-unitateko kide kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela kopurua hartuko da kontuan. Logela bakarreko etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Bi logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei. Hiru edo lau logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateei, 5 puntu 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, 3 puntu 4 kide dituzten bizikidetza- unitateei eta puntu bat 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

  3. Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan: puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

  4. Etxebizitza-premia berezia: 4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei. Desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunen bat duten pertsonei eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonei dagokienez, 4 puntu emango zaizkie hori egiazta dezaketen bizikidetza-unitateko kideren bat duten espedienteei. Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

    Hamargarrena. Kontuan izango den baremazioa agindua hau argitaratuko den egunekoa izango da. Berdinketa kasuan, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

    Hamaikagarrena. Sustapen honetako bi logelako etxebizitzak esleitzerakoan gehienez 4 kideko bizikidetza unitateei esleituko zaie, hiru logelako etxebizitzak esleitzerakoan gehienez 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei esleituko zaie.

    Hamabigarrena. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 50. artikuluaren idazketa berrian ezarri bezala, etxebizitzak esleitzeko orduan, 47 bis artikuluan aipatzen diren kupoak, etxebizitzen egokitzapena eta prozeduran sartutako pertsonek edo bizikidetza-unitateek lortutako puntuazio-ordena hartuko dira kontuan, betiere 51. artikuluan xedatutako baremoa aplikatuz.

    Hamahirugarrena. Esleipena amaitutakoan, prozeduran dauden kupoak bezainbeste itxarote-zerrenda egingo dira, parte hartu bai baina etxebizitzarik eskuratu ez dutenak egongo direla barruan. Itxaron zerrendak amaitu ondoren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 59. artikuluak ezarritakoari jarraituko zaio esleipenak egiteko.

    Hamalaugarrena. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxaron-zerrendak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko dira (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).

    Hamabosgarrena. Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

    Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 8a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

    IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik