Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko ekainaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Horren bidez, argitara eman dira 2020an etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko hainbat jarduketa babesgarritako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 2651
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/24
  • Argitaratze-data: 2020/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza programan Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren edo haren sozietate publikoen merkatuan, lurzorua erosteko eta urbanizatzeko eragiketetan eta etxebizitzak eraikitzeko eragiketetan esku-hartze zuzenak egitea dakarten jarduera-ildo jakin batzuk daude, erosteko zein alokatzeko. Jarduketa horiek kontratu publikoen, programa-kontratuen, lankidetza-hitzarmenen eta abarren bidez bideratzen dira, eta emaitzak herritarrei jakinarazteko prozedura espezifikoak eta bereiziak dituzte.

Era berean, dirulaguntzen politiken aukera zabala dago, deialdi indibidual eta espezifikoa izanik (adibidez, sustapen itundu bateko dirulaguntzak esleitzea) edo deialdi publiko propio eta bereizia izanik (renove, irisgarritasuna, etab.). Edonola ere, deialdi horietan ezarrita egoten dira politika horiek finantzatzeko kredituak.

Azkenik, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan badaude beste laguntza batzuk honako ezaugarri hauek dituztenak: arau bidez erregulatzen dira eta ez dute aldizkako deialdirik, eta beraz, edozein unetan eska daitezke eta segidan ematen dira. Horregatik, aurreikusita dago horiek finantzatzeko aurrekontu-kredituen zenbatekoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian urtero argitaratu behar direla. Betebehar hori herritarrei eta, bereziki, onuradunei ematen zaien informazio-maila hobetzeko asmo nabarmenari erantzuten zaio.

Zehazki, 2020ko ekitaldirako kredituak argitara emateko betebeharrak honako arau hauei eragiten die:

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2008ko martxoaren 28ko EHAA, 59. zk.). Dekretu hori honako dekreku honek aldatu zuen: 210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa (2020ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.).

Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zk.). Agindu hori 2007ko martxoaren 8ko Aginduak zuzendu zuen (2007ko maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.) eta honako xedapen hauek aldatu zuten: Agindua, 2011ko azaroaren 23koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena (2011ko azaroaren 29ko EHAA, 226. zk.); Agindua, 2014ko azaroaren 26koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena (abenduaren 1eko EHAA, 229. zk.); 146/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan (2015eko abuztuaren 4ko EHAA, 146. zk.); eta 210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa (2020ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.).

Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lehentasunez erregimen orokorreko zein erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zk.).

Agindua, 2008ko azaroaren 7koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa. (2008ko azaroaren 19ko EHAA, 222. zk.). Agindu hori honako agindu hauek zuzendu zuten: Agindua, 2008ko abenduaren 9koa (2009ko urtarrilaren 29ko EHAA, 14. zk.); eta, Agindua, 2009ko urtarrilaren 28koa (2009ko martxoaren 12ko EHAA, 50. zk.). Eta honako xedapen honek aldatu zuen: 628/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan (2009ko abenduaren 30eko EHAA, 250. zk.).

Agindua, 2010eko urriaren 6koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzkoa (2010eko urriaren 21eko EHAA, 203. zk.). Agindu hori honako dekreku honek aldatu zuen: 210/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa (2020ko urtarrilaren 20ko EHAA, 12. zk.).

Agindua, 2018ko abenduaren 18koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, etxebizitzaren alokairurako Gaztelagun programaren laguntzak arautzen dituena eta deialdia egiten duena (2018ko abenduaren 28ko EHAA, 249. zk.). Agindu hori honako agindu honek aldatu zuen: Agindua, 2019ko abenduaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita etxebizitzaren alokairurako Gaztelagun programaren laguntzak arautu eta deialdia egiten duen agindua. (2019ko abenduaren 17ko EHAA, 239. zk.).

Esan behar da 2020rako birgaitze-jardueraren lerroan, etxebizitza- eta eraikin-parkearen efizientzia energetikoa hobetzeko politikei zuzenean lotuta dauden zenbait jarduera hautatu direla Euskadiko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboan sartzeko, eta horrek jarduerak argitara emateko betebehar berriak dakartza berekin, agindu honen testuan jasotzen direnak.

Horren ondorioz, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

Lehenengoa. 2020ko ekitaldian etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko dirulaguntza lerroei finantza-estaldura emateko honako ordainketa- eta konpromiso-kreditu hauek iragartzea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena. «Alokairuaren sustapena» epigrafean sartzen diren dirulaguntzak babestekoak diren jardun hauetarako izango dira: alokairu babesturako etxebizitzak sustatzea; alokairu babestuan eskaintzeko etxebizitzak erostea; zuzkidura-bizitokiak sustatzea; eta, landa-eremuetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta alokairuan jartzea.

Hirugarrena. «2020ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak» epigrafean sorospen-eskubidea duten jardun hauek sartzen dira: alokairu babesturako etxebizitzen sustapena; alokairu babestuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko eragiketak; zuzkidura-bizitokien sustapena; eta, lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak, edozein administrazio publikoren mendeko lurzoru-ondare publikoak eratzeko, lehentasunez babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.

Laugarrena. «Birgaitzea» izeneko epigrafea eta, zehazki, etxebizitzen eta eraikinen efizientzia energetikora bideratutako dirulaguntzak estaliko dituen zatia EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin finantzatuko da, 2014-2020 programazio-aldirako.

Hori dela eta, eraikinen inguratzaile termikoetan esku hartzea eskatzen duten birgaitze-jarduketak burutzen dituzten jabeen erkidegoek, dirulaguntza hauen onuradun badira, beren gain hartu beharko dituzte «Laguntzaren baldintzak ezartzen dituen dokumentua-LBED» agirian zehaztutako betebehar gehigarriak, Etxebizitzako sailburuordearen apirilaren 26ko 1/2017 Instrukzioak ezarritakoarekin bat.

Arlo honetan azkenean emango diren dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. ataleko 115. artikuluan aurreikusitako zerrenda publikoan agertuko dira.

Bosgarrena. Agindu honetan aipatutako dirulaguntza-lerroek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra bete behar dute.

Arau honen aplikazioak lerro horien ohiko kudeaketan duen irismena Etxebizitzako sailburuordearen maiatzaren 23ko 2/2017 Instrukzioan (martxoaren 12ko 2/2018 Instrukzioak aldatua) eta Etxebizitzako sailburuordearen azaroaren 28ko 4/2017 Instrukzioan garatu da.

Seigarrena. 2020ko ekitaldiaren kontura eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu lehenengo atalean adierazitako diru-kopuruak edo, indarrean dagoen legedi aplikagarriaren arabera aurrekontu-aldaketarik onartuz gero, kopuru horiek izango duten igoeraren ondoriozko kopurua. Aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindu baten bidez.

Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da laguntza gehiago emango. Kredituaren amaiera Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Zazpigarrena. Agindu honetan aipatzen den etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko araudian jasotako erregulazioaren arabera baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak, baliabide ekonomikorik ez izateagatik bakarrik ukatzen badira, hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira, baldin eta eskatzaileak dagokion lurralde-ordezkaritzara edo zuzendaritza funtzional kudeatzailera idazki bat bidaltzen badu, eskaera baldintza berberetan mantentzeko asmoa duela adieraziz. Aukera hori hurrengo ekitaldian baliabide ekonomiko nahikoak izatearen baldintzapean egongo da.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.