Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko ekainaren 11koa, Hezkuntza sailburuarena, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Itxaropena Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 2711
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/06/11
  • Argitaratze-data: 2020/07/10

Testu legala

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzeko baimena eskatuz, Valle de Trápaga-Trapagarango (Bizkaia) «Itxaropena Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

Kode-zenbakia: 48011275.

Izen espezifikoa: «Itxaropena Ikastola».

Titularra: Itxaropena Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Doctor Severo Ochoa kalea, 2.

Udalerria: Valle de Trápaga-Trapagaran.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

  1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gehitzea, 30 ikaspostuko edukierakoa.

    Ikastetxearen osaera:

  2. Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

    2 unitate, urtebetetik beherako ikasleentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa. 2 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa. 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

  3. Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

  4. Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

  5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostu.

  6. Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik