Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2020ko apirilaren 16koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez jaulkitzen baita ehun eta bost milioi euroko Euskadiko zor publikoa eta zehazten baitira eragiketa horren ezaugarriak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 77
  • Hurrenkera-zk.: 1900
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/04/16
  • Argitaratze-data: 2020/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Otsailaren 18ko 18/2020 Dekretuaren bidez, 2020ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea erabakitzen eta baimentzen da, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legeak 10. artikuluaren 1. apartatuan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 105.000.000 euro.

  2. Modalitatea: obligazioak.

  3. Jaulkitze-prozedura: jaulkipen pribatua.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2020ko apirilaren 30a.

  5. Interesa: urteko nominalaren % 1,30, urtero apirilaren 30an ordainduko dena.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 99,581.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: 2035eko apirilaren 30a.

  9. Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

  10. Banakako balioa: mila euro (1.000,00).

  11. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ogasun eta Ekonomia Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balore-merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeari edo Finantza Politikako zuzendari, bietako edonori, ematen zaio baimena zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsiak eta osagarriak sina ditzan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.