Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2018ko martxoaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularra eta berria izendatzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 1484
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/14
  • Argitaratze-data: 2018/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta antolatzeko urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuaren xedapen iragankor bakarrak Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari ahalmena ematen dio agindu bidez Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularra izendatu dezan.

Aipatu xedapenean ezarritakoa betetzeko, eta indarrean diren legezko xedapenek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuaz, honako hau

Gerardo Zubeldia Albizu jauna Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titularra kargutik kentzea.

Alberto Uribarri Lanchares jauna Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko idazkari titular izendatzea.

Goiko lerroaldean aipatutako pertsonak Ogasun eta Finantza Sailarekiko adskripzioa galtzen badu, berehala utziko dio Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiko kide izateari.

Dekretu honek argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorio administratiboak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 14a.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.