Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2016ko maiatzaren 17koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Lanpostuen Balorazio-Batzordea osatuko duten kideak izendatzen dituen 2006ko abenduaren 21eko agindua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2512
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/05/17
- Argitaratze-data: 2016/06/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuak sortzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomiadunetako lanpostuen balorazio-batzordea. Ogasun eta Herri Administrazio saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikita egongo da batzorde hori, eta haren helburua izango da baloratzeko bidaltzen zaizkion lanpostuak aztertzea; eta lanpostu bakoitzari balioa egoztea dagokion antolaera-egituraren barruan.
Aipatutako dekretu horren 5. eta 6. artikuluak kontuan harturik,
Joana Madrigal Jimenez andrea, (Manuel Cañadas Perez jaunaren ordez).
Jesús Bañares Santin jauna (Adolfo Martinez de la Pera jaunaren ordez).
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 17a.
Herri Administrazioa eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: AGINDUA, 2023ko azaroaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Lanpostuen Balorazio Batzordeko kide batzuk kargugabetzen baitira eta beste batzuk izendatzen.
- Ikus: AGINDUA, 2021eko urtarrilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Lanpostuen Balorazio Batzordeko kideen ordezkari batzuk, titularrak eta ordezkoak, kargutik kendu eta izendatzen dituena.