Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2015eko ekainaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez hirugarrenez aldatzen baita agindu hau: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan izan daitezkeen aldi baterako irakasle-beharrizanak estaltzeko izangaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2622
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/06/08
- Argitaratze-data: 2015/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko langile funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituena, 17.1 artikuluan ezartzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak berariazko araudi baten bidez zehaztuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda kudeatzeko jarraibideak, eta, horretarako, arau hori konfiguratzeko oinarrizko irizpideak ezartzen ditu artikulu horretan zehar.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko izangaien zerrenda kudeatzeko araudia onartu zen. Eta 2013ko apirilaren 18ko eta 2014ko apirilaren 16ko Aginduen bidez, aipatu agindua aldatu zen.
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola (Dantzerti) sortzearen kariaz, Arte Dramatikoaren eta Dantzaren goi-mailako irakaskuntza artistikoetako espezialitateak sartu behar dira izangaien zerrendaren kudeaketari buruzko araudian; horrela, espezialitate horietako ordezko irakasleen zerrenda berriak sortzen dira. Goi-mailako irakaskuntza artistikoko ikastetxea sortzetik eratorritako gai guztiak barne hartzen dira bertan, ordezko izangaien zerrenda kudeatzeko beharrezkoak direnak, hala nola, zerrenda horiek ordenatzeko aplikatu beharreko berariazko baremo bat zehaztea (irakaskuntza-maila guztietako espezialitate guztietarako merezimenduen baremo orokorraz gain), espezialitate horien ezaugarri bereziei erantzuteko. Gauza bera gertatzen da Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoko Musikako espezialitateetan, hau da, berariazko baremo bat dago, eta espezialitate bakoitzeko zerrendetarako sarbidea ematen duten titulazioen zehaztapen bat.
Ondorioz, aipatu 2012ko abuztuaren 27ko Agindua hirugarren aldiz aldatu behar da, azaldutakoa sartzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko funtzionarioen lan-baldintzen akordio arautzailearen arabera, alderdien artean era negoziatuan eguneratu behar dira instrukzioak, negoziazio sektorialaren bidez bete den eskakizuna.
Horren guztiaren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren 3. artikuluaren Hautagaien zerrendak eratzea eta horien indarraldia 1. atalaren f) idatzi-zatia aldatu eta g) idatzi-zatia eranstea.
artikuluaren Hautagaien zerrendak eratzea eta horien indarraldia 1. atalaren f) idatzi-zatia aldatzen da, eta g) idatzi-zatia eransten, eta honela idatzirik geratuko dira:
Arte Dramatikoaren (8. taldea) eta Dantzaren (9. taldea) Goi-mailako Irakaskuntza Artistikoak.
Prestakuntzari Laguntzeko eta Hezkuntza Berrikuntzako (Berritzegune) zentroak eta irakaskuntza-laguntzako beste zerbitzu batzuk.
Bigarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren 8. artikuluaren Hautagaien zerrendetan sartzeko eskakizun espezifikoak 1. atalaren b) idatzi-zatia aldatzea.
Arte Dramatikoaren eta Dantzaren irakaskuntzak eransten zaizkio 8. artikuluaren Hautagaien zerrendetan sartzeko eskakizun espezifikoak 1. idatzi-zatiaren b) azpiatalari, eta honela idatzirik gelditzen da
«b) Bigarren Hezkuntza, Hizkuntza Eskola Ofizialen irakaskuntzak, Musika irakaskuntzak, Arte Dramatikoaren eta Dantzaren Goi-mailako Irakaskuntza Artistikoak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzak (Arte Plastikoetako eta Diseinuko Kidegoetako irakasleentzako gordetako ikasgaiak): doktorearen, lizentziadunaren, ingeniariaren, arkitektoaren titulua edo dagokion gradu-titulua edo irakasteko balio duten titulu baliokideak.»
Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren «Merezimenduen baremoa» I. eranskineko A) ataleko 5. oharra aldatzea.
Merezimenduen baremoa I. eranskineko A) ataleko 5. Oharrean (Prestakuntza akademikoaren 2. Puntuari dagokiona), aldatzen da eta honela idatzita geratzen da:
5. 2.2 eta 2.3 ataletan ez da kontuan hartuko maila bakoitzean sartzeko oro har eskatzen diren titulazioak, ondoren esaten direnak:
Haur eta Lehen Hezkuntza: maisu/maistraren, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakaslearen edo Lehen Hezkuntzako maisu/maistraren titulua, edo dagokion gradu-titulua.
Bigarren Hezkuntza, Arte Plastikoak eta Diseinua (Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoari erreserbaturiko irakasgaiak), Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzak, Musikako irakaskuntzak eta Arte Dramatikoaren eta Dantzaren Goi-mailako irakaskuntza artistikoak: doktorearen, lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren titulua edo dagokion gradu-titulua.
Lanbide Heziketa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzak (Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoari eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lantegiko maisu-maistren kidegoari erreserbaturiko irakasgaiak): diplomatuaren, arkitekto teknikoaren, ingeniari teknikoaren titulua edo dagokion gradu-titulua.
Adierazitako tituluetako bat baremaziotik baztertzen bada, izangaia dagoen zerrendako mailaren arabera, dituen gainerako tituluak barematuko dira.
Izangaia zer zerrendatan dagoen, zerrenda horren mailarako goian adierazi tituluetarik bat ere ez badu, eta bai, ordea, zerrenda horretan sartzeko aukera ematen duen maila apalagoko bestelako tituluren bat, azken hori ez zaio barematuko, eta izangai horrek dituen gainerako tituluak zenbatuko dira.
Laugarrena. D) eta E) idatzi-zatiak gehitzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren «Merezimenduen baremoa» I. eranskinari.
eta E) idatzi-zatiak gehitzen zaizkio «Merezimenduen baremoa» I. eranskinari, eta honela idatzirik gelditzen dira:
Arte Dramatikoaren Goi-mailako irakaskuntza artistikoei soilik aplikatzeko.
(Ikus .PDF)
5.4 atalean bazter uzten dira Arte Dramatikoko ikastetxeetan irakaslan gisa antolatutako jarduerak.
Dantzaren Goi-mailako irakaskuntza artistikoei soilik aplikatzeko.
(Ikus .PDF)
6.4. atalean bazter uzten dira Dantzako ikastetxeetan irakaslan gisa antolatutako jarduerak.
Oharrak
Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak, abenduaren 12ko 2063/2008 Errege-Dekretuak aldatutakoa, ezarritakoa betez ISBN-a edo kasuan kasuko ISSN-a edo ISMN-a izatera behartuta dauden argitalpenek hori ez badute, ez dira balioetsiko ezta argitalpenaren egilea eta editorea pertsona bera bada ere.
Ondoko argitalpen hauek ez dira barematuko: programazioak, oposiziotako ikasgai-zerrendak, unitate didaktikoak, klaseko esperientziak, ikasleentzako ariketen edo lanen bildumak, karrerako irakasgaietako lanak, legeria, ikerlan deskriptibo eta enumeratiboak, egunkarietan argitaratutakoak, hitzaurreak eta iritzi-artikuluak.
Arte Dramatikoa eta Dantza espezialitateen D) eta E) ataletan aurreikusitako berariazko merezimenduak barematzeko, batzorde barematzaileak eratuko dira, zeinak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen bidez izendatuko baitira. Kasu bakoitzean zer gai aztertu behar den, bada, horretarako, aholkulari espezialistak izenda daitezke.
Bosgarrena. F) idatzi-zatia gehitzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren «Espezialitateak eta ikasgaiak» II. eranskinari.
idatzi-zatia gehitzea «Espezialitateak eta ikasgaiak» II. eranskinari, zeina horrela idatzita geratuko baita:
F) ARTE DRAMATIKOAREN ETA DANTZAREN GOI-MAILAKO IRAKASKUNTZA ARTISTIKOAK
MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Seigarrena. F) idatzi-zatia gehitzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren «Titulazioen eta espezialitateen taula» III. eranskinari.
idatzi-zatia gehitzea «Titulazioen eta espezialitateen taula» III. eranskinari, zeina horrela idatzita geratuko baita:
F) ARTE DRAMATIKOAREN ETA DANTZAREN GOI-MAILAKO IRAKASKUNTZA ARTISTIKOAK
MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA
ARTE DRAMATIKOKO ESPEZIALITATEAK
(Ikus .PDF)
DANTZAKO ESPEZIALITATEAK
(Ikus .PDF)
Zerrenda-irekiera berrien ondorioz, Agindu honek arautzen dituen Goi-mailako irakaskuntza artistikoetako espezialitateetako zerrendetan sartutako pertsonek Agindu hau indarrean sartu eta gero hasitako birbaremazio-prozesuan parte hartuko dute.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 8a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.