Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko ekainaren 17koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Irale programaren baitan 2015. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 113
  • Hurrenkera-zk.: 2711
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/06/17
  • Argitaratze-data: 2015/06/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa (Irale) arautzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (EHAA, 1994-02-11) bere hirugarren atalean dioenez, Irale programak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz besteko ikastetxeetan, publiko zein pribatutan eta edozein irakasmailatan, lanean diharduten irakasleak hartuko ditu kontuan.

Hezkuntza Sailburuordetzak 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako Aurkezpen Txostenak argitaratuak ditu formatu elektronikoan (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/euskara), bertan ikastetxe pribatuetako irakasleei irakastordu barneko ikastaroetan parte hartzeko aukera ematen zaielarik.

Kontuan hartu ditu, bide batez, ondoko lege eta dekretu hauek: batetik azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskadiko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateratuaren VI. tituluko xedapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoak; bestetik abenduaren 20ko 4/2013 Legea, zeinaren bitartez Eusko Legebiltzarrak, besteak beste, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren gastuen egoera onartu baitzuen. Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Diru-laguntza bi epe-alditan banatuko da: lehenengo ebazpena, urtarriletik ekainera artekoa, partida osoaren % 60 izango da gehienez. Bigarren ebazpena, berriz, irailetik abendura artekoa. Lehen ebazpenean sobratzen dena, bigarrenera pasako da.

2015eko irail-abenduko diru-laguntzak ebatzi aurretik, aipatu epeari dagokion diru-partida handitu daiteke bestelako programetan soberakinik balego.

  1. 2015. urtean irakastordu barneko ikastaroetarako Hezkuntza Administrazioak liberazioak ematerakoan irakasle bat edo gehiago onartu(ko) zaizkien ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.

  2. Dagokion ikastetxeko zuzendariak aipaturiko irakasleak liberatuak izateko adostasuna emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.

Gainera, deialdi honetan parte hartzen duten ikastetxe pribatuak ondoko errekerimenduak bete beharko dituzte:

  1. Diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izapidetzen ari den itzultze edo zigortze-jardunbidea bukatuta egotea, baldin eta laguntza eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan badaude.

  2. Zigor-edo administrazio-arloko zigorra jaso duten eta horren ondorioz, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duten edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean dauden pertsonek edo erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne, ezin izango dute agindu honetan araututako diru-laguntzen eta laguntzen deialdietara aurkeztu, zigorrak ezarritako aldian.

  3. Diru-laguntza eskatzen duten entitateek zergarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izan behar dute.

    Deialdiaren kudeaketa-organoa arduratuko da eskatzailea zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko eginbeharretan egunean dagoela ziurtatzeaz, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei Buruzko Legearen Testu Bategina Onartzen duenak, arautzen duen bezala. Kudeaketa-organoak ez du eskatzailearen baimenik beharko datu horiek ziurtatzeko eta behar beste alditan egingo du.

  4. Eskatzaileak berariazko baimena ematen dio laguntza kudeatzen duen organoari, gainontzeko datuak edota dokumentazioa lortu edo egiaztatu ditzan, eskabidea izapidetzeko erabilitako bidea edozein delarik ere, eta herri-administrazioei dagozkien egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-eskumenak eragotzi gabe.

  5. Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide-orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren % 100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.

Hala ere, irailetik abendura arteko ebazpenari dagozkion diru-laguntzak emateko orduan zera egingo da: atal honen hurrengo pasartean ezarritako diru-banaketak egin ondoren, soberakin hori txanda horretako bertako diru-laguntzen onuradunen artean banatu, hainbanaketa eginez (hots, guztien arteko diru-zatiketa eginez). Soberakin horren banaketa osagarriaz, hori bai, inola ere ezingo da ordezkoaren gastu osoaren % 100 baino handiagoko diru-laguntzarik eman.

Horri dagokionez, honako laguntza-kopuruak ezarri dira, kostu gordin osoaren % 80ari dagozkionak:

(Ikus .PDF)

Liberatuta dagoen ikasketariak baja-aldirik badu, Iralek ez dio ikastetxeari baja-aldiari dagokion neurrian pertsona horren ordezkotza-gasturik ordainduko.

Gizarte Segurantzak ordaintzen duen zatia ez du deialdi honek estaliko.

Plazaren jabearen titulazioa eta irakasle ordezkoarena berdina izango da edo bateragarria.

Ordezkotzaren epea Iralera doan titularraren liberaziozko epearen parekoa izango da gehienez. Aipaturiko ordezkapena irakasle baten bidez edo batzuen artean egin ahal izango da.

Iraleko ordezkoaren lan-hitzarmenak bitarteko izaera izango du, irakasle erlijiosoen kasuan izan ezik. Mugagabeko lan-hitzarmena duten irakasleak ondoko kasu hauetan onartuko dira:

  1. Aurreko ikasturtetik ikastetxean gelen kopurua murriztu egin denean irakasleen kopurua mantenduz.

  2. Ikastetxeak, lan-orduak gehitzeko helburuz, irakasleak egun osoz izan beharrean egun zatiz dituenean.

  1. Diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza emango dela dioen jakinarazpena jaso eta 15 eguneko epean diru-laguntza horri idatziz eta berariaz uko egiten ez bazaio, laguntza hori onartutzat hartuko da.

  2. Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.

  3. Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzen inguruan Ekonomia Jarraipenerako Bulegoak edota Euskal Herriko Kontu Epaitegiak bere egitekoak betez eska dezan edozein informazio eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

  1. Eskabide-orria Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan (https://euskadi.eus/diru_laguntza/2015/irale-pribatuak/y22-izapide/eu) egongo da eskuragai.

  2. Tramiteak egiteko azalpenak, eskabide-orriak eta gainontzeko agiriak Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan egongo dira eskuragai (https://euskadi.eus/diru_laguntza/2015/irale-pribatuak/y22-izapide/eu).

  3. Eskaeraren ondorengo tramiteak (kontsultak, agiriak aurkeztea etab.) helbide honetatik egin beharko dira: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak.

    Horrezaz gainera, 2014-2015 ikasturteko 2. txandan (hau da, 2015eko urtarriletik gehienez ekainera) liberaturik dauden irakasleen kasuan, ikastetxeak ordezko irakaslearen kontratuaren kopia erantsi beharko dio eskabideari.

    2015-2016 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2015eko irailetik gutxienez abendura arte) irakasleren bat liberatzen duten ikastetxeek, berriz, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute ordezko irakaslearen kontratuaren kopia aurkezteko. Dokumentazioa behar den epean aurkeztu ezean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ez dio ikastetxe horri diru-laguntzarik emango.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena bide elektronikoz egingo da. Jakinarazpenak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Kudeaketak» atalean kontsultatu beharko dira.

Interesdunak jakinarazpenaren jasotze-agiria elektronikoki sinatzen duenean, jakinarazpena egintzat emango da. Jakinarazpena bidali eta interesduna hamar egun naturaleko epean ez bada edukira sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da, eta izapidea gauzatutzat. Prozedurak jarraitu egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

Aurrekoari kalterik egin gabe, organo kudeatzaileak interesdunei egindako jakinarazpenen oharrak egin ahal izango dizkiete, SMS mezu edo posta elektronikoaren bitartez. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikor eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

Eskabidean jasotako datu pertsonalak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren fitxategi informatizatuetan sartuko dira. Legeak jasotzen dituen sarbide-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkakotasun-eskubideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabil daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

  1. Kupoa izango da, batetik, HE1erako eta HE2rako prestatze-ikastaroetarako. Kupo horretan honako hauek izango dira oinarrizko ezaugarriak eta lehentasunak.

    1. Lehendabizi jarraipenezkoak liberatuko dira: U3koak eta U2koak.

    2. Horien ondoren, U3 ikastaroetan hastera doazenak: 2015ean gehienez 57 urte betetzen dutenak. Hortik gorako kasu bereziak Jarraipen Batzordean (Jarraiba) aztertuko dira.

  2. Dagoen diru-partida kontuan izanik eta gaia Jarraiban landu ondoren, azpikupo bat adostuko da R ikastaroetarako. Kupo hori betetzeko, honako hautapen-irizpideak izango dira gidari:

    1. Lehendabizi 2015ean gehienez 55 urte betetzen dutenak aukeratuko dira eta gero, lekurik balego, 55etik gorakoak: lehenik 2015ean 56 urte betetzen dutenak, gero 57, 58... kupoa amaitu arte.

    2. Ikastetxe bakoitzetik aldi berean irakasle gehiegi R ikastaroetara joan ez dadin, arrazoizko neurri-mugak jarriko dira. Zehatz azaltzeko, honako hauek:

      12 gela arteko ikastetxeetan, irakasle bakarra.

      13 gelatik 24ra arteko ikastetxeetan, bi irakasle.

      25 gelako (edo hortik gorako) ikastetxeetan, hiru irakasle.

    3. HE2, EGA edo baliokidea lehenago lortutako irakasleak lehenetsiko dira.

    4. Aurreko puntuan berdinketarik balego, adinez gazteenak lehenetsiko dira.

Aurrekoari kalterik egin gabe, organo kudeatzaileak interesdunei egindako jakinarazpenen oharrak egin ahal izango dizkiete, SMS mezu edo posta elektronikoaren bitartez. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikor eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

Lehenengo laguntza-ebazpenean 2014-2015 ikasturteko 2. txandan (hau da, 2015eko urtarriletik gehienez ekainera) liberatuta egonik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagunduko dituen irakasleen zerrenda jakinaraziko du, 2015eko urriaren 15a baino lehen. Bigarren laguntza-ebazpena, aldiz, 2015-2016 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2015eko irailetik abendura) liberatutako ikasketarien ordezkoen kontratua aurkezteko azken egunaren biharamunetik gehienik sei hilabetera jakinaraziko du, txanda horri dagokion diru-laguntzaren kopuruen zerrenda adieraziz.

Ezarritako epeetan ebazpenak jakinarazten ez badira, interesdunek beren eskabideak ezetsitzat jo direla interpretatu ahal izango dute, Administrazioak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoaren arabera, espresuki ebazteko duen eginbeharraren kalterik gabe.

Ebazpen hauen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean hilabeteko epean, Ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 17a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.