Arautegia
InprimatuAGINDUA, 20023ko otsailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizen (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duen 2021eko apirilaren 27ko Agindua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 35
- Hurrenkera-zk.: 885
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/03
- Argitaratze-data: 2023/02/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.
Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako Sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Aginduaren testuan (2021eko maiatzaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 94. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) «Grant Vela School» atzerriko ikastetxe pribatuari ireki eta jardunean jartzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2021/2762 (2/1) orrialdean,
honela dio:
"Asociación Educación Siglo XXI" erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) atzerriko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko, britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak emateko.
baina honela esan behar du:
"Asociación Educación Siglo XXII" erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen den Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) atzerriko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko, britainiar hezkuntza-sistemako irakaskuntzak emateko.
artikuluan,
honela dio:
Titularra: Asociación Educación Siglo XXI
baina honela esan behar du:
Titularra: Asociación Educación Siglo XXII
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 3koa.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.