2. Eko-Euskadi 2020

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

EkoEuskadi 2020 da Euskal Autonomia Erkidegorako Garapen Iraunkorraren Estrategia, 2020 urtera begira. Estrategia horrek aurre egingo dio, lehen aldiz, EAEn garapen iraunkorraren arloko helburu estrategikoak zehazteko egitekoari, lehenik, eta iraunkortasunaren zeharkako printzipiotik eratorritako sektore-planak txertatzekoari, bigarrenik. Estrategiaren eginkizuna, funtsean, garapen iraunkorrarekin lotutako ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-alderdiak osoki egituratzean datza, Eusko Jaurlaritzaren ekintza politikoa herrialde-proiektu berri batera bideratzeko: ekonomikoki lehiakorra, berritzailea eta ekoeraginkorra, gizarteari dagokionez bateratua eta arduratsua, eta ingurumenari dagokionez EAEko natura-ondarea osatzen duten ondasun eta baliabideen kalitatearekin konprometitutakoa.

EkoEuskadi 2020 Gobernuaren ekintza politikoaren zeharkako erreferentzia puntu berri bat izango da, nahiz eta sektoreko politika eta helburuen zein horiei dagozkien sailen planen adierazpenak sail bakoitzaren berezko kudeaketa-eremuaren barruan jarraituko duen.

Helburuak:

EkoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorreko Estrategia diseinatzea, ekonomia-, garapen- eta ingurumen-eredu berri baten inguruan sortutako Herrialde Proiektu baten xede edo helburu orokor baten inguruan, honako asmo hauekin:

  • Ikuspegiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoa gizarte konprometitu eta arduratsua bilakatzea epe ertainean, “3. industria iraultza” deritzen horren buruan jartzeko gai izango dena (ekoizpen sistemen pixkanakako deskarbonizazioa eta herritarren sentsibilizazioa energia-kontsumoaren jarraibideen gainean), eta gure herrialdeari nazioarteko erreferente izatea ahalbidetuko diona ekonomia eko-eraginkorraren esparruan (zerbitzu eta teknologia iraunkorrak ematea, merkatu berde berriak, eta abar), ikerketarenean, berrikuntzarenean eta ezagutzarenean, edo, beste era batera esanda, Ekonomia Berdearen lider izatera eramango gaituena
  • Giza oparotasunari eta denboran mantentzeari dagokienez, ekonomia eta gizarte beharrak asetzea, eta egungo belaunaldiaren baliabide naturalak mantentzea ere bai, etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko gaitasuna zalantzan jarri gabe.

Aurrekariak

EkoEuskadi 2020 ekimen berritzailea da, izan ere, lehenengo aldiz sartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren nahiz gainerako autonomia-erkidegoen ibilbidean iraunkortasunari buruzko zeharkako alderdia, Garapen Iraunkorrari buruzko estrategia europarrekin eta espainiarrarekin koherentzia mantenduta, betiere.

Hura definitzerakoan, gaiari buruz dauden plan eta lan ugariak aintzat hartu dira. Edonola ere, 2001eko maiatzaren 15eko EBren Garapen Iraunkorraren Estrategia hartu da oinarrizko erreferentzia gisa, 2006ko ekainean Kontseilu Europarrak onetsitakoa, hausnarketa hau egiteko gida-esparru egokiena dela uste baita.

EkoEuskadi 2020k hauteskunde-programan bildutako konpromisoei nahiz lehendakariak inbestidura-ekitaldian adierazitakoei erantzuten die. Lehendakariak EkoEuskadi aipatu zuen egun hartan etorkizuneko erreferentzia modura eta estrategia eta politikako ibilbide orri modura. Handik gutxira, Gobernu Kontseiluak adierazpen hura berretsi zuen (ekainaren 5ean, Ingurumenaren Mundu Mailako Eguna) Urdaibaiko Adierazpen edo Itunean. Halaber, estrategia Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Legebiltzarrean edukitako agerraldian xehatu zen, sailburuak bere sailaren Jarduera Ildoak aurkeztu zituenean.

Saila

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

Hasiera batean, Eusko Jaurlaritzaren sail guztiak egongo lirateke sartuta, Lehendakaritza buru dela.

Urdaibaiko Itunean aurreikusitako Sailen Arteko Batzordearen bitartez, EkoEuskadi 2020k finkatuko ditu iraunkortasunaren alorrean landu beharreko politikak, ildoak eta esparruko helburu estrategikoak. Lehendakaria prozesuaren lider politiko eta Batzordeko presidente izango da. Dagokion eskumen-esparruan, sail bakoitzak edukiko du egokitzat jotako plan eta jarduera sektorialak definitzeko, garatzeko, ezagutarazteko eta haiei balioa emateko ardura, iraunkortasunaren helburu komunerantz adostasunez eta aldi berean abiatzeko garaian.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

EkoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorreko Estrategiaren inguruan garatu beharreko lanen oinarrian egongo den antolamendu-eskemaren proposamenak “Etorkizuneko Batzorde”  bat sortuko du. Batzorde hori 10-15 aditu independente eta ospetsuk osatuko dute, helburu estrategikoak definitzen laguntzeko. Batzordea erronka berrien aurreko aholkularitza-organo nagusia izango da.

2020ra begirako Euskadirentzako Garapen Iraunkorreko Estrategia honen ezarpen prozesuan, parte-hartzea ahalik eta zabalena izango da. Bertan esku hartzen duten eragile guztiek eta gizarteak, oro har, beren ideiak eta ikuspegiak aurkezteko aukera edukitzea lortu nahi da.

Eraginak

Araudian eragina

Sailek beren eskumenen esparruan diseinatuko dituzten plan eta jarduerak ezarri eta kudeatzeak araudia garatzea ekar dezake.

Antolamenduan eragina

EkoEuskadi 2020 estrategiaren ontze-aldian hainbat lan-batzorde antolatuko dira (ikus 7a), baina estrategia indarrean jartzeak ez du administrazio-entitaterik sortzea, moldatzea edo kentzea eragingo, ez eta horien eginkizuna, osaketa edo funtzionamendua aldatzea ere.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Zeharkako jarduera bat denez, 2020 urtera bitartean gauzatzekoa, eta, gainera, hainbat sailen esku-hartzea egongo denez, ezinezkoa da gastuari buruzko kopuru ekonomikoak edota hura finantzatzeko moduak aurrez erabakitzea.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bere gain hartuko ditu diseinuarekin zerikusia duten gastuak, eta bere ohiko aurrekontuaren kontura gauzatuko dira gastu horiek.

Beste jardueretan eragina

EkoEuskadi 2020k izaera ekonomikoko neurriak (“Hobari fiskalak ingurumen kudeaketako ziurtagiriak dituzten enpresentzat”, Ekonomia eta Ogasun Sailarena), gizarte-izaerakoak (“Immigrazioko eta kulturen arteko bizikidetzako programentzako laguntzak EAEko udalerrietan”, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarena) eta ingurumenarekin lotutakoak (“Euskadiren baso estalkiaren papera bultzatzea CO2 estolda-hobi den partetik”, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailarena) bilduko ditu, eta horiek bakarka edo zeharka garatu beharko ditu sail batek edo hainbatek.

Eusko Jaurlaritzaren sail guztien esku-hartzea edukiko lukeen zeharkako neurri bat hau izan liteke: CO2 Zero Administrazioa.

Halaber, beste neurri batzuk ere definituko dira. Horiek, sail jakin bat buru badute ere, iraunkortasun-irizpideak sartuko dituzte iraunkortasunaren hiru eremuetan (ekonomia, gizartea eta ingurumena). Horren adibide izan daiteke “Etxebizitzak Zaharberritzeko Plana”, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatua; bertan, ekonomiaren alorreko aldagaiak (eraikuntzaren sektorea dinamizatzea), gizartearen alorrekoak (enplegua eta hondatutako guneak lehengoratzea) eta ingurumenekoak (lurzorua neurriz gain artifiziala ez bihurtzea, energia-eraginkortasuna zaharberritzerakoan edo hobari fiskalak etxebizitzan energia aurreztuz gero) jorratuko dira.

Erakunde harremanetan eragina

Sailak berak izango dira beren plan eta jarduera sektorial propioak diseinatuko dituztenak, beraz, horiek gorabehera, lankidetza eta koordinazioko planteamendu ezberdinak sortu ahalko dira beste administrazio batzuekin diseinuaren, burutzapenaren eta jarraipenaren fase ezberdinetan.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010/2020.
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diagnostikoa eta esparru estrategikoa2010/06/012011/03/16Bukatuta
Plana prestatzea2011/03/012011/05/30Bukatuta
Plana onartzea2011/06/142011/07/05Bukatuta
Estrategiaren garapena2011/07/062020/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2012/03/12

Ebaluazioaren laburpena

EcoEuskadi 2020 Estrategiaren hasierako ebaluazioa. 2012ko martxoa

Laburpen exekutiboa

http://www.ecoeuskadi2020.net/pdf/eu/Resumen-Ejecutivo-plantilla.pdf

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2013/06/30

Ebaluazioaren laburpena

La evaluación se realizará en base al análisis de la evolución de los indicadores de sostenibilidad que figuran en el enlace adjunto

Azken aldaketa: 2016/10/05