Ikusiker (2023): TikTok

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko otsailaren 6tik 17ra bitartean, TikTok sare sozialari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 1.856 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira.

Euskal Herriko gazteek dauzkaten ikus-entzunezkoen kontsumoak eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilerak aztertzen ditu Ikusiker ikerketak.

Txosten honetan aurkitu daitezke 2023ko otsailaren 6tik 17ra bitartean, TikTok sare sozialari buruz eginiko inkestaren emaitzak. Guztira, 18 eta 23 urte bitarteko 1.856 ikasleren erantzun baliagarri jaso dira. Dokumentuaren hasieran, TikToken gaineko galderen emaitzak eskaintzen dira: irismena, maiztasuna, erabilera desberdinak, jarraitzen diren perfilak eta balorazio orokorra, besteak beste. Ondoren, TikTokeko sortzaileen inguruko galderak egin dira: zer motatako edukiak sortzen dituzten eta zein hizkuntzetan, besteak beste.

Egitasmo hau martxan dago 2018-2019 ikasturtetik, eta UPV/EHUko NOR taldeak, EITBk, Kulturaren Euskal Behatokiak, Tabakalerak eta Euskararen Erakunde Publikoak gauzatzen dute, tokian tokiko ikasketa-zentroekin elkarlanean. Ikusiker ikerketari buruzko informazio gehiago www.ikusiker.eus webgunean aurkitu daiteke.