Oran dela gutxi, etxebizitza-arloko bi datu-multzo argitaratu ditugu, berrerabiltzaile batzuentzat interesgarriak izan daitezkeenak:
- Euskadiko eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak
- Euskadiko eraikinen ikuskapen teknikoa (Euskoregite)
Bi datu-multzo horiek astero eguneratzen ari dira, eta, beraz, Open Data Euskadiren bidez bi erregistroen datu eguneratuetara sartzeko aukera dago.
Euskadiko Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak
Datuak eskuratzeko bi bide eskaintzen dira, berrerabiltzaileen lana errazteko asmoarekin:
- API Rest: etxebizitza, eraikin eta ziurtagirien arabera kontsultak egiteko aukera ematen du, datuak beraien artean erlazionatuz. Teknikari eskudunen eta egiaztatutako agenteen datuak ere kontsulta daitezke. API Rest dokumentazioa
- Datuak hainbat formatutan deskargatzea: katalogoko datu-multzoan Excel, CSV, XML eta JSON formatuetan deskarga daitezke datuak. Datuen bolumena dela eta, lurralde historikoka banatu dira (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).
Formatu irekietan eskuragarri dauden datu guztiak banaka kontsulta daitezke Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren webgunean, non eraginkortasun energetikoaren ziurtagirien erregistroaren bilatzaile bat dagoen.
Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (Euskoregite)
Euskoregite eraikinen ikuskapen teknikoaren informazio eta kudeaketarako ataria da. Atari horretan, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan ikuskatu diren eraikinen datuetara jo daiteke.
Datuak irekian eskaintzen dira Open Data Euskadiren dataset baten bidez, eta Excelen, XMLn, JSONen eta GeoJSONen deskarga daitezke, lurraldeka banatuta, haien bolumena dela eta.
Datu horiek berrerabiltzeko interesa duten pertsonentzat baliagarriak izatea espero dugu.