JSON formatuan dauden datu multzoetan aldaketa

Argitalpen-data: 

Datozen egunetan, JSON formatuan eskaintzen diren Open Data Euskadiko datu-multzo gehienetan aldaketa tekniko bat egingo dugu.

Orain arte, Open Data Euskadin JSON formatuan eskaintzen ziren datuen zati handi bat JSONCallBack funtzio batean bilduta ematen ziren, Javascript bezalako lengoaia batetik datuak erabiltzen direnean cross-site-scripting delakoa saihesteko helburuarekin.

Hala ere, JSONeko datuak zerbitzari-aplikazio batetik (Java, Php, Python, eta abar) berrerabiltzen zituzten pertsona batzuk kexatu egiten ziren, horrek datuak lortzeko orduan traba egiten zielako. Azkenik, bi aukerak eskaintzea erabaki dugu (JSON fitxategia JSONCallBack gabe eta JSONP), berrerabiltzaileak erabaki dezan zein erabili nahi duen. Horrek esan nahi du datozen egunetan JSON formatuko fitxategiak ez direla JSONCallBack funtzioarekin eskainiko eta JSONP izeneko formatu berri bat gehituko dela.

Eragindako datu-multzoak kontsultatu

Barkamena eskatzen dugu aldaketa horrek ekar ditzakeen eragozpenengatik. Datuak eskaintzeko modua hobetzen lagunduko digula espero dugu.