Traktorea iraultzeko arriskuari buruzko sentsibilizazio-kanpaina

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Batzorde Nazionalak (CNSST), 2018ko abenduan, Nekazaritzako Sektoreko Laneko Arriskuen Prebentzioan Sentsibilizatzeko Plan Nazionala onartu zuen, Nekazaritzako Sektoreko Lantaldeak proposatuta. Argitaratutako ezbehar kopuruari buruzko datuek eta sektore horretako langileek jasaten dituzten arrisku faktore ugariek bermatzen dute plan horren beharra.

Gainera, Sentsibilizazio Planaren lehen kanpaina traktorearen iraulketan oinarritzea erabaki zen, nekazaritza eta abeltzaintza jardueren lanaldiko istripuei lotutako eragile material nagusia den heinean. COVID19ak eragindako egoerak galarazi egin du kanpaina modu presentzialean normaltasunez abiaraztea, eta, ondorioz, aukera hori estatuko lurralde guztietan posible izan arte, ekimenaren barruan landutako baliabide eta materialei buruzko informazioa helarazten dizuegu.

Kanpainaren helburuak dira traktorea segurtasunez erabiltzea sustatzea, iraulketa gertatzen bada babesteko egiturak (ROPS) eta segurtasun uhala dituzten traktoreen kopurua handitzea, eta iraultzeko arriskuari eta horrelako istripuek eragin ditzaketen kalteei  buruz kontzientziatzea.

Material hori eskura daiteke eta batzuk esukaraz daude, gainera, kanpainan hainbat modutan parte har daiteke, helbide hauetan:

https://www.preben.eus/tractores/ 

https://www.insst.es/el-instituto-al-dia/tu-vida-sin-vuelcos 

KANPAINAREN MATERIALAK (EUSKARAZ)

APP Segutractor (Android) 

Vídeo de la campaña “Tu vida, sin vuelcos” 

“Zure bizitza, iraulketarik gabe” esku orria 

“Zure bizitza, iraulketarik gabe” kartel teknikoa 

Infografia vuelco de tractor 

Simulador de conducción segura de tractor 

“Zure bizitza, iraulketarik gabe” zabalkunde triptikoa 

“Zure bizitza, iraulketarik gabe” kanpaina iragartzeko kartela