Laneko arriskuen prebentzioaren oraina eta etorkizuna eraikuntzaren sektorean

Eraikuntzaren sektorearekin duen konpromisoaren harira, OSALANek jardunaldi bat antolatu du berriro, Euskadiko garapen ekonomikorako hain garrantzitsua den sektore honetan lan-arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten funtsezko gaiak jorratzeko.


Bi egunetan zehar (urriaren 19an eta 20an), jardunaldian izena eman duten 250 pertsona baino gehiagok sektorearen egoera aztertzeko aukera izango dute, bi ikuspegitatik: eraikuntzaren sektorea gaur egun eta eraikuntzaren sektorea etorkizunari begira.


Horrela, lehen jardunaldian, pandemiaren aurretik sektoreak izan duen bilakaera, ezbehar-tasaren arrazoiak eta hori saihesteko prebentzio-neurri egokiak aztertuko dira, baita laneko segurtasun- eta osasun-planak eta Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza-programak obrara nola igaro ere.


Bigarren saioan, hainbat gai aztertuko dira, hala nola amiantoaren tratamendua obraren fase guztietan, ergonomia hobetzeko zer alderdi aplika litezkeen sektorean, eta psikosoziologia nola aplikatu. Era berean, aukera egongo da lege-aldaketak eta silizerako esposizioa errepasatzeko, bai eta jabeen erkidegoen betebeharrak eta erantzukizunak ere, eraikuntza-obrei eta haien kontratuei ekiten dietenean.