Kasuak eta kontaktu estuak zaintzeko osalan-programa indartzea, lan-eremuan miaketak egiteko

Europar Batasunak kohesio-politikako baliabideak bideratu ditu COVID-19aren aurkako borrokarako eta pandemiaren osteko susperraldia bultzatzeko. Horien artean daude Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat jardueratarako eman diren REACT-UE funtsak.

Finantzatutako jarduketetako bat, hain zuzen ere, Osalanen kasuak eta kontaktu estuak zaintzeko programa indartzea izan da, lan-eremuan miaketak egiteko aparteko langileak kontratatuz.

Horrela, bada, Osalanek 12 pertsona kontratatu ditu bilaketa- eta jarraipen-funtzioak eta -lanak egiteko profil egokiarekin, hau da, pandemiaren egoeraren eta bilakaeraren osasun-ezagutza zabalarekin, osasun-arloko zalantza eta galdera garrantzitsuak dituzten eta egoera berezian dauden pertsonek (kaltetuak zein kontaktu estuak) egiten dituzten kontsulta guztiei erantzuna eman diezaieketen ezagutza epidemiologikoekin. Hauek dira lanpostu horien oinarrizko eginkizunak:

- Informazio estatistikoa prestatzea.

- Estatistika-informazioaren tratamendua kudeatzea.
- Epidemiologiako jarduerei buruz aholkatzea.
- Epidemiologiaren arloan programak koordinatzea.
- Epidemiologiako azterlanak egitea
- Epidemiologiako kontsultei erantzutea
- Txosten epidemiologikoak gainbegiratzea
- Epidemiologiaren arloan planak eta programak egitea eta kudeatzea.
- Epidemiologiaren arloan ebaluazio-txostenak egitea.



« Europako Gizarte Funtsak jarduera hau % 100ean finantzatzen du, COVID-19aren pandemiari Europar Batasunak ematen dion erantzunaren zati gisa »