Bere zuzendariak, Aitor Basañezek, `etorkizun bikaina´ iragartzen dio irakasleen kalitatean, erakunde laguntzaileen sarean eta ikaskideen laneratze-maila handian oinarrituta
UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Laneko Segurtasun eta Osasuneko Masterrak bere akreditazioa berritu du. Ziurtagiri honekin, UPV/EHUko Leioako Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean ematen den trebakuntza eskaintza honek, datozen lau urteetan irakasten jarraitzeko baimena dauka.
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak lan arriskuen prebentzio prestakuntzarekin daukan harremana 1997an hasi zen. Garai hartan, Eskola Unibertsitarioa zenean, lan arriskuen prebentzioko teknikari titulua eskaintzen hasi zen eta titulu hori hamabi urtez mantendu zuen. Ondoren, Goi Mailako Hezkuntzako Espazio Europarra ezarri zenean, legeak, prestakuntza mota hori eskaintzen zuten unibertsitateek, master ofizialaren bidez egin behar zutela eta ikasleei goi-mailako teknikari titulua eman behar zietela agintzen zuen.
Master ofizial guztiek, eskolak ematen jarraitu ahal izateko, lau urtean behin akreditazioa berritzeko auditoretza gainditu behar dute. 2009an UPV/EHUko Laneko Segurtasun eta Osasuneko Masterra titulu ofiziala bezala hasi zen; beraz, aurtengo ikasturtean bere hamaikagarren edizioari hasiera emango dio. 2014an bere lehen berritzea lortu zuen eta 2018-19 ikasturtearen zehar garatu den prozesuaren ondoren, joan den uztailean, bigarrena lortzeko behin betiko txostena jaso zuen. “Oso prozesu zorrotza izan da –nabarmendu zuen bere zuzendariak Aitor Basañezek- ; Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Ebaluazio Agentziari dokumentazio eta ebidentzia ugari aurkeztu behar izan diogu. Era berean, erakunde horretako ikuskatzaileek ere bisitatu gaituzte, irakasle, kudeatzaile, administrazio eta zerbitzu langileekin, ikasle, ikasle-ohi eta enpresa laguntzaileekin biltzeko”.
Ezinbesteko izapide hau gaindituta, Aitor Basañezen ustez Masterrak “etorkizun bikaina” dauka gehien bat, EHUko eta kanpoko irakasle aditu eta konprometituek eta enpresa laguntzaileen sare zabal batek sustatuta dagoelako eta ikaskideen laneratze-tasa handia delako.
Hasieratik, Osalan, lankidetza-hitzarmen baten bidez, Masterraren aliatu garrantzitsuena izan da. Hitzarmen horretan, erakundeko dozena bat teknikok irasle lanak egiteaz gain eta beste batzuek, antolatutako aktibitateetan parte hartzeaz gain, urtero diru-laguntza ematen du, prebentzioaren hainbat arlotan adituak diren unibertsitatetik kanpoko irakasleak kontratatzeko.
Profesionala, presentziala eta nahitaezko 300 praktika-ordurekin
Zalantzarik gabe, Masterraren ezaugarri nagusia, profesionala dela da eta hori, prebentzio-arloko goi-mailako teknikariaren lanbidean aritzeko bide bakarra da; hau da, master profesionalek (gutxiengoa direnek eta beste master ofizial batzuek ez bezala), lanbide arautu batean jarduteko eskumena zuzenean ematen dute.
Masterra erabat presentziala da, eta 90 ECTS kreditu ditu (European Credit Transfer System eta bakoitza, 10 eskola-ordu eta ikasgelatik kanpoko beste 15 ikastorduren baliokidea da). Kreditu horiek ikasturte ertain batean garatzen dira. Masterraren lehen 63 kredituak lehen ikasturte osoaren zehar ikasten diren derrigorrezko gaiei dagozkie eta horien jarraian ikasten diren gainerako 27 kredituak, honela banatzen dira: 12, praktikei dagozkie eta beste 15ak, masterraren amaierako lanari.
Gehieneko plaza kopurua 20 da eta aurretiko izen-ematea apirilean eta maiatzan egiten da. Ikasleak aukeratzeko prozesua -gradua, lizentziatura edo ingeniaritza titulazioa izan behar dutenak-, publikoak diren espediente akademikoaren eta historia profesionalaren puntuazio-baremoen arabera egiten da. Ikasleen hiru laurden inguru UPV/EHUko hainbat ikastetxetatik datoz eta titulazio tekniko, juridiko, ekonomiko edo sozial ugari dituzte eta gainerako laurdena, nazioko eta atzerriko beste unibertsitate batzuetatik. Bestalde, ikasleen erdia oraintsu lortutako gradu titulazioarekin dator eta beste erdia, urte batzuk lan egiten egon ondoren.
Masterreko gaiak, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 ED-ak araututa eta laneko arriskuen prebentzio beraren izaerekin bat etorriz, disziplina anitzekoak dira eta laneko segurtasun, laneko osasun edo gai psikosozialei buruzko lege-alderdiak eta ezagutzak hartzen dituzte beren barne.
Gai teoriko guzti hauek gainditu ondoren, Masterrak, enpresetan derrigorrez egin beharreko 300 praktika ordu aurreikusten ditu. Horretarako, ikasleek praktikak egiteko lanpostuak eskaintzen dituzten berrogeita hamar bat enpresa eta erakunderekin hitzarmenak sinatu ditu. “Erakunde hauek –dio Aitor Basañezek- bi talde handitan bildu daitezke: erakunde eta kanpoko prebentzio-zerbitzuena (hala nola, Osalan, INSST, IMQ Prebentzioa, Quirón Prebentzioa, Laneko Medikuntzaren Euskal Elkartea, Ondoan edo Osarten) non ikasleek beste bezero-enpresetako arriskuei aurre egiten dieten eta enpresen taldea, gehienak industrialak direnak (adibidez, Fagor Ederlan, Mercedes, CAF, Guardian, Ormazabal edo Bridgestone bezelakoak, batzuk aipatzearren) non ikasleek bertan dauden arriskuen prebentzioa lantzen duten. Oso pozik gaude guztiek gurekin elkarlenan aritzeko ematen diguten erantzunarekin”.
Praktika-aldian, gainera, ikasleek master amaierako ikerlana egin behar dute. Kasu batzuetan, lana enpresetan egindako praktiketatik dator zuzenean eta bertan istripuen ikerketa, arriskuen ebaluaketa, trebakuntza lanak edo dokumentazio prestakuntza bezelako aktibitateak egon daitezke. “Egia esan, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren laguntzarekin argitaratu ditugun kalitate handiko master amaierako lanak dauzkagu, eta, hainbat kasutan, ehun ale baino gehiagoko tiradak lortu dituzte sektorean banatzeko ", adierazi du Basañezek.
Irteera profesionalak
Master tituluak Laneko Segurtasuna, Higienea eta Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua deritzen espezialitateak bere barne hartzen dituenez, eremu horietako edozeinetara edo horien konbinazio batera bideratutako irteera profesionalak eskaintzen ditu. Beraz, ikaskideek beren jarduera, prebentzioaren alderdi teknikoan, lege-alderdian, edo alderdi psikosozialen eta prebentzio-kulturaren eremuan garatu dezakete.”Ikaskideen laneratze maila oso altua da”, adierazi du zuzendariak. “Ikasle-ohiei bidaltzen dizkiegun inkestek –zehazten du- kasu gehienetan, Masterra amaitu eta hurrengo hiru hilabeteak amaitu aurretik prebentzio arloan lan egiten hasi direla adierazten digute. Horietako asko Masterra ikasten ari diren bitartean lanean hasten dira eta beste batzuk, praktikak egin dituzten enpresetan bertan kontratatzen dituzte. Prebentzio arloan lanik lortzen ez duten kasu gehienak, Masterra egiten ari ziren bitartean beste sektore batzuetan lanean zeudelako edo trebakuntzarekin jarraitu edo oposaketak egitea erabaki dutelako dira”.
Erronkak
Masterraren hurbileko etorkizunari begira, arduradunek zenbait jarduera-ildo zehaztu dute. Horrela, Osalanen laguntzarekin, langileen zahartzeak eta 4.0 industria hasberriak eragindako arriskuei buruzko edukiak areagotzea, eta laneko segurtasuna eta osasunarekin lotutako jarduera guztietan genero-ikuspegia sartzea aurreikusten dute. Beste erronka bat, ikerketa bultzatzen jarraitzea da master amaierako lanei arreta berezia emanez. Era berean, dibulgazio aktibitate gehiago egin nahi dute prebentzioaren kultura zabaltzeko. Era berean, Gipuzkoan garrantzitsutzat jotzen dute ikasle gehiago lortzea, praktiketako ikasleak nahi dituzten industria enpresen eskaera handia delako baina lurralde horretan ikasle gutxi daudenez, ez dz dira postu guztiak betetzen. Azkenez, zenbait gai euskaraz irakasten hastea pentsatzen ari dira, dagoeneko ikasleen erdia, hizkuntza horretan ikasteko gai delako.