Telelana etxerako praktika onak

OSALANek, telelanean LAPari buruzko gomendioak jasotzen dituen dokumentu bat egin du, eragile guztien artean informazioa zabaltzeko asmoz. Izan ere, bizi dugun COVID-19 pandemia egoera dela eta, gero eta ohikoagoa dugu lan egoera desberdinak sortzea, haien artean telelana.

Telelana etxean etorkizun handiena duen modalitatea da, eta ohikoena IKT erabiliz egitea da. Are gehiago, pandemia-une honetan, gero eta premia handiagoa dago langileak bere etxean lan egin dezan.

Gainera, bizi dugun egoeragatik, aprobetxamendu optimoan eragina izan dezaketen zailtasunak gehitzen dira, hala nola adingabeen eskolatu gabeko egungo egoera, lana eta familia bateratzea desorekatzen dituena. Gida honen bidez, Osalanek jarraibide baliagarriak eman nahi ditu telelanak etxebizitza partikularrean izan ditzakeen arriskuak prebenitzeko, lau ataletan banatuta:

- Etxebizitzaren zati bat lantoki bihurtzeak dakartzan arriskuen aurrean hartu beharreko neurriak.
- Nahasmendu muskulueskeletikoen aurkako neurriak.
- Ikusmen-nekearen aurkako neurriak;
- Arrisku psikosozialen aurkako neurriak, bizi garen leku berean lan egin behar izateak eta ordutegia bat etxean bete behar izateak lana eta familia uztartzean eragin ditzakeen zailtasunegatik, bestela antolatu behar izateagatik, isolatua sentitzeagatik….

Telelana etxerako praktika onak