Osalanek hurrengo ekitaldietan parte hartzea

´LAPari buruzko Legearen 25 urte: iragana, oraina eta etorkizuna’ jardunaldi teknikoa     

IMQ Prevención-ek antolatuta, 2020ko azaroaren 20an, 09:30etik 11:30era, streaming bidez.

25 urte hauek zer suposatu duten errepasatuko da: zer oztopo izan dituen, zer lorpen lortu diren ezarpenarekin, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.

Inaugurazio ekitaldia Idoia Mendia Cueva lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak eta Lourdes Iscar Reina Osalaneko zuzendari nagusiak egingo dute.


Silikosirako osasun-zaintzako protokoloa aurkezteko ekitaldia 

Silikosiaren Institutu Nazionalak antolatuta, 2020ko azaroaren 26an, 12: 00etan, streaming bidez.

Protokolo hori Osasun Ministerioak berrikusi du ia bi hamarkadatan, Silikosiaren Institutu Nazionalaren koordinazioarekin.

Protokolo honen aurkezpen ofizialeko jardunaldian Lourdes Iscar Reina Osalaneko zuzendari nagusia izango da, erakundearen ordezkari gisa.

Dokumentu tekniko honen berrikuspenean parte hartu duten adituen artean dago Aitor Gisasola Yeregi gure lankidea, Gipuzkoako Lan Osasuneko Unitatearen arduraduna, zeinak "silize kristalinoaren esposizioaren aurrean Osasuna Zaintzeko Protokoloa" jardunaldi teknikoan parte hartuko baitu datorren abenduaren 15ean.


Enpresa osasungarriaren itxiera-jardunaldia  

Sea Empresarios Alaveses-ek antolatuta eta Osalanek lagunduta, 2020ko azaroaren 26an, 09: 30etik 11: 00etara, streaming bidez.

Ekitaldi horrek amaiera emango die "Eman pausoa aurrera, enpresa segurutik enpresa osasungarrira" kanpaina zabaltzeko bost tailerrei (aurkezpen-jardunaldia gehitu behar zaie). Hiru lurraldeetako Osalanen Lan Osasuneko Unitateko hainbat pertsonak parte hartu dute bertan.

Jardunaldian, Jon Azkue Manterola Laneko sailburuordea eta Lourdes Iscar Reina Osalaneko zuzendari nagusia egongo dira, eta diagnostikorako tresna bat aurkeztuko da labur-labur.

  

Laneko osasuna egungo testuinguruan: kudeaketa eta ikuspegia  

APDk eta Osalanek elkarlanean antolatuta, 2020ko abenduaren 3an, 09: 30etik 11: 00etara, aurrez aurre (Bilbon) eta streaming bidez.

Jardunaldian zehar, krisialdiko lan-osasuneko neurrien enpresa-kudeaketan egindako jardunbide egokiak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu.

Lourdes Iscar Reina zuzendari nagusiak eta Iñaki Olaizola Nogales Bizkaiko LOUko arduradunak parte hartuko dute Osalanen izenean.