LAP eta laneko osasuna koronabirusaren garaian

Lourdes Iscar Reina, Osalaneko Zuzendari Nagusia

 

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritza Nagusian neu sartzearekin batera hasi zen Covid-19k eragindako epidemia. Epidemiak ziztu bizian egin du aurrera, eta orain dela hiru aste irudikatuko ez genukeen gaur egungo egoerara heldu gara. Horrek, zoritxarrez, egoera honetara oso azkar egokitu behar izana ekarri du.

Osalanen, hasieratik, egunero iritsi zaizkigun galdera nagusi eta ugariei erantzuna ematera bideratu ditugu gure ahaleginak.  Bestalde, prebentzio-neurriak hartzeko beharrezko aholkularitza emateko helburua ere izan dugu, aste hauetan ahal izan dugun lan-jardueren kopuru handienean. Osalaneko langileontzat aste zoroak izan dira; gainera, horri gehitu behar izan dizkiogu konfinamenduak eta telelanera egokitzeak dakartzaten mugak.  Hala ere, egunero saiatzen gara enpresei, enpresaburuei eta langileei, prebentzio-zerbitzuei, prebentzio-ordezkariei eta abarri aholkuak emateko edukiak sortzen … Eskerrik asko guztioi, une honetan esku artean dugun zeregin honetan zuen erabateko parte hartzeagatik.

Lan horri esker, informazio-gordailu bat dugu herritar guztien eskura gure webgunean. Newsletter honen bidez, informazioa zabaldu nahi diegu laneko osasunaz eta arriskuen prebentzioaz arduratzen diren eta horretan lan egiten duten pertsona askori.

Espero dut informazio hori guztia baliagarria izango zaizuela eta, guztion parte-hartzeaz eta kontzientziazioaz, ahalik eta denbora laburrenean normaltasunera itzultzea, pertsonen osasunean ahalik eta ondorio txikienak eraginez.

Osalanen Covid19ri buruzko argitalpen interesgarrien biltegia