Bozkatu 2020ko Euskadiko datu irekien lehiaketako aplikazio eta ideia onenak

Argitalpen-data: 

Abenduaren 14ra arte, ideien eta aplikazioen lehiaketetara aurkeztu eta gehien gustatzen zaizkizun 4 aplikazio eta 4 ideiak bozka ditzakezu.

Duela gutxi amaitu da Euskadiko datu irekien bi lehiaketetan izena emateko epea. Lehiaketa horietan parte hartzeko deialdia aurtengo urrian ireki zen. Hirugarren edizio honetan 58 proiektu aurkeztu dira guztira: 28 aplikazio eta 30 ideia.

Parte-hartzea nabarmen hazi da aurreko edizioarekin alderatuta, eta horrek erakusten du datu irekiek gero eta interes handiagoa sortzen dutela, bai eta haietatik abiatuta balioa sortzeko duten potentziala ere.

Hautagaien bozketa

Abenduaren 14ra arte bozka ditzakezu gustokoen dituzun 4 aplikazio eta 4 ideiak Open Data Euskadiko webgunean:

Epaimahaiaren balorazioarekin batera (lehiaketen oinarrietan ezarritako irizpideen arabera puntuatuko ditu hautagaiak), herritarrek lortutako botoak ere kontuan hartuko dira. Azken emaitzak Aplikazio lehiaketaren eta Ideia lehiaketaren bi irabazleak ezagutzeko baliko du, 24.000 euroko sariak guztira banatuko baitira.

58 hautagaitza

Datu irekien lehiaketa

Bi lehiaketetara aurkeztutako proiektuen maila azpimarratu nahi dugu, eta gonbidatzen zaituztegu aukeztu diren aplikazio eta ideien artean murgiltzera. Aplikazio eta ideia oso interesgarri eta erabilgarriak kontsulta daitezke, eta are gehiago, datu irekietatik nolako produktuak sor daitezkeen eta berrerabiltzaileen artean horiek sortzeko dagoen talentua ezagutu.

Azkenik, hautagaitza aurkeztu duten pertsonek egindako ahalegina aitortzea besterik ez zaigu geratzen. Zorte on denoi.