Aporta 2020 desafioan parte hartzeko deialdia zabalik dago: hezkuntza digitalean datuek duten balioa

Argitalpen-data: 

Abian da Aporta desafioaren hirugarren edizioa, datu publikoetan oinarritutako ideia eta prototipo berriak bultzatu nahi dituen lehiaketa, jarduera-sektore jakin baten eraginkortasuna hobetzeko asmoz. Oraingo honetan, hezkuntza da aukeratutako sektorea.

Hezkuntza-sektoreak zenbait erronkari egin behar die aurre gaur egun, horietako batzuk pandemiaren osasun-egoerak handituta, hala nola etxetik ikastea, hezkuntza-eredu pertsonalizatuak abian jartzea edo ebaluazio-metodoak hobetzea. Testuinguru horretan, Aporta desafioak sektorearen erronka horiei eta beste batzuei datu irekiekin irtenbideak asmatzeko talentua, gaitasun teknikoa eta sormena sustatu nahi ditu.

Lehiaketa 2 zatitan banatu dute:

  • I. zatia: Ideia lehiaketa. Parte-hartzaileek datuetan oinarritutako soluzio teknologiko bati lotutako ideia original baten deskribapen zehatza eman behar dute, hezkuntza-sektorea hobetzen laguntzeko. Ideiak aipatu beahrko du, gutxienez, administrazio publikoek emandako datu multzo bat, nazioartekoak barne. Aurkeztutako ideia guztietatik 10 onenak aukeratuko dira, eta II. fasera igaroko dira.
  • II. zatia: Prototipoen garapena. Fase honetan, hautatutako 10 ideien egileek gutxienez 3 hilabeteko epea izango dute prototipo bat egiteko, simulazio, bistaratze, bideo edo multimedia-soluzioen bidez.

Hiru ideia onenak diru-zuzkidura batekin sarituko dira honela banatuta:

  • Lehen sailkatua: 4.000 €
  • Bigarren sailkatua: 3.000 €
  • Hirugarren sailkatua: 2.000 €

Europar Batasuneko pertsona fisiko eta juridikoei irekita dago. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 18a baino lehen eman behar dute izena formulario honetan.

Ekimen hau Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak (SEDIA) sustatzen du, Administrazio Digitalaren Idazkaritza Nagusiaren (SGAD) bidez, eta Red.es erakunde publikoak, Aporta ekimenaren sustatzaile gisa.

Informazio gehiago datos.gob.es-en