
Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu egin du Alberto Alonso Martín jaunak Osalaneko zuzendari nagusi karguari uko egitea, hori bateraezina baita apirilaren 5eko hauteskunde autonomikoetan Eusko Legebiltzarrerako hautagai izatearekin. Uko egitea eraginkorra ostiral honetan izango da, otsailaren 28an.
Gure zuzendari nagusiak 2016ko azaroaren 29an hartu zuen kargua, eta langile guztioi adierazi nahi digu Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 25 urtetik gorako historian ospe handia lortu duela, bai estatuan, bai nazioartean, eta hori izan dela erakunde honetako kide izan diren guztien lan gogorra eta etengabekoari esker.
Era berean, honako mezu hau helarazi nahi digu: "Gizarte gisa aurkezten zaizkigun erronkak zenbatezinak diren arren, ziurtasun osoz adierazten dut Osalanek erreferentziazko erakundea izaten jarraituko duela Eusko Jaurlaritzaren barruan, prebentzio-neurrien ikerketan, sozializazioan eta hedapenean. Horrek etorkizunari aurre egitea ahalbidetuko du gaixotasun profesionalen beherakadan eta laneko ezbeharren gaitzari aurre egite horretan".
Alberto Alonsok proiektu hau utzi eta Eusko Legebiltzarrean etapa berri bat hasteko asmoa du. Bertan, erakunde honen zuzendaritzan hiru urte luze hauetan izan dituen ideal berberak defendatzen jarraitzeko asmo irmoa du: kalitatezko eta ganorazko lana defendatzea, lana izateko eskubidea, eskubideak dituen lana.