Osalanek San Prudentzio Fundazioaren jardunaldi honetan parte hartuko du

 

Osalanek San Prudentzio Fundazioaren jardunaldi honetan parte hartuko du

ANTOLAKUNDEETAKO ADINAREN KUDEAKETARI BURUZKO III. KONGRESUA

Antolakundeetako Adinaren Kudeaketari buruzko III. Kongresua urriaren 22an izango da, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian, lan-zahartze osasungarrirako enpresa-estrategiak sustatzea du helburu, eta Osalanen babesa eta parte-hartzea du.

San Prudentzio Fundazioak NORDIK KLINIKA jarri du abian, Estatuko diagnostiko muskulu-eskeletiko integralak egiteko gaitasuna duen lehen zentroa, eta ezaugarri horiek dituen Europako lehen zentroa.

Ekimen horrekin bat etorriz, giharretako eta hezurretako nahasmenduen gorakada aztertuko du Kongresuak, eta, ondorioz, baita laneko absentismoa eta langileen zahartzearekin duen lotura ere. Gainera, nahasmendu horiek prebenitzea eta tratatzea helburu duen tresna bat aurkeztuko da, eta arazo horren inguruan enpresa-esparruan izandako esperientzia arrakastatsuak azalduko dira.

OSALANeko Bizkaiko Lurralde Zentroko Lan Osasuneko Unitateko mediku Mª Jesús Martín andereak "langile osasuntsuak enpresa osasungarrietan" mahai-inguruan parte hartuko du.

Kongresuko egitaraua osoa (leiho berri batean irekitzen da)