2018ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketen sari banaketa

Argitalpen-data: 

Euskadiko datu irekien eta Elkarlan lehiaketen sarituakEkainaren 20an 2018ko Euskadiko Datu Irekien lehiaketen sariak eman genituen Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Ekitaldian bertan bi lehiaketetan, ideiak eta aplikazioak, saritutako irabazleek aurkeztutako proiektuak azaltzeko aukera izan zuten eta beraien lanetik eta eskarmentutik ikasi ahal izan genuen:

Open Datakoekin batera 2018ko Elkarlan sariak ere banatu genituen, lau urte jarraian balio publiko partekatua sustatzen duen lehiaketa. Sari banaketa baino lehen publiko orokorrari irekitako lan saioa burutu genuen, herritarren parte-hartzearen alorrean berrikuntza eta ikuspuntu berriekiko interesa duen pertsona orori zuzenduta. Ekitaldia Euskadiko Gobernu Irekirako Aliantzaren (OGP) 3. Konpromisoaren barne kokatu behar da, herritarren parte-hartzearen inguruko berrikuntza publikoko laborategia sortzea helburu duena, hain zuzen ere, Euskadiko herritarren parte-hartzearen I-laba.

Datu Irekien lehiaketaren irabazleak

Honako hauek izan dira sarituak:

  • Atlas de salud, medioambiental y socioeconómico de Euskadi por áreas pequeñas, Imanol Montoya Arronizena: Web-atari hau osasun-adierazleetan, sozioekonomikoetan eta ingurumenekoetan Euskadin dauden desberdintasun geografikoak monitorizatzeko sortu da, genero-ikuspegia kontuan hartuta. Erakusten diren mapen bidez, hobeto ulertzen da osasun-adierazleen banaketa geografikoa eta horien determinatzaileak Euskadiko biztanleetan.
  • Textreference: euskararako testuingurudun hiztegia, Mikel Artetxe Zurutuzarena: Zerbitzu hau testuinguruaren araberako hiztegia da, euskaraz, eta administrazioen datu irekien bidez elikatzen da. Testuinguruaren araberako hiztegiak aukera ematen du itzulpen-memoria publikoetan hitzak eta esaldiak bilatzeko eta benetan erabili izan diren adibideak erakusteko.

Honako bi hautagaitza hauek saritu dira:

  • Adjudicación de licitaciones públicas (pdf, 324 kb), Eurohelp consulting S. L.rena: Proiektu honek, lizitazio publikoetan kontratu-jarduerari buruz datu irekien zenbait gordailutan argitaratutako informazioa baliatuta eta lotutako datuen teknologia baliatuta (Linked Data), negozio-ideia bat proposatzen du, eta horretan posible da datu ireki lotu gisa informazioa izateak dakartzan onurak ustiatzea. Gainera, ideia horretan proposatzen du enpresek eta erakundeek horiek erabil ditzaketela, negozio-aukera berriak aurkitzeko.
  • OPE Euskadi (pdf, 682 kb), Enrique Rodal Monterorena: Euskal administrazioen lan-eskaintza publikoen deialdiekin zerikusia duen informazio esanguratsua eskaintzen duen app-a sortzea proposatzen du.