[EGONLABUR]  Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2014/01/14
Zuzentzeko espedienteen zerrenda. Informazio gehiago

Aurkezpen epea: 2014ko urtarrilaren 15etik urtarrilaren 25era.

Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Zuzentzeko espedienteen zerrenda
LABURPENA
Xedea
  1. Beka aplikatzen den zentroetan ez, beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egiteko dei egitea prestatzen ari diren ikertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea, eta horretarako laborategi edo ikerketa-zentroetan ikerketa-lanak egitea, ikerketa-proiektuari aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-fondoetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko eta tesiaren garapena bultzatzeko.
  2. Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere egonaldiak aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren osagarri ekonomikoak ematea.
  3. Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren arabera aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat ez badatoz, bazter uzten dira biltzarretara, batzar zientifikoetara edo beste era batzuetakora joateak eta ohiko aplikazio-zentroa atzerrian izan eta prestatzen ari diren ikertzaileek Espainian dauden zentroetan egiten dituzten egonaldiak.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ikerlariak Informazio xehatua
    Ekakizunak:
    • Diru-laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 2013-2014 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programaren onuradunek (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 2ko Agindua, uztailaren 5eko EHAA).
    • Ezinbestekoa da ikertzaileek jardunean egotea, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren programa beka-berritzean.
Prozeduraren eskakizunak
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
200.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Laguntza hauen ordainketa behin batez egingo da, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Gainera, eta ahal izanez gero betiere, egonaldia hasi baino lehenago ordainduko da.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Ebazteko epea
Zientzia Politikarako zuzendariaren ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita ondorengo sei hilabete betetakoan emango da ebazpena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko web orriaren bidez jakinaraziko zaie interesatuei ebazpena.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena [2014/02/06]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak