20. Ingurumen Esparruko Programa, 2011-2014.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Ingurumen Esparruko Programaren (IEP) helburua da ingurumenean eragin negatiboa duten erakunde publiko edo pribatuen eta herritarren jarreren nagikeria aldatu eta herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko joera positibora bideratzea. Horrenbestez, industria ekoeraginkorragoa eta ekonomia-eredu iraunkorragoa helburu hartuta, trantsizioa sustatuko da.

Aurrekariak

Legean xedatutakoari jarraiki, Ingurumen Esparruko Programa lau urtez behin prestatu behar da (3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesten duena, 6. artikulua).

Agindu hori betez, EAEko I. Ingurumen Esparruko Programa (2002-2006) eta II. Ingurumen Esparruko Programa (2007-2010) gauzatu dira.

Saila

Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza

Esku hartzen duten sailak

Ingurumen Esparruko Programaren xedea da ingurumen-konpromisoak Eusko Jaurlaritzako sailen politiketan txertatzea.

Horrenbestez, sail sustatzailearen ardura diren esparruak eta programak, Ingurumen Sailari ez dagozkionak (Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenarako Eskualde Programa, 2007-2013; EAEko Baso Plana ; eta Nekazaritzako eta Basogintzako Lurralde Plan Sektoriala) aipatzeaz gain, tartean dauden sailei eta Ingurumen Esparruko Programarekin lotura handia duten estrategiei erreparatuta, honako hauek aipatu behar dira:

  • Herrizaingo Saila: Larrialdietarako Planak eta Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa.
  • Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila: Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako Plana; Euskadiko Energia Estrategia, 3E-2010; Lurralde Plan Sektorialak (energia eolikoa, jardun ekonomikoetarako eta saltokietarako ekipazioetarako lurzorua sortzea).
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila: Etxebizitza Plan Zuzentzailea; Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurralde Plan sektoriala; Garraio Iraunkorraren Plan Zuzentzailea, 2002-2012; Euskotren XXI Plan Estrategikoa; Trenbide Sarearen, Portuen, Sare Intermodalaren eta Garraio Logistikaren Lurralde Arlo Planak).
  • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila: Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren barruko Bide Hezkuntza Plana, mugikortasun seguru eta iraunkorraren ikuspegitik.
  • Osasun eta Kontsumo Saila: Osasun Plana eta Ingurumenaren aldetik iraunkorra izan daitekeen Kontsumo Estrategia.
  • Ekonomia eta Ogasun Saila.
  • Kultura Saila: Bizikletaren estrategia integrala eta kirolaren gizarte- eta ingurumen-dimentsioa.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Ingurumenaren Esparruko Programa egiteko partaidetza-prozesua honako foro hauen bidez gauzatuko da:

  • Iraunkortasunaren aldeko gosariak (Foroa, EAEko ekonomiaren eta gizartearen arloko adituekin, Energiaren klusterra partaide izanik). Paperaren klusterra. ACLIMA, Confebask, merkataritza-ganberak, Eusko Ikaskuntza, UPV-EHU, Izaite eta elkartutako enpresak, zentro teknologikoak. Tecnalia. Labein, Corte Internacional de Arbitraje y Conciliación Ambiental, gobernuz kanpoko erakundeak (GKE), Bilboko Portuko Agintaritzak, Pasaiako Portua, Unesco Katedra, EITB.
  • Aholku Batzordea (aholkularitza estrategikorako organoa, ingurumenaren alorreko EAEko adituekin banakako elkarrizketak eginez betetzen du funtzioa).
  • Gizarte- eta ekonomia-foroak. Xedea: EAEko ingurumenaren egungo egoerari buruz eztabaidatu, herritarren eta enpresen iraunkortasunari buruzko ikuspegien xedeak eta jarduerak aztertu, eta proposamenak egin.

Eraginak

Araudian eragina

Legean xedatutakoari jarraiki, Ingurumen Esparruko Programa lau urtez behin prestatu behar da. 3/1998 Legearen 6. artikuluak honako hau xedatzen du: “Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da (...) horren iraupena lau urtekoa izango da, Ingurumen Batzordeak txostena egin ondoren, Jaurlarizak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Esparru-programa hori berariazko plan eta programen bidez garatu ahal izango da”.

Antolamenduan eragina

Sailen arteko batzorde teknikoa eratu behar da. Batzorde horretan, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaz gain, honako sail hauek ere parte hartzen dute: Herrizaingo Sailak; Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak; Osasun eta Kontsumo Sailak; eta Ekonomia eta Ogasun Sailak.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Aurrekontua: 200.000.-€ (2010eko aurrekontuan aurreikusiak) prestaketa-faserako: foro eta jardunaldiak antolatzea, web orria eguneratzea eta dokumentuak prestatzea.

Planean biltzen diren neurrien kostua memoria ekonomikoan jasoko da.

Erakunde harremanetan eragina

Foru aldundiek eta toki-erakundeek Ingurumen Esparruko Programarentzat garrantzitsuak diren planak eta estrategiak kudeatzen dituzte eta haien artean honako hauek aipa daitezke: Bizkaia 21 Programa, Gipuzkoa 2020 hausnarketa estrategikoaren prozesua, Bizkaiko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Osoko II. Plana (2005-2016), eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideen planak, foru-aldundiei dagokienez; eta toki-erakundeei dagokienez: Tokiko Agendak 21 tokiko ekintza-planak, mugikortasun iraunkorreko planak, kudeaketa energetikorako planak, eta hirigintzako plangintza.

Foru-aldundiekiko eta udalekiko partaidetza-dinamika gauzatuko da foru-aldundien batzorde teknikoen eta udalen batzorde teknikoen bitartez, hurrenez hurren.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2011 - 2014
ELABORAZIO fASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea. Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2010/09/202010/11/29Amaituta
2. fasea. Lerro estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea2010/11/292011/02/22Amaituta
3. fasea. Plana prestatzea2011/02/222011/05/17Amaituta
4. fasea. Planei buruzko txostenak egitea2011/05/172011/06/14Amaituta
5. fasea. Gobernu Kontseiluak plana onartzea2011/06/152011/07/12Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Ingurumen Esparruko Programaren prozesuak ingurumen-politikaren kudeaketa barne hartuko duen sistema aurreikusi du.

Jarraipena eta ebaluazioa egiteko formula gisa, honako hauek aipatzekoak dira:

  • Ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena: urtero egiten da, Gobernu Kontseiluari aurkezteko. Metodologikoki, ingurumen-kalitatearekin zuzeneko lotura duten konpromisoak txertatuko dira, adierazleen bidez neur daitezkeenak. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako zuzendaritza bat zehaztuko da, jarraipenaz arduratzeko eta aurrerapenak ebaluatzeko.
  • EAEko ingurumenaren egoera: ingurumenari buruzko lege orokorrak xedatutakoari jarraiki, hiru urtez behin egiten den agiria. Agiri horrek ingurumen-egoeraren diagnosiaren analisi zehatza adierazten du.
  • Gauzatze-adierazleen txostena: Urteko txostena, 2002. urtean egiten hasi zena. Txosten horretan jasotzen dira xedatutako lehentasunezko ingurumen-helburuen joera orokorrak, adierazle nagusien bidez (EAEko ingurumen-egoeraren agiriak eta ingurumen-adierazleei buruzko txostena bateratzeko aukera aztertzen ari dira, argitalpenen kopurua murrizteko).
  • Gizarteko, industriako eta hezkuntzako ekobarometroak: iritziak aztertzea eta EAEko biztanleek, industriek eta ikastetxeek ingurumenarekin duten elkarrekintza adieraztea. Ekobarometroak 2-4 urteko aldizkakotasunez egiten dira, eta, ingurumenari buruzko sentsibilitatearen bilakaeraren ikuspegia eta portaerak agerian jartzen ditu.

Kudeaketaren eta jarraipenaren ikuspegi operatiboan, Ingurumen Esparruko Programa honako antolamendu-eredu honen arabera egituratu da:

  • Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Lurralde Plangintza Zuzendaritza, kudeaketaz eta jarraipen-prozesuaz arduratzen dena.
  • Ingurumen Esparruko Programaren koordinazioa-foroa. Foro hori Ingurumen Esparruko Programaren konpromisoen jarraipena egiteaz arduratzen diren Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzek osatzen dute. Gutxienez urtean behin biltzen dira, ingurumen-iraunkortasunari buruzko txostena egiteko.
  • Ingurumen Esparruko Programaren idazkaritza teknikoa. IHOBE arduratzen da idazkaritza horren egitekoez.

Ingurumen Esparruko Programak konpromisoa identifikatzen duen aginte-koadro integrala dauka, adierazlea (erreferentziazko urtearekin), planaren amaierarako helburua, eta jarraipenaren arduraduna.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorrak, otsailaren 27koak, 6. artikuluan adierazitakoari jarraiki, Gobernu Kontseiluak Ingurumen Esparruko Programa onartu ondoren, Eusko Jaurlaritzari helarazi behar zaio.

Azken aldaketa::2012/01/13