Euskal Turismoan giltzarri diren urteak (1999 urtea)

Xehetasunak

1992 eta 1998 bitartean, Euskadira etorri diren bidaiarien kopuruak %67,8ko hazkundea izan du. Hazkunde honen erdia 1996-1998 hirurtekoan izan da. Euskal Herriko turismoak negozio-turismo egonkorrean eta kostaldearekin lotutako baliabideetan besterik oinarritu ez den turismo mota -monolaborantza-izan du.

Turismoa, agerpen berriko sektorea

Hamarkada honetan zehar, hain zuzen ere, azkeneko hirurtekoan, Euskadiko jarduera turistikoa garrantzirik gabekoa eta iragan xarmangarri baten oinordekoa izatetik jendearentzat hazkunde ekonomiko nahiz enplegurako benetako aukera izatera heldu da. Kalkuluek 1994an turismoak euskal ekonomiari egindako ekarpena, sortutako Balio Erantsiaren %3an eta gure erkidegoko enplegu orokorraren %3,3an baloratzen zuten.

Jarduera turistikoaren magnitude-m ai la hau Makina-erreminta sektorearena baino handiagoa bada ere, turismoak nekez parte hartu du euskal historia ekonomikoan, tradizio industriala izan omen baita, bortxakeriaz at, turismoaren garapena geldiarazi duen eragileetariko bat.

Euskal turismoan duela gutxi izan den hazkundea -sarrerak %36,4 handitu dira 1996-1998 bitartean-, Estatuan izan dena baino handiagoa da -%18,2 denboraldi berean-. Gehikuntza honen zergatiak era askotakoak dira: lehenengo, abiapuntutzat oso maila turistiko txikia egotea. Bi lakaera honen eraldatzaile, argi eta garbi, Guggenheim fenomenoa dugu, eta oinarri, su-etenaren iragarpena, museoaren eragina zabaltzen baitu, aurreko guztia oparoaldi ekonomikoa delarik. Hazkunde hau 1999an mantentzen da, azaroan, 2,6 milioi gaualdi baitaude, 98ko 2,5 milioi gaualdiak gainditzen direla. Beraz, 1992an izandako kopuruak (1,5 milioi) %73 hazi dira. Aurreko guztiak adierazten duenez, bortxakeriagatik izandako gorabeherak salbu, datozen urteotan s ektore honen hazkundea k ont uan hartu behar iz ango da. Ideia bat zabaldu da iritzi publikoarengan: besteentzat interesgarriak garela, xarma dugula eta merkatu turistikoan badugula zer esanik. Baina, aldi berean, prozesu honek sektore bezala dugun ahuleria azaldu du