1. Eskualdatzea
Araudi aplikagarria
- Eusko Jaurlaritzaren 39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzkoa.
- Agindua, 2010eko azaroaren 3koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa.
- Agindua, 2011ko irailaren 14koa, babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena.
- Agindua, 2012ko urriaren 15ekoa, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa.
- Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.
- 210/2019 DEKRETUA, abenduaren 26koa, kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-lankidetzakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa.
Aurkeztu behar den dokumentazioa
Oniritzia eskatzeko inprimakiari honako dokumentazio hau erantsi beharko zaio:
- Orrialde guztiek sinatutako jatorrizko kontratu pribatua.
- Eskuratzaileen NANaren kopia.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotearen egiaztagiria.
- Egoera zibilaren erantzukizunpeko adierazpena. (Eskabidea elektronikoki eginez gero, ez da beharrezkoa izango aitorpen hori aurkeztea)
- Dibortziatuen edo bananduen kasuan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia.
- Eskuratzaileen PFEZaren aitorpenaren kopia.
- Horrez gain, ordaindutakoaren araberakoak ez diren prestazioak jasotzen badira (pentsioak, salbuetsitako errentak, zergarik gabeko dietak eta abar), horien ziurtagiria.
- Aitortzeko betebeharra izan ezean:
- Foru Ogasunaren ziurtagiria, aurkeztu beharrik eza egiaztatuko duena.
- Lan-bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzak emana.
- Hala badagokio, kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera gordin guztien dokumentu bidezko justifikazioa:
- 10T.
- Langabezia.
- Pentsioak.
- Foru Ogasunak emandako ziurtagiria, eskuratzaileen hiri-ondasunen titulartasunari buruzkoa.
Jabekideen arteko salerosketa-kontratuen eta trukatzeen kasuan, honako dokumentazio hau baino ez da aurkeztu behar:
- Kontratu pribatuaren hiru ale.
- Eskuratzaileen NANen fotokopia.
Garajeak, tratelekuak (lotu gabeak) eta lokalak:
- Orrialde guztiek sinatutako jatorrizko kontratu pribatua.
- Eroslearen eta saltzailearen NANen kopia.
- Ondasunaren erregistroaren ohar soila.
Eskuratzeko baldintzak
- Adin nagusikoa edo emantzipatua izatea.
- Etxebizitza-premia
Etxebizitza-premia izatea, 2012ko urriaren 15eko Aginduan ezarritakoari jarraiki. Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko agindua da hori.
- Erroldatzea
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea (etorkizuneko titularretako bat gutxienez).
- Diru-sarrerak
Salerosketa-erregimenerako ezarritako gehieneko eta gutxieneko urteko diru-sarrera haztatuak izatea.
Diru-sarreren % 90 lan-etekinetatik eta/edo jarduera ekonomiko, profesional eta artistikoen eta/edo beken etekinetatik lortu beharko da.
Ezkonduta edo Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dauden pertsonen kasuan, bi bikotekideek izenpetu beharko dute kontratua.
Babes ofizialeko etxebizitzak erosketa-erregimenean eskuratzeko urteko diru-sarrera haztatuen gutxieneko eta gehieneko mugak honako hauek dira:
| Etxebizitza mota | Gutxieneko diru-sarrerak | Gehieneko diru-sarrerak |
|---|---|---|
| Erregimen berezikoak | 9.000 € | 28.860,62 € |
| Erregimen orokorrekoak | 12.000 € | 45.022,57 € |
| Tasatu autonomikoak | 15.000 € | 57.721,24 € |
Diru-sarrera konputagarriak
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin behar duten pertsonentzat eta, egin behar izan gabe ere, egin dutenentzat, honako hauek konputatuko dira: dagokion PFEZaren aitorpenaren edo aitorpenen zerga-oinarria (oinarri orokorra eta aurrezki-oinarria), lan-etekinei aplikatutako hobariak eta, hala badagokio, egon litezkeen zergarik gabeko errentak.
Errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar ez duten pertsonen kasuan, honako diru-sarrerak konputatuko dira:
- Lan-etekinen eta langabezia-prestazioen kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 95.
- Pentsioen, langabezia-sorospenen, zergarik gabeko dieten eta administrazio publikoen gizarteratze-politiken ondoriozko errenten kasuan, kontzeptu guztiengatik egiaztatutako diru-sarrera gordinen % 100.
Diru-sarreren haztapena
Haztatu beharreko elementuak:
- Diru-sarrerak, arestian adierazitakoari jarraiki.
- Etxebizitza bizilekutzat hartuko duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
- Diru-sarreren gutxienez % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopurua.
Aurreko zenbakian aipatutako diru-sarreren haztapena honako formula honen arabera egingo da: DH = DK x N x A, era honetara ulertuta:
- DH: diru-sarrera haztatuen zenbatekoa.
- DK: Diru-sarrera konputagarriak.
- N: haztapen-koefizientea, bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.
- A: haztapen-koefizientea, gutxienez diru-sarreren % 20 irabazten duten bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera.
- N eta A haztapen-koefizienteak, urteko diru-sarrera haztatuak zehazteko aplikatu beharrekoak, honako hauek izango dira:
| N | KOEFIZIENTEA | A | KOEFIZIENTEA |
|---|---|---|---|
| 1 kide | 1,00 | 1 hartzaile | 1,00 |
| 2 kide | 0,95 | 2 hartzaile | 0,90 |
| 3 kide | 0,90 | 3 hartzaile edo gehiago | 0,85 |
| 4 kide | 0,85 | ||
| 5 kide | 0,75 | ||
| 6 kide | 0,65 | ||
| 7 kide | 0,55 | ||
| 7 baino gehiago | 0,50 |
Kontratuan nahitaez jaso beharreko datuak
- Erosleen eta saltzaileen datuak, NAN zenbakiak, bizilekuak eta, hala badagokio, jakinarazpenetarako helbideak adierazita. Horrez gain, erosleen egoera zibila zehaztu beharko da, eta, senar-emazteen edo izatezko bikoteen kasuan, erregimen ekonomikoa.
- Etxebizitzaren eraikuntzaren espediente-zenbakia, eta etxebizitzaren azalera eta deskribapena.
- Saltzaileen aldeko jabetza-titulua eta inskripzio-datuak.
- Karga-egoera.
- Etxebizitzaren eta atxikitako eranskinen prezioa.
- Ordaintzeko epeak eta baldintzak.
- Baldintza suntsiarazleak eta/edo etengarriak.
- Beren-beregi aipatu beharko da hau: kontratua Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erosteko duen lehentasun-eskubidea baliatzearen ondorioetarako jakinarazpen fede-emailetzat hartuko dela (Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena. EHAA, 119ZK, 2015eko ekainaren 26a).
- Partaidetza-kuotak:
- IRABAZIZKO ERREGIMENEAN EZKONDUTAKO EDO IZATEZKO BIKOTEA: % 50ean nahitaez bakoitza.
- ONDASUN-BANANTZE ERREGIMENEAN EZKONDUTAKO EDO IZATEZKO BIKOTEA: ehunekoa desberdina izan daiteke, baina bietako bat ere ezin da izan % 1 baino txikiagoa.
- BI PERTSONA HELDU (BIKOTEA EZ EZKONDUA EZTA IZATEZKO BIKOTEA, ANAI-ARREBAK... ): % 50ean nahitaez bakoitza.
Nahitaez agertu beharreko klausulak
Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa-kontratuetan nahitaez sartu beharreko klausulak (lehenengo eskualdaketak):
- Erosiko den etxebizitza babes ofizialeko araubidearen ondoriozko debeku eta muga jakin batzuen mende dago, eta erabilera-baldintzak kalifikazio definitiboan adierazitakoak izango dira; salmenta-prezioek ezingo dute ezarritako mugak gainditu.
- Saltzaileak konpromisoa hartzen du etxebizitzaren giltzak gehienez hiru hilabeteko epean entregatzeko, kalifikazio definitiboa eman den egunetik edo kontratua sinatu den egunetik aurrera, kontratua geroagokoa bada, salbu eta epe hori Lurralde Ordezkaritzak luzatzen badu.
- Erosleak konpromisoa hartzen du gehienez sei hilabeteko epean etxebizitzan bizitzen hasteko, giltzak jaso dituen egunetik aurrera, salbu eta arrazoizko justifikaziorik badago.
- Saltzaileak eroslearen eskura jarriko du kontratuaren kopia bat, Lurralde Ordezkaritzak behar bezala ikus-onetsia.
- Erosleak konpromisoa hartzen du sei hilabeteko epean etxebizitza horretan ohiko eta etengabeko bizilekua ezartzeko, eta hori dagokion udal ziurtagiriarekin egiaztatuko du Lurralde Ordezkaritzan, etxebizitza bere ohiko eta etengabeko bizilekutzat erabiltzeko konpromisoa hartuz.
- Etxebizitza ohiko eta etengabeko bizilekutzat ez erabiltzea, etxebizitza huts mantentzea edo bigarren bizilekutzat edo baimenik gabeko bestelako erabileretarako erabiltzea, arau-hauste larritzat jotzen diren kasuetan, isun ekonomikoak ez ezik, gizarte-intereseko desjabetzea ere ekar dezake.
- Saltzaileak konpromisoa hartzen du salerosketa-kontratu pribatua eskritura publiko bihurtzeko eta eskritura hori dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkezteko, etxebizitzaren kalifikazio definitiboa edo kontratua (geroagokoa bada) eman eta sei hilabeteko epean, salbu eta epe hori Ordezkaritzak luzatzen badu.
- Obra berria eta jabetza horizontalaren banaketa adierazteko gastuak, bai eta hipoteka-kredituaren eraketa eta banaketari dagozkionak ere, etxebizitzaren sustatzailearen kontura izango dira beti.
- Erosleak kontratua deuseztatzea eskatu ahal izango du etxebizitzaren kalifikazio definitiboa ukatzen bada.
- Etxebizitzaren eskualdaketa 2015eko ekainaren 18ko 3/2015 Legean eta lege hori garatzen duten xedapenetan ezarritako lehen erosteko eskubidearen arauetara egokituta egongo da. (https://www.etxebide.euskadi.eus/bopv2/datos/2015/06/1502853e.pdf)
- Kontratuaren sinatzaileek berariaz onartzen dute 39/2008 Dekretuko 15. artikuluan aurreikusitako esleipen-mekanismoa, eta ulertzen da kontratua automatikoki deuseztatuko dela azken batean esleipendun izango ez den pertsonarentzat. (http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2008/03/0801810a.pdf )
- 2015eko ekainaren 18ko Etxebizitza Legearen eta lege hori garatzen duten gainerako xedapenen babes publikoko araubidearen ondoriozko gainerako debeku eta mugen mende egotea. (https://www.etxebide.euskadi.eus/bopv2/datos/2015/06/1502853e.pdf )
Ordainketa geroratua eta jabari-erreserba duten salerosketa-kontratuak
Kontratu-modalitate honetan, aurreko ataletan adierazitako nahitaezko datu eta klausulez gain, honako alderdi hauei buruzko estipulazioak jaso beharko dira:
- Prezioaren zati geroratua.
- Ordaintzeko modua eta epea edo epeak.
- Geroratzeei aplikatu beharreko interes-tasa.
- Epe bakoitzeko zenbatekoa.
- Kitapen aurreratuak egiteko edo geroratutako zatia erabat kitatzeko baldintzak.
- Ordaintzeko egutegia ez betetzearen ondorioak.
- Saltzailearen aldeko jabari-erreserbaren inguruko ituna.
- Kontratua eskritura publikoan jasotzeko eta Jabetza Erregistroan inskribatzeko ituna.
