00/22 Kanpaina: Getariako ostalaritzan prezioak, kartelak eta erreklamazio-orriak kontrolatzea
Justifikazioa
Getariako ostalaritzan irregulartasunak egon direla jakinda, Kontsumobidek kanpaina hau egin du egiaztatzeko ostalaritza-establezimenduek prezioei buruzko informazioa ematen dietela bezeroei kontsumitu aurretik, araudiak ezartzen duen bezala.
Helburua
Alderdi hauek egiaztatzea:
- Janarien eta edarien prezioei buruzko informazioa eta publizitatea.
- Terrazan kontsumitzeagatik prezioa igotzen bada, egoera hori azaltzeko kontsumitzaileei ematen zaien informazioa.
- BEZa sartzea menuetan eta kartetan agertzen diren prezioetan eta, aldiz, ez agertzea “merkatuaren arabera" leloa prezioetan.
- 2021ean eta 2022an eskainitako produktuen prezioak kontrolatzea.
- Kartela eta erreklamazio-orriak izatea.
Kanpainaren izaera
Kanpaina zehatzailea izan da.
Kanpainaren xede diren produktuak
Edariei eta elikagaiei buruz ematen den informazioa kontrolatu ditu.
Establezimenduak
Hasieran, Getarian leku jendetsuenetan kokatutako 15 establezimendu hautatu dira. Bestalde, ikuskatzaileek beste establezimendu batzuetara jo ahal izan dute, beren irizpidearen arabera.
Interneten eskuragarri dagoen informazioan oinarrituta, 15 establezimendu hautatu dira, baina horrek ez du eragotzi ikuskapena beste establezimendu batzuetara joan ahal izatea, beren irizpidearen arabera.
Kanpainaren garapena
Azkenik, 11 jarduera egin dira Getarian.
Ezin izan dira ikuskapenak 4 lokaletan egin, itxita egon direlako.
Gauzatzeko epea
Ikuskapenak 2022ko urtarrilaren 28an (ostirala) egin dira.
Lortutako emaitzak
Egindako 11 ikuskapenetatik 9tan ez-betetzeak antzeman dira, hau da, % 81,82an.
Pintxoei buruzko informazioa ez da zuzena izan kasuen % 25ean.
Alkoholarekin konbinatutakoei buruzko informazioa ez da zuzena izan kasuen % 20an, eta freskagarriei eta antzekoei buruzkoa, kasuen % 40an.
Kasu gehienetan negozioek terraza zeukaten, baina terrazako kontsumoa ez zen establezimenduaren barrukoa baino garestiagoa.
Aurkitutako menu eta karta guztietan BEZa barne agertzen da.
Establezimenduen % 36,36k ez zuen erreklamazio-orriak iragartzen duen kartelik, eta % 18,18k ez zuen erreklamazio-orririk.
Ez-betetze horiez gain, desadostasunak hauteman dira bezeroari eskainitako prezioen zerrendaren eta benetan kobratutako prezioaren artean, baita erreklamazio-orriak daudela iragartzen dituzte araudiz kanponko kartelak ere hauteman dira.
Jarduketak amaitzea
Bederatzi establezimendu zigortzea proposatu da, eta beste bi artxibatu egin dira.
Ondorioak
Kanpaina honetarako prestatutako protokoloari dagokionez antzemandako ez-betetzeak establezimenduen artean banatu dira, eta produktu batzuen prezioei eta kartelaren eta/edo erreklamazio-orrien existentziari buruzkoak izan dira.
2021 eta 2022 arteko prezio-aldaketari dagokionez, bisitatutako establezimendu gehienetan zaila edo ezinezkoa izan da 2021eko azken hiruhilekoan aplikatutako prezioak lortzea, establezimenduak laguntzarik eman ez duelako edo informazio hori ez duelako izan. Nolanahi ere, 4 establezimendutan onartu da prezioak igo egin direla garai horretan.
Azken aldaketako data: